Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / GPSa euskaraz!

GPSa euskaraz!

Leire Narbaiza 2008/05/20 18:46
Iturrirekin Istanbulera joan nahi duzula? Ibanekin Finlandiaraino? Amatiñorekin Johanesburgera? Nirekin munduaren akaberaraino? Orain oso erraz duzu! Segi, segi irakurtzen!

TomTom GPSa baldin badaukazu, dagoeneko euskaraz ibil zaitezke munduan zehar. Aurreko batean kontatu nuen bezala, itzultzen eta ahotsak jartzen ibili ginen lau lagun. Jatsu Argaratek egin zigun grabazioa eta Gari Araolazak  teknikako kontuak egin ditu, lanik zailena. Azpimarratu nahi dut Gariren lana, aurreko post hartan ezer ez nuelako esan beraren gainean: ideia berarena izan zen, berak zuzendari lanak egin zituen, argazkiak atera (bai, flickr-koak nireak balira bezala agertzen dira, baina berak eginak dira), montajea egin, argitaratu, ...dena! Hortaz, mila esker! Diseinua Zaloa Etxanizek egin du.

Ez da bertan parte hartu dudalako, ez. Uste dut horrelako gauzak oso inportanteak direla euskararen normalizaziorako, beste edozein hizkuntza "handik" dituen baliabideez hornitzen dugulako geurea, eta enpresek eta gobernuek egiten ez badute, betiko legez, guk, euskaltzaleok egin beharko dugu. Nahi dugun moduan, ahal dugun moduan.

Badakit askok kritikatuko dutela Ibanen eta nire grabazioa, euskalkian daudelako. Ez nau kezkatzen. Barruak eskatzen zigun horrela egitea, eta horrela egin genuen, geurean. Hori bai, batuaz ere grabatzeko prest nengoen, baina nahikoa zela esan zidaten. Gainera , aginduak hain dira laburrak, ezen ondo ulertzen den, problema barik.

Nik, momentuz, ez daukat automobilik; beraz, GPSrik ere ez. Hori bat, argi daukat egunen batean, erosiz gero, TomTom erosiko dudala, euskaraz bidaia egin ahal izateko, eta nire grabazio lagunekin bidaiatzeko.

Probatzen duzuenok esango diguzue/didazue, zer moduz, eta noraino eraman zaituztegun!

On dagizuela!

Informazio gehiago hemen:
http://eibar.org/albisteak/euskaldundu-ezazu-zure-tomtom-a/
http://www.erabili.com/zer_berri/berriak/1211192208
Instruzioak

 

etiketak: üskara, Kalamuatik
Benito
Benito dio:
2008/05/21 00:34

Gaur egin dugu "bueltia" Andoainera, zure konpainian. Lehenengoan azertau dugu.

Benito
Benito dio:
2008/05/26 19:10

Zure ahotsak ederto baten ematen du. "Geroooo" hori zelan luzatzen duzun apur bat deigarria hasieran, bestela ondo. Eibartarrak izan barik bilbotar bik entzun eta ez gara galdu. Beste gauzatxo bat igual, neure katxarroan zuen ahotsei bolumena igo egin behar izan diet. Begitandu zait beste hizkuntzetako ahotsak baino apur bat baxuago daudela grabatuta, aparaturaren kontua izan liteke akaso. Norberaren ahotsa grabazio batean arraro begitantzea denoi pasatzen zaigu. Ez da berdin entzuten "barrutik" eta kanpotik.

leire
leire dio:
2008/05/22 19:44

Ez zarie galdu? Ederto! Eta grabaziñua, zelan dago? Neure buruari oso abots arrarua hartzenb detsat....

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua