Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Bidean . . . / 5 urte eta 100 mendi-tontor

5 urte eta 100 mendi-tontor

Mikel Lizarralde 2023/02/03 16:49
5 urte eta 100 mendi-tontor

5 urte, 100 mendi

Jakingo duzu honezkero 2018ko otsailaren 3an antzeman nuela lehen aldiz esklerosi anizkoitza (eta bestela, to nire kaparrada).

Ondoren etorri zen olatuak makina bat ideia eta arau berri ekarri zizkidan.

Esan zidaten arau horietako bat logikoa iruditu zitzaidan, gaitzak ekar zitzakeen ondorio larriei erreparatuz gero: ez egin epe luzerako planik.

Lehen egun, asteetan, horrela jokatu nuen. Hein handi batean arau horri eusten. Baina amestea libre da. Eta neurologoari esan nion 2028an Nepalera joango naizela!

Jo, urruti zegoen 2028a eta zerbait mundutarragoarekin hasi nintzen: etxe inguruko mendiak igotzen.

Mendiak aplikazioan ikusten nuen zeintzuk ziren gertuen neuzkan mendi-tontorrak eta haiek bisitatzera joaten nintzen.

Ordurako banekien Asier eta Mikel lagunak 100 mendien lehiaketa osatzen zihardutela eta ez dut gogoan noiz erabaki nuen neuk ere arreta horretan jartzea. Apuntatuta daukadana da 2019an hasi nintzela igota neuzkan mendien zerrenda osatzen.

Gaitza lehen aldiz igarri nuenean Topinburu eta Galdaramuño mendietan barrena korrika nindoan, esan moduan 2018ko otsailaren 3an. Eta erabaki nuen mendi horiek izango zirela nire 100 mendien hasiera eta amaiera.

Hasiera eguna zein zen argi zegoen: 2018ko otsailaren 3 hura.

Eta amaierak otsailaren 3 batean izan behar zuen. Hilabete eta egunari urtea gehitzea falta zen, amaitzen banuen, noski. Beti datorrelako nirekin ziurgabetasunaren mamu alu hori. Bihar eraso berri bat izan eta hankaka mugitu barik geratuko naiz? Auskalo. Ez naiz zain geratuko. Harrapa nazala!

Gaur, 2023ko otsailaren 3an, amaitu ditut nire 100 mendiak!

Mamu alu hori baino azkarrago ibiltzen saiatu naiz denbora honetan. Baita lortu ere!

Bihar zer gertatuko den ezin jakin, baina lagaidazue bitartean egindakoak utzi didan pozaz pixka bat gozatzen :-)

To nire 100 mendien argazki-laburpena, eta behean mendien zerrenda.

