Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / 2008ko Arrate eguna

2008ko Arrate eguna

Leire Narbaiza 2008/09/09 18:56
Zapatu illuntzian aillegauta, astelehian ondiokan aterrizau barik, Arrate eguna.

Uff! denporia hamen idatzi barik, eta kontatzeko gauza mordua. Trankil, dana etorriko da-eta.

Atzo Arrate eguna izan genduan. eibartar gehixenondako egunik onena egutegixan. Ez dakit ze dakan, zek erakartzen gaittuan, ze indar gauan bertan, baiña hara goiaz ahal izan ezkero, zoratuta. Bertan, nahasketia itzela da: ume eta jubilau, gazte eta heldu, pijo eta makarra....danak zelaixan bueltaka eta....dantzan!!!!! Bai, bai, ondo entzundozue; eibartar gatzbakuok, dantzan egitten dogu Arrate egunian! Ez dakittalturiangaittik dan edo zer (altura gaitza ete?) hor jarduten dogu berbenan jo eta sua.

Atzoko egualdixa, gaiñera, zoragarrixa izan zan. bero baiña arbolapian zoragarri, haizetxua zebillen eta. arraten beste enkanto bat. Horretaz aparte, esan baihar dogua, iraillan zortzixa izeten dala alkar ikusteko eguna: uda ostian lagun/ezagunekin juntatzekomomentua. Danak moreno (edo) eta guapo (edo). Pozik eta gustora. Eibartarrak be ez dirudigu, barren!

Hain edarra izan arren, arrisku batzuk be ikusten detsadaz. alde batetik, udalan utzikerixa azpimarraku nahuiko neuke. Jai honek funtzionatzen dau jentiagaittik, bestela, udalak egitten daben esfuertzuagaittik balitza aspaldi hilda egongo litzake. Bizperako egitaraua txosneruak egitten dabe. eureri eskerrak dagoz hainbat gauza. Udalak egitaraua ez dau ikutu juandaneko hamar urtian gitxienez. Eta egindako ixa aldaketa bakarra orduan sasoian izan zan erromerixia orduz aldatzia. Bostetatik zazpiretara pasau! Tarte luuuuze bat ezer barik lagata. A! dantza solte txapelketia, baiña hori ezin da beste momentu baten jarri?

Kontuan izan bihar dogu hurrengo eguna; hau da, gaur iraillak 9, ixa danendako bihar eguna dala, eta ixa beti eskola umien lehelengo eguna. Hori dala eta, erromerixako momenturik onenian egin bihar dogu ospa. Baiña hori erromerixiori bostetan egingo balitza gehixago difrutauko geunke danok. Eta geratzia nahi dabenak geratzia daka. 

bestetik autobusena aittatu gura neuke. Pasa dan urteko akats larrixan ostian, badirudi aurten ikasi dabela udalak, baiña ez guztiz. Lau haizetara zabaldu azken autobusa 9retan zala, eta igotzeko autobusetan pegauta karteltxo bat erdera batuan azkena 8,30etan zala. Zeiñek aittu? ahaztu barik aurten igotzeko oso autobus gitxi egon dirala, eta hillaran 50 miñutu emon gendula.

Garraiuara dagokixonez, eziñ ahaztu gure lagun txapelgorri rekaudatzailliak! Alkoholemia kontrola jarritta Iturburu baiño beherago!!! zetako, dirua eta puntuak kentzeko? Alkoholemixan alde nago, baiña uste dot Goixan jarri biharko littukela, Hostalan onduan, Olabetik urtetzerakuan, edo gitxienez Krabeliñen. Bixetan dago lekua. Peligro barik. Eta ez ikastolia pasauta, ordurako zatirik txarrena eta estuena pasauta daguanian. Benetan amorragarrixa!

Aje pixka bat geratzen jata. Halandabe, atzokua gitxitxo begittandu jatan. Noizko hurrengua?

etiketak: jaixak, uda, etno, Kalamuatik
Amatiño
Amatiño dio:
2008/09/10 02:12

Kazetarixok ganorabako xamarrak ei gaittun eta ni behintzat ez non estetika kontuetan zorrotzenetakua baina, neska, argazki horren neurrixa konpontzeko asmorik badakan ala holan dalakuan uste don? Hire etxebarruan egin nahi duana baina, horraittiok, guztion eskillaburuan...

Gari
Gari dio:
2008/09/10 10:54

Ondo da, konponduta. Eskerrik asko abisuagatik, Amatiño. (Leire zure argazkixa haundiegixa zan)

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2008/09/13 14:24

Alturiak dantzarako gogua emoten dabela ulertu jonat. Izan leike. Hurrengo urtian tarte bat egin bihar jonat Arratera fateko. Sekula ez non egon eta hire mezuan moduan pintauta... ba inbidixia emon jostan.

Iban (Alkoholemixan aldekua ni be :-)

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua