Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Bakaziñuetako biajia

Bakaziñuetako biajia

Leire Narbaiza 2008/09/16 11:47
Denpora luzia emon dot etxetik kanpora. Beste uda batzuetan luzaruago egon izan naiz kanpuan, baiña gauza bakar bat egitten (turismua edo udalekuetan). Uda honetan ez da hala izan. Sasoi bi izan dittut, eta blogian idazteko post mordo bat!

Abuztuan 15ian egin neban alde Eibartik. Hillan 30ian oporrak hartuta, etxian trankil eta goxo egoteko aukeria izan neban. Gero, ospa Normandiara, hillan 25era arte. Orduan Royanen, frantsez ikastaro bat egin neban iraillan 6ra arte! Esperientzia asko bidian, egoera ezberdin pilla bat, bizipen ugari.

Kokoteraiño nago entzutziaz "Leire, zuek beti juaten zarie Frantziara! Igaz be bertan izan ziñazien". "Eta zu Espaiñiara" erantzutzeko gogua etortzen jata! Emoten dau Kongogora goiazela, eta egixa esateko, Frantzia Eibartik gertuago dago Espaiñaia baiño (edo antzera: Castro-Tarnos). Orduan, ze dala-ta galderia? Ez dot ulertzen. Gaiñera, 2007xan Galiziara juan nintzan, eta 2006xan Madeirara...

Frantzia ondo-onduan dakagu, eta ez dakitt frantsesen kontrako manixiagaittik dan, baiña jente askon aukeria ez da izaten. Eta manixa hori nundik dator? Oporretan behin baiño gehixago izan naiz bertan, eta jentia oso amablia da, irribarre egitten detsue, berba edozein egoeratan. Pentsa, supermerkauan ligau eta dana egin neban....(kontatzeko).

Zuek be eritzin bat izango dozue, baiña iñok ezin desta ukatu Frantzia edarra danik! Eta ze ondo saltzen daben edozein toki, edozein monumento. Sarri esaten dogu: geuk be antzekua dakagu, baiña han dago, alperrik galduta. Zeozergaittik da munduan bisitta gehixen dakan estatua.

Hori bai, tokirik animauena, girorik polittena arratsaldeko zazpiretan, bat-batian, desagertu egiten da. Badirudi neutroi bonba bat jaurti dabela; hau da, jente guztia akabatzen dabena, baiña gauzak bere lekuan lagatzen dabena. Penia da, ze bonba nuklear horren ondorian ez dago iñor, eta hiririk mobiduena be fantasma bihurtzen da.

Normandia be edarra eta politta da. Plaiak luuuuziak, maria beheian zeguanian, itsasua ixa ikusi be ez zan egitten. hori bai, ez dogu harerik zapaldu, hotz egin deskulako, fresko. aurten plaiara juan barik. Hori bai, Gillermo Konkistatzaillia eta Normandiako desenbarkuaz goraiño amaittu dogu. Hemen kanposantu alemana:

kanposantu alemana

 

Baitta kaposantu estatubatuar super-famosua be:

kanposantu amerikanua

Baiña dana ez da hain tristia izan, eta gauza asko ikusi dittugu, nahiz ta asko ikusteka laga. Hurrengo baten be itzuli biharko gara, Jersey islara jaun barik geratu giña-eta, itsaso txarrangaittik. GPSrako abotsa grabatzen ibilli giñanian, ustedot Iturri esan zebala ia zeiñek erabilliko zeban "sartu ferryxan". ez dakizue zenbat bidar akordau naizen horrekin, Normandian makiñatxo bat fery dagoz eta: Jerseyra, Inglaterrara, Irlandara...Guk ez dakagu GPSrik, baiña kopiloto nindoiala, GPS abotsa jarri, eta "jo ezkerretara" esaten netsan lagunari....

Normandia atzian laga, eta Royanera juan nintzan, frantses barnetegi batera, famelixa frantsez batekin bizi izatera. Asko ikasi dot, ez frantsesa bakarrik (igual hori da gixtien ikasi dodana). Neure buruaz, asko; euskaldunon arteko hartu-emonaz, nahikotxo (kontazeko); bakardadeaz, larregi (kontatzeko); ze erreztasun dakaguzen frantsesa ikasteko, pilla bat (kontatzeko); nere ofiziuaz eta hizkuntza arrotz bat ikaste-irakastiaz, mordo bat (kontatzeko-kontatzeko).

