Benetakotasuna
Harrittu egin nauk. Normalian, aldizkari grafikuetako marrazkilarixen artian irregulartasun haundixa egoten dok (aldizkari profesional zein afizionatuetan), baiña horrek bere xarma propixua jaukak: orijinaltasun gitxiko, eta badaezpadako grazixako historien artian, perla jenialak aurkitzen dittuk-eta. Album honek be irregulartasun jenial horixe jaukak.
Argitalpen oso txukuna dok, Txarlin lagunak maittasunez zaindu juen ediziñua kontizu: marrazkixak oso detallistak dittuk, patxadaz begiratzekuak; baiña kolorien erabilpena oso deigarrixa eta expresibua dok. Zuribaltzezko marrazkixak -oso fanzineruak-, azpimarratzen eta osatzen juek detalle gorri ugarixak, eta handik-hamendik bakanaguak dirazen beste koloretako briztadak. Ez dok ohikua halako elegantzia, hain espiritu punkeko argitalpen batian!
Historixen gaiñian, historixak ez juek txantxilloirik segitzen, danetik jagok: historia landu eta luziaguak, erreflexiño bigurrixak, naif erara blaust botatakuak, orrialde pare baten erretratatutako unekadak... Batzuk bereziki inpaktau nabe: yonki bixena, 100 euroko billetiana, kuadernuana, boxena...
Ondo gordeko juat, Miren Olaturen lehelengokuan onduan! (eta ea bigarrena eskuratzeko aukerarik topatzen doten...)
Paperjale.eus-en bere fitxatxua egin juat, iruzkin honekin batera:
- "Living in Josakidetza" irakorritta najeukan, eta pozik hartu juat Iñigo lagunak egindako opari hau. Txarliren lehelengo bakarkako albuma itxuraz, nahiz eta marrazkixak aspaldi argitaratzen hasi zan, nun eta... Porrot fanzinian, Eibarren!! 😁