Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Jon Etxaberi gorazarre anakronikua

Jon Etxaberi gorazarre anakronikua

Oier Gorosabel 2024/02/20 22:56
86 urte bete arte, ez najuan Jon pertsonalki ezagutu. VIP bat izanda, nik amari kontauta najetsan "Eibartarrak" posta zerrendan barriketan ibiltzen giñala, baiña ez nebala bera ezagutzen. Eta baten, Amañako trenbide gaiñian txiri-txiri pasiuan goiazela, hara nun esaten destan amak, gizontxo bat seiñalauta: "Hori dozu Etxabe". Andriakin jeguan bera, eta kaso egittera hurreratu najakon. Bera asko poztu zan, eta ni gehixago.
Jon Etxaberi gorazarre anakronikua

Karikaturia: Jon Zubiaur

Matrallako irratixan ibilli nintzan aldixan, nere programan lelotzat hartu najuan “aktualidadiak piparrik be inporta etxakon irratsaiua” izatia. Denporatik kanpo, azken albistien diktaduratik libre, gauza denen gainetik, haizea bezala (Garagoittiko Orakulua ez nok ba?).

Bueno, hau zergaittik diñoten? Blogosferako beteranua, Jon Etxabe, hil zanetik hille batzuk pasau dirazen arren, berari buruz idaztera natorrelako.

Ha be, denporatik kanpo ibilli dok-eta, azkenaldixan: Leire Narbaizak emondako baliabidiez jabetuta, bere 90 urtian bizi izandako kontuak eta burutaziñuak argitaratzen. Ederra benetan.

Panegiriko-gorazarrerik etxagok hamen: horretako denporia pasau dok (hil da gero, salda bero) eta gaiñera, nik neuk, Jon ixa ez najuan ezagutu. Ezta familixan bittartezko harremanik ez najuan sekulan izan: bera zebixan entornuak (elizia, abertzaletasuna, komunismua, presuak) eta neuriak ez jeuken kontakto-puntu askorik izan, eta euretan, ez giñan sekula suertau. Baiña halan be...

jon-etxabe-1
jon-etxabe-2

jon-etxabe-3

Ni jaixo nintzanian, Jonek urte 2 jeroiazen preso. Orduko bizipen nahikotxo kontatzen jittuk blogian (thriller benetakua!). Nik 5 urte nittuala urten zuan kartzelatik: artian, Mekolako umiak "amistiara" jolasten genduan (auzuan mini manifak egitten), eta gero Untzagara jaisten giñuan gomazko pelotak jasotzera.

Jonek 56 urte izango jittuan Porrot fanzineko "Kalamuako Parlamentua" deskubridu nebanian. Artian nik 17 urte najittuan: hórrek artikuluotan izan najuan nik hittanuakin lehelengo kontaktua (zer dok hizkera arraro hau?). Zeozelan, euskaldun pasibo/regresibo izatetik aktibotasunera pasatzeko lehelengo akulua izan zuan neretako, Eibarren euskerian “loraldixa” hasi baiño lehenagoko sasoietan; izan be, gogoratu daigun Porrot %90an gazteleraz idatzittako aldizkarixa zala (orduko kaleko hizkuntza panoramian isla fidela) eta "Eta Kitto" aldizkarixa sortzeko ondiok urtetxuak falta zirala. Etxaben hau, Don Pedro Zelaian “Eibar” aldizkarixa... gure kalietan nagusi zan erderazko panoraman, euskerazko loretxo banakak ziran.

porrot-1

porrot-2

porrot-3

Ostera, nik lehelengo ordenadoria erosi nebanian, 23 urterekin, Jonek 54 urte jittuan. Markiñako kontsultarako erosi najuan, 1,2 Mbtako disko gogordun PC 486 koskorra. Lujo asiatikua! Hórrek urtietan komunismo/preso asuntuan burubelarri ibilliko zuan: baiña nik behintzat, Eibarko kaleko giruan nahikua murgilduta ibilli arren, ez najuan ezagutu. Ezta interneteko nere hastapenetan be; mundu analogikuan biziko zuan gizona, kontizu.

80 urtetik gora jittuan Jonek, "Eibartarrak" zerrendan sartu eta jardunian hasi zanian. Orduantxe enterau nintzuan bere bizitzian gorabeherekin, bestiak beste... Porroteko “Kalamuako Parlamentu” gogoangarrixan idazlia bera zala! Ha zelako zirradia! Horrekin bakarrik, nere maittasun baldintzagabea irabazi juan. Etxian zittuan idazki ugarixak argittara emon nahi eta blogintzan be ikasi juan, Leirek lagunduta; baitta, martxa hartutakuan, eibarrespazioko blogari aktibuenetakua bihurtu be! Bere blogeko artxibua, patxadaz irakortzeko morokua dok (eta etxuan material guztia argitaratu). Posta-zerrendan barriketan be ibiltzen zuan, baitta bestion blogetako artikuluak irakortzen eta erantzuten be. Makinatxo bat gauza ikasi neban bere jardunakin, eta Altzolako gauzak galdetuta!

86 urte bete arte, ez najuan Jon pertsonalki ezagutu. VIP bat izanda, nik amari kontauta najetsan "Eibartarrak" posta zerrendan barriketan ibiltzen giñala, baiña ez nebala bera ezagutzen. Eta baten, Amañako trenbide gaiñian txiri-txiri pasiuan goiazela, hara nun esaten destan amak, gizontxo bat seiñalauta: "Hori dozu Etxabe". Andriakin jeguan bera, eta kaso egittera hurreratu najakon. Bera asko poztu zan, eta ni gehixago.

Urtien talaixatik, Jon beti "gaztiok" jagoten ibilli izanan sentsaziñua jaukat. Bestiok idatzi dabena irakorritta begi bistakua dok hori; nik berakin izandako kontaktu apurrak be, bihotz berogarrixak dittuk eta ondo goguan izango juat beti.

Irudixak: Jon Zubiaur. In: ITURBE GABIKAGOJEASKOA, Ibon. ITURBE GABIKAGOJEASKOA, Aitor. 2018. Ez, ez dut nahi. Gabika abadia. Kurik 3:24-44. Lekeitioko Udala.

etiketak: jon-etxabe, mineralak
Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2024/02/21 09:45
Omenaldia lehenbailehen!

Oier, Eibarren bizi direnak ez dira mugitzen.

Guk biok egin dezakegu Lekeition edo Bilbon.
Oier G
Oier G dio:
2024/03/01 11:39
Bueno, omenaldixa etxako falta izan, e? Nik dakittela, bat baiño gehixago egin detse. https://etakitto.eus/[…]/jon-etxabe-omenduko-dute-azaroan-zehar
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024