Banpiro kanpetxanuak
Urtiak dira hain komiki punkixa irakortzen ez nebanetik.
Plus bat osagilliondako, gure munduko kodiguak eta barne-kontuak modu zorrotz eta sarkastikuan destripatzen dittualako. Gidoiak, bikainak.
Zeladore punk maittagarrixak, ospittaleko tripak bizitzaz eta alaittasunez betetzen dittuezen osagille kanpetxanuak; hizkera fresko, dotore eta adierazkorra (punk izatia ez dalako birauak eta aho-gorotza botatzian sinonimua). Parrandia, eskatologia eta halakuak bai, baiña baitta pasarte oso hunkigarrixak bebai -Covid19xari buruzko azken txatala adibidez-. Horrek, eta komikixan itxura kutre-dotore koloretsuak -autoeditauta, Dortoka inprimategixan ekoitzia, eta modu artesanalian banatuta- aparteko argitalpen bihurtzen dau.
Hizkuntziari buruz, atentziñua deitzen dau egillien aukeria: bixak euskaldunbarrixak, erreztasun gehixago dake gazteleraz, eta hala dagoz testu gehixenak; baiña euskeria eskuma-ezker sartzen da, gitxien usten dan lekutik, Mendaroko ospittalian errealidadian islada fidela emonez (gune oso euskaldunan erreferentziako osasun etxia). Naturala hori be, eta nere gustokua! Ez neuke esango diglosia tipikua danik, eta bai ostera erderaz bizi dan mundu batian kontrol barik, eta espontaneoki -behetik gora- sartzen diran euskerazko briztadak. Euskaldunizaziño instituzionalan aldian, nahixago!
Inprimategixakuei eta egilliei egindako elkarrizketia hamen irakorri leike. Halako asko etorri daixezela!