Agur Goenkale suediarrari
Aurreko liburu bixen modura (hau eta hau), hirugarrena laster baten irakorri dot, batez be erdittik aurrera. Gustora. Hori edozeren aurretik (eta hori da printzipala).
Baiña... eta, igual zirikatzaille senak bultzatuta, oinguan gehixago fijau naiz ekoizpenan arrakaletan. Goenkale suediarran modura, liburuan pajinak justifikatzeko edo, trama eta pertsonaje barrixak eten barik agertu jakuz (hiru liburuengaittik nabil), euretako batzu historixa nagusixari ezelako ekarpenik egin barik. Akaso, protagonisten perfilla hobeto ezagutzia? Izan leike, baiña betegarri hutsa begittandu jataz (Granadako pasartia adibidez, 2º liburuan), idazlanari akabau txarra emoten detsen hari soltiak.
Beste gauzatxo bat egin jata deigarrixa: liburuetan zihar eten barik aittatzen dira marka komertzialak (jatekuak, altzari dendak, edarixak...). Ez deritzot ez ondo, ez txarto; baiña kuriosidadia dakat ze tratu egin ete zeban idazliak hónek enpresekin, seguro nago eta hori ez zala kasualidadez egin.
Beste gauzatxo bat, hau bai pizkat gogaikarrixa egin jatana, deus ex machina errekurtsuak dira, txarto eraikittako historixen ezaugarrixa: argumentua asko korapillatu danian, eta idazliak ez dakixanian nundik urten... ¡plin! hantxe agertzen da aingeru zerutiarra, edo mago misteriotsua, bere superpoderiekin gauzia konpontzera. Hónek liburuetan, papel hori hacker informatikuak betetzen dabe. Eta, honen ondorixoz, epaitegi eta polizia kuarteletan erabiltzen diran argumentu asko (txosten sekretuak, bideuak...) modu guztiz irregularrian lortutakuak dira, eta, oso oker ez banago, bizitza errealian arazo haundixak emon leikez frogak halan lortziak. Sinisteko gatxa da, baitta, serie honetan hamaika bidar irakorri geinkiana: kazetarixak poliziakuei informaziño bat emon, eta sistematikoki “proteccion de fuentes” santuan mantapian babestia, gure umetako “kukurrusaldan” bertsiño eguneratuan.
Hortaz gain, hirugarren liburu hau Lisbeth Salanderren kontrako konplota zelan konpontzen dan ikusten dogu (sinisteko gatxena azken zatixa da, supergaiztuak gauzak txarto egitten hasten diranekua), baitta bere elbarrittasun emozionala gainditzeko pausotxo batzu emoten dittuala be. Historixia zabalik geratzen da, eta Larsson idazlia hil izan ez balitza, jarraipena egitteko pentsamentua zekala begibistakua da. Beste batek lekukua hartu dabela badakitt, baiña egixa esan, ase xamar geldittu naiz. Ondo janda, baiña ase.
PS: loibian ebookian kuskuseatzen, hara nun deskubridu doten... serixian hurrengo zatixa. Hasi dot, noski ;-)