MENDIA DATA ALTUERA
1 Topinburu 2018-02-03 596
2 Akondia 2018-03-09 749
3 Urko 2018-03-29 795
4 Kalamua 2018-04-19 771
5 Peregaña 2018-05-26 628
6 Azkonabieta 2018-05-31 728
7 Karakate 2018-06-22 756
8 Egoarbitza 2018-06-29 733
9 Erdella 2018-07-06 682
10 Hiru Erregeen Mahaia 2018-07-28 2,446
11 Kurutzebakarra 2018-08-31 902
12 Oiz 2018-09-14 1,026
13 Murugil 2018-09-29 717
14 Otaerre 2018-12-12 663
15 Intxorta 2018-12-17 743
16 Mendibil 2019-01-04 613
17 Aratz 2019-05-19 1,445
18 Aketegi 2019-06-02 1,551
19 Orhi 2019-06-16 2,019
20 Zabalaitz 2019-06-30 1,254
21 Tebarray 2019-07-25 2,886
22 Elosumendi 2019-07-28 886
23 Tellamendi 2019-08-01 834
24 Aizkorri 2019-08-25 1,523
25 Indamendi 2019-08-27 462
26 Orkatzategi 2019-08-28 869
27 Anboto 2019-09-14 1,331
28 Iruatxeta - Ipizte 2019-09-20 1,057
29 Urregarai 2019-10-05 704
30 Jaizkibel 2019-10-16 545
31 Ezkaba 2019-10-27 895
32 Akarregi 2019-11-03 433
33 Krabeliñaitz 2019-11-17 607
34 Hauza 2019-11-24 1,304
35 Irutontorreta 2019-12-12 623
36 Santa Engrazia 2020-02-09 507
37 Andutz 2020-02-16 613
38 Kanpazar 2020-03-01 629
39 Gaintxipia 2020-06-23 626
40 Erlo 2020-08-03 1,030
41 Memaia 2020-08-04 675
42 Baldaburu / Baldako txuntxurra 2020-08-05 469
43 Irimo 2020-08-06 901
44 Larratza / Pikoatxikota 2020-08-14 1,587
45 Kakueta / Peñablanca 2020-08-17 1,583
46 Lakhura 2020-08-18 1,877
47 Garmo Negro 2020-08-27 3,051
48 Lizarreta 2020-12-12 537
49 Azkarate 2020-12-13 664
50 Garaluz 2020-12-14 575
51 Oindi 2020-12-19 548
52 Sesiarte 2020-12-24 758
53 Landarraitz 2020-12-28 829
54 Adarra 2020-12-29 819
55 Arrola 2020-12-30 904
56 Orixol 2021-05-23 1,132
57 Arbelaitz 2021-05-27 1,506
58 Jarindo 2021-07-16 895
59 Usako Atxa 2021-07-30 912
60 Albiturri / Elgeamendi 2021-09-03 944
61 Udalatx 2021-09-06 1,120
62 Ausa Gaztelu 2021-09-10 901
63 Mugarriluze 2021-09-17 1,111
64 Malkorra 2021-09-24 1,246
65 Gazteluaitz 2021-10-01 917
66 Aumategi/Saiturri 2021-10-09 1,192
67 Murumendi 2021-10-15 868
68 Saibi 2021-10-17 954
69 Gazume 2021-10-22 997
70 Enaitz 2021-10-29 1,289
71 Bedartzandi 2021-11-05 700
72 Ganboa 2021-11-12 1,413
73 Izazpi 2021-11-19 973
74 Kanpona 2021-12-03 504
75 Mugarra 2021-12-17 969
76 Motrollu 2022-01-07 591
77 Mendaur 2022-01-29 1,131
78 Porracolina 2022-04-21 1,414
79 Samiño/Irumugarrieta 2022-05-14 933
80 Urkulu 2022-08-24 1,423
81 Arradoi 2022-08-25 660
82 San Lorenzo 2022-09-10 2,271
83 Aldamin 2022-09-30 1,373
84 Gorbeia 2022-10-31 1,482
85 Balankaleku 2022-11-01 985
86 Puttarri 2022-11-02 1,299
87 Ireber 2022-11-03 1,208
88 Alkurruntz 2022-11-04 934
89 Artzamendi 2022-11-05 926
90 Iparla 2022-11-06 1,049
91 Okabe 2022-11-07 1,466
92 Odeizugaina 2022-11-08 1,613
93 Iluntzar 2022-12-09 726
94 Astxiki 2022-12-23 785
95 Elorreta 2022-12-24 1,141
96 Kakueta 2023-01-04 972
97 Txindoki / Larrunarri 2023-01-12 1,342
98 Otoio 2023-01-25 396
99 Mendizorrotz 2023-01-29 416
100 Galdaramuño 2023-02-03 664
Amatiño
Amatiño dio:
2023/02/03 17:22
Gezurra dirudien arren, ez nuen jakin, iaz arte edo, zuk 2018ko otsailaren 3an lehen aldiz antzeman zenuenaren berri. Ez diot esplikaziorik aurkitzen, baina horrela izan zen.Zaharron bakardadearen desorientazio eta apatia soziala, behar bada. Jakin nuenean, berriz, zur eta lur geratu nintzen, zer esan jakinezta.
Sumatzen dut, ordea, ez duzula geroztik denborarik galdu, eta goiari eusten asmatu izan duzula. Zorionak. Ez etsi.
Besarkada handia.
Mikel Lizarralde
Mikel Lizarralde dio:
2024/01/22 18:12
Ai ene! Ze lotsa. Ez nintzan jabetu erantzuna utzi zenuela Amatiño, barkatu ganora falta! Asko estimatzen dizkizut zure hitzak. Beste besarkada handi bat bueltan zuretzat ere!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Bidean...

Mikel Lizarralde naiz, 80an jaiotako eibartarra. Marketin lanak edo egiten ditut.

Hemengo eduki guztiak CC-BY-NC-SA lizentzia dauka.