Esango dozue, baiña lehenago zelan ez dozu idatzi? alde batetik, odenadore barik neguan (ez dakat portatillik). estetik Eskolan ordenadore gitxi zeguazen, pagau egin bihar zan, teklaua diferente zeguan antolatuta (korreotxo bat idaztia, tortura bat zan) eta danon bistan, hau da, kargatzerakuan nere erretratua agertzen zan, eta ez neban nahi jentiak ikustia. Etxian bazeguan, baiña ez neretako, ez zesten eskindu, behintzat. Portatilla izan baneu....

Biaje honetan egin dittut sekula egin bako gauzak: Sandalixak kaltzetiñekin jantzi (kontatzeko); galdetzen zestenia "Est-ce que vous êtes espagnole?" baietz esan (kontatzeko); energia nuklearran alde berba egin; eta abiadura haundiko trenian ibilli. Ez pentsa ur frantsesak edo ipar haiziak zoratu egin nabenik, edo ideak aldatu destazenik, ez. Esplikauko dittut banan-banan.

Sandalixena eta espaiñolidadiana, post baten. Enegia nuklearrana, errez. Klasian debatiak egitten genduazen, biñaka geguazen. Nere ikaskidiak energia nuklearran kontra egin zeban. Nik, beste erremedixorik barik, alde egin bihar izan neban! Argumento asko nekazen, hain zuzen be, nuklearzaliak erabiltzen dittuen guztiak! Ikaskidiak azaldatu egin nittuan! Grabaziño bat dago, baiña lotsian lotsaz, ez detsuet jarriko, izorrai!

AHTana errezago azaldu neike. Royanetik itzultzeko bide bakarra zan, trena. Royan-Saintes, Saintes-Bordele, Bordele-Hendaia. Lehenengo bixak, tren arruntak (euskotren baiño erosuaguak, esan bihar dot) eta Bordeletik Hendaiara, ez dago besterik! TGV hartzia beste urtenbiderik ez dago! Baiña Akizeraiño (Dax) bizkortxo doia, tira, ez da Abiadura Handia, ez horraittiok. Baiña Baionatik Hendaiara ixa 40 miñutu egin zittuan, Euskotrenen pare! Zati batzuetan Induraiñek bizikletan, ariñago egingo zeban! Holakua egingo deskue geuri? Horretarako holako txikiziñua, desatre ekologikua eta diru gastua? Ibili naiz eta egin neike berba. Izan leike Bodeletik gora abixadia hartzia, ze badakit Parisera di-da baten aillegatzen dala, baiña Bordeletik behera.....

Ikusten danez, hogeta piku egun etxetik kanpora askorako emoten dau. Eta emongo dau, gauza asko dittut eta kontatzeko. Horregaittik, Patxitrapero diñua moduan...

Jarraituko du....

 

etiketak: ,
leire
leire dio:
2008/09/18 14:32

Aupa, Luistxo! Bai, zure blogain ikusitta nekan (euskerazkuan). Normandiara juan giñanian, ez neban pentsatzen holako tokixetara juango giñanik, baiña azkenian "eruan" egitten zaittu giruak, ezta? Hónek bixez gaiñ, polakuan, kanadakuan eta Commonwelth-eko baten (ez dakitt zelan idazten dan) be egon giñan. Badittuk erretratuak. Danak oso diferentiak, danak ikaragarri zainduta. Erderazko blogerako nahi badozu kanadako erretratua, edo frantsesez idatzi bihar badozu blogen bat, polakua laga ahl detsut :-) Ondo segi

Luistxo
Luistxo dio:
2008/09/18 13:42

Iaz familian ibili ginen leku berdinetan ibili zara Normandian, Leire. Argazkietan ekarri dituzun bi hilerriak ere ikusi genituen, eta hemengo nire bi blogen goiburua dotoretzen dute aurten diseinua moldatu nuenetik, Hilerrian eta Cemetery-an.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua