Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Zenbait afekturen deslokalizazio eta horren zergatiak eta ondorioak

Zenbait afekturen deslokalizazio eta horren zergatiak eta ondorioak

Leire Narbaiza 2008/06/04 21:58
Markos Zapiainen post bati erantzun eta gero, gure artean egon den mezu trukaketaren ondorio da post hau.

Markosek oso post sakona eta ona idatzi zuen: Amaren maitasunaren deslokalizazioa. Buruari bueltak eragiteko modukoa. Niri beste gauza bat bururatu zitzaidan: oporretan joan, norbaitekin maitemindu eta ezkotzen zirenak. Normalean hemengo gizonezkoak hirugarren munduko neskekin (askotan askoz gazteagoak). Askotan galdetu diot nier buruari zergatik, eta konklusio batzuetara iritsita nengoen. Ondorian, neure burutazioak.

Mutil askori pasatu izan zaie emakumeez paso egin dutela bere parranda sasoian. Koadrilarekin, lagunekin, mozkorrean, futbolean eman dute denbora. Ondo ikusten dut, denok egin ditugu antzeko gauzak-eta, baina andrazkoak euren munduan, itxura baten, ez dira existitu, ez zaizkie interesatu.

Hori bai, Karibera edo horrelako beste edozein herrialdetara joan, neska bat ezagutu, txora-txora eginda itzuli eta ezkondu egin dira. Zelan ulertu hau?

Alde batetik uste dut herrialde horietako andrazkoak kariñosagoak, goxoagoak direla; eta gu, ostera, hotzagoak, takarragoak eta latzagoak. Hortaz, erraz eror litezke haien xarman, normala den moduan. Baina horren atzean beste zerbait dagoela esango nuke. Nire ustez, gizonezko asko erosoago sentitzen dira emakume mota konkretu batekin: kariñosa izateaz gain, tradizionalagoa dena, nolabait esateko; hain independentea ez dena, gure aurreko belaunaldietako andrazko askok jokatzen duen rola jokatzen duena. Etxean etxeko lanak egiten eta senarra eta umeak zaintzen geldituko dena. Inplizituki badakite emakume horiek beste mundu batetik datozela, gutxiago exijituko dietela, eta gainera “mi amor”-ka….

Honetaz gain, pentsatzen dut gizonezko askori gaur eguneko emakume askok beldurra ematen dietela/diegula, ez dakitela zelan jokatu euren aurrean, andrazkook aldatzen gabiltzalako, baina gizon batzuk oraindik katakonbetan daudelako….

Trisiteena da afektu horien deslokalizazioa. Gu, hemengook sentimientoz beteta gaude, baina asko kanpora joan behar dira maitasuna, kariñoa edo sexua disfrutatzera. Tristea, oso tristea.

Bestetik, beste kualitate bat garatu dugu: sentimendu adierazpenen interpretazioa. Behin (hau niri gertatutako da) asko maite dudan mutil batek oso egoera latza pasau zuen. Denboratxo batera, ikusi nebanean lehenengoz, jende pilo batekin zegoen. Gure arteko broma eta krudelkeriak bota ostean, biok bakarrik geratu eta esan nion: Orain serio, zelan zaude? Gerritik oratu, mitxeliña estutu eta esan zidan: "ondo, gogorra izan zen, baiña ondo nago". Hor pentsatu nuen: "Jo, leire, benetan estimau dau zure preokupaziñua, keiñu horrekin esan detsu milla esker, estimatzen zaittut". Pentsa ezazue, ez zidan holakorik esan, baina hori eman zidan aditzera, seguru!

Zer gertatu liteke horrelako interpretazioekin? Interpretazioak okerrak izatea, eta dena baino gehiago, edo gutxiago dela sinestea. Gauzak argi inoiz ez jakitea.

Ez dizkiogu elkarri gauzak garbi esaten. Nire lagun batek dio ez dela behar, ez dela gure estiloa. Konforme, baina noizean behin estimatzen gaituztela, maite gaituztela, gura digutela entzutea ez dator batere gaizki. Gutxienez, autoestimarako. Eta gatazka asko (euskal konfliktua barne) sahiestu edo arinduko liratekeelakoan nago.

Honi buelta asko eman dizkiot. Sinestezina da suzkoak izatea, eta gero hain apatikoak, hain paralitiko emozionalak. Ez ditugu gure sentimenduak batere ondo kudeatzen. Barruan suan; kanpoan izotza.

Gure artean horrelako mugak jartzen ditugu bitartean, frustatuta jarraituko dugu. "Lanzatzen" ez bagara, zelan, bada? Karibera maitasun bila? Ez da naturala

Patxi Iraeta Zubeldia
Patxi Iraeta Zubeldia dio:
2008/06/10 11:27

Nik uste det esijentzi maila izugarri igo dala, maila guztietan. Ez bakarrik gizonezkook emakumeei eskatzen dieguna. Emakumezkook zeuen buruari eskatzen diozuena ere, lehengo aldean, ikaragarria da. / Ni probatuta nago Kuban zer dan sexualki akosatua sentitzea, eta sinistadazu, izugarria da, Brad Pitt sentitzen zera. Badaezpadaere zirkulu turistikoetatik kanpora irtetzen dezun arte, ez zera konturatzen zure benetako esentziaz. Inork ez dizu begiratu ere egiten, eta esaten dezu, horra, egia gordin eta garratza ;-)

leire
leire dio:
2008/06/10 13:42

Uste dut arrazoi zati bat baduzula. Egia da geure buruari gehiago exijitzen diogula, gehiago exijitzen dugula/dizuegula, baina guri ere gehiago exijitzen zaigula uste dut. Exijentzia hauen ostean; ordea, badaude arrazoi positiboak, ezkontza irtebide bakarra ez izatea, adibidez. Ez zen espejismo bat, Patxi. Brad Pitt baino hobea zara! :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua