Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / Aldabak

Aldabak

Oier Gorosabel 2018/12/16 18:24
Beatriz Lauzirika Lekeitioko emakume historiazale bat da. Herriko aldaben erretratuak hartzeko astixa hartu dau, eta testu txiki batekin lagunduta Facebooken ipiñi dau, “Lekeitio Bihotzetik” izeneko taldian.

Etnografikoki oso interesgarrixa dala iritzitta, nere blog honetan argitaratzeko baimena eskatu detsat, eta baietz esan dau. Eskerrikasko Beatriz! Monumentuak eta jauregijak ederrak diraz, baiña haundikijei buruz baiño ez doskue berba egitten; gehijenon arbasuak, ostera, “normalak” zirian; herri-arkitekturako hónek elementuok euren bizimodu diskretua hobeto ulertuteko balijo doskue.

Hauxe da Beatrizek argazkixok laguntzeko idatzittako testua:

"ALDABAK. Umetan ez eguan timbrerik, portero automatikorik etxeko atietan, egoten zirinak... ALDABAK sirian. Horrekin deitzen zan, errekaruak, abisuak eta edoser esateko erabiltxen zirian. Aldabakaso bat... lehelengokuari, bi... bigarrenari. Neguan kalerik kale “lapak”saltzen juten zirian ta PUN...PUN... joten eben aldabia eta fulanitaaaaa, nahi dozuz lapak?
-Zematiannnn?
-Honen beste errial katillo bete!!
Udan “injarak” frijiruta saltzen zirian, kabanakuak... PUN...PUN... barriro, fulanitaaaaa, menganitaaaaa injarak bero beruakkkkk, errial bi bakoitxa. ALDABAK joko ederra emoten eben, horregaitik nire partez... txalo eder bat gure antxinako komunikasinoari.
Eskuetan geihenetan eraztuna eukitxeben."

Hamen Beatrizek egindako argazki bildumia: uste dot danak Lekeittioko alde zaharrian etaratakuak dirazela:

Aldabak

Bestalde, hau oin dala denporatxo bat grabautako bideua esegitzeko atxekixa perfektua da. Amari entzunda netsan (Adela Larrañaga, 1930) umetan, Bittorixan bizi zanian, aldabia jotzeko kodigo bat egoten zala. Klaro: etxe txikixa danian, ez dago arazorik, edozelan jota be, kaso egingo zaittue. Baiña etxiak 5 piso, eta 20 bizitza dakazenian, eurena moduan (Herreria kalian)? Zelan aklarau, esneduna adibidez, zeiñi deika dabillen? Horretarako, halan egitten zan: kolpe senduekin, solairua adierazten zan; eta errepikekin, barriz, eskuma/ezkerra zan. Bideo hau ikusitta errez-errez ulertukozue.

Gaixakin lotuta: katazuluak eta freskerak; Sosolako basarrittarran bloga.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025