Hacker autistak harrapauta
Liburuan lehelengo zatixan (erdixa baiño gehixago) ez dot alderik igarri: aurreko hiru txataletan lez, laugarren honek erritmo eta interes mailla ona mantentzen dau. Aldia gero dator: ikutu pertsonala emon nahixan-edo, Lagercrantz autoriak Larsson autorian pertsonajiak hartu eta bere erara moldatzen dittu. Bublanskiri, adibidez, liburu osuan bere buruan karikaturian trazia hartu detsat; Lisbethen bere “gogortasuna” biderkatu egitten dau; Blomkvistek joera dekadentiagua erakusten dau... Amaieria zabalik geratzen da, bistan da txatal gehixago etorriko dirazela...