Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Eibarko periferiatik / 100 mendiak: 2017ko igoerak

100 mendiak: 2017ko igoerak

Mikel Larreategi 2018/04/04 21:05

2016 urte bukaeran Mendiak izeneko Android aplikazioa argitaratu genuen lanean (orain iphone bertsioa ere badugu). Alde batetik aplikazio hori probatzeko aitzakiarekin, udan egin genuen Mittagskogel 2000korako igoerarekin eta bestetik urte hasieran jakinarazitako erabakiaren ondoren beste zerbait egiteko gogoa sartu zitzaidan eta mendira gehiago joaten hasi nintzen. Lehen asko jota Kalamuara edo Arratera joaten nintzen batzuetan, ez askotan egia esan.

Ordutik aurrera gehiago ibiltzen hasi nintzen: Salbadorrera, Txontatik Ipuruara, Sosolara edo Asua Errekan gora. 2017an Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldearen irteera batzuetara joaten ere hasi nintzen.

Lanean Asierrek komentatu zuen 100 mendien lehiaketa egiten hasi zela eta aste honetan komentatu digu bere hirugarren urtearekin hasi dera Luzuero igoz.

Hori ikusita, nire 2017ko mendien zerrenda ateratzea erabaki dut. 20 baino gehiago igo ditut, batzuk errepikatuta gainera, baina beno 20 bakarrik kontatuko ditut (zerrenda guztia mendiak.eus webgunean ikusi daiteke):

  • Milpiribil, 1277
  • Kakueta, 927
  • Luzuero, 309
  • Aizkorri, 1523
  • Tellamendi, 834
  • Arastortz, 827.
  • Gantzorrotz, 779
  • Karakate, 756
  • Gazume, 997
  • Mello, 629
  • Aratz, 1445
  • Untzillatx, 941
  • Beriain, 1493
  • Ipizte, 1057
  • Haltzamendi, 813
  • Peña del Moro, 818
  • Kamaraka, 797
  • Burgüeno, 1044
  • Trasmosomos / Espaldaseca, 696
  • Esnauritzagana, 817

Asier, 2017an txartelak pare bat lekutan bakarrik utzi ditut, argazkiek balio didate froga gisa, ezta? 2018an zehar txartelak utziko ditut.

etiketak: 100mendi, mendiak
asier
asier dio:
2018/04/05 22:41
Ondo, ondo! ;)) Animo! Gu oso gustora gabixaz. Mendira gehixago juan, toki desbardinak ezagutu,... azken batian 100 Mendixen lehiaketako helburu nagusixak betetzen. Mendixetako txartelena,... guk be ez jittuagu beti-beti lagatzen, baina berez bai, bai laga bihar dira. Dana dala, gaur egun, erretratuak dirala, GPS eta abarra (eta Mendiak APPa), uste dot nahiko garbi gelditzen dala mendi bat igo dogun ala ez. Dana dala, txartelen kontu horrek beran xarma historikua jaukak, eta neri, behintzat, gustatzen jatak! ;)
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Larreategi

Mikel Larreategi Arana

(Eibar, 1981). Informatikaria ikasketa eta ofizioz, CodeSyntaxen egiten dut lan Eibar.ORG bezalako webguneak egiten. Ikastolan nengoela xakean jokatzen hasi nintzen eta horretan jarraitzen dut.