Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Zein motatako gizona zara?

Zein motatako gizona zara?

Elena Laka 2012/10/22 07:46
Gizonen sailkapen bat estilo eta modaren hamar irizpideren arabera

Topikoak topiko, estereotipoak estereotipo, moda eta estiloa aitzaki, gizonen hamar kategorizazio egiteko modua (azalekoak). Iradokizunak onartzen ditugu.

 

1. Musuzapiaren arabera:

  • Oihalezko musuzapi lisatua ateratzen dutenak
  • Paperezko musuzapia erabiltzen dutenak

 

2. Lotarako arroparen arabera:

  • Pijamarekin lo egiten dutenak
  • Galtzontzilotan lo egiten dutenak
  • Kamiseta hutsa erabiltzen dutenak
  • Bilutzik lo egiten dutenak

 

3. Kamisetaren arabera:

  • Barruko kamiseta erabiltzen dutenak (maukaduna zein tiranteduna)
  • Barruko kamisetarik janzten ez dutenak

 

4. Galtzontziloen arabera:

  • Boxer estua
  • Boxer zabala
  • Slip

 

5. Arpegiko kremaren arabera:

  • Arpegian krema ematen dutenak
  • Arpegian krema ematen ez dutenak, ezta udan ere

 

6. Gorbataren arabera:

  • Gorbataren korapiloa egiten dakitenak
  • Gorbataren korapiloa egiten ez dakitenak

 

7. Praka piraten arabera:

  • Inoiz praka piratak jantzi dituztenak
  • Sekula santan praka piratarik jantziko ez lituzketenak

 

8. Poltsoaren arabera:

  • Poltsoa sorbaldatik gerriko kontrako alderaino gurutzatuta daramatenak
  • Poltsoa sorbalda batetik zintzilik erabiltzen dutenak
  • Poltsoa erabiltzea tontokeria demasa iruditzen zaizkienak

 

9. Lisatzearen arabera:

  • Norbere arropa lisatzen dakitenak edo lisatzen dutenak
  • Lisatzen jakin ez, baina arropa lisatuta eramaten dutenak
  • Arropak lisatzeke erabiltzen dituztenak

 

10. (Aitak badira) Alaba txikiak atontzeko gaitasunaren arabera:

  • Alaba txikiak tajuz orrazten eta egoki janzten dakitenak
  • Motots zuzen bat egiten ez dakitenak, edo soineko bat leotardo batzurekin nola elkartu ez dakitenak.
etiketak: gizonak, sailkapena
Gari Araolaza
Gari Araolaza dio:
2012/10/22 09:03
Inkesta!

Galdera hauetan oinarrituta, inkesta bat prestatu dut, euskal gizonaren tipologia aztertu ahal izateko.

Propaganda egin eta gero datuak aztertu ahal izango dituzue:

https://docs.google.com/spr[…]0aTBfcHNSNUJVc1owNk9aV1E6MQ
Elena
Elena dio:
2012/10/22 09:43
Eskerrik asko, Gari, emango dugu emaitzen berri:-)
Ander
Ander dio:
2012/10/22 10:01
Arropak erosten ditugun edo erosten dizkiguten ere galdetu zitekeen...
Gariren docs-a bete dut.
Arrikitaun
Arrikitaun dio:
2012/10/22 10:05
Neuk 4. eta 10. galderetan beste aukera bat sartuko nuke: EZ DAGOKIO
Andoni
Andoni dio:
2012/10/22 10:22
Zer pentsatuko zenuten emakumeei buruzko horrelako test inozo bat egingo bagenu? Zuen haserrea imajinatzen dut, emakumeen topikoak kritikatzen eta inkesta horretan ez zaretela sartzen aldarrikatzen. Ba, tori mendekua.

TESTA: Nolako emakumea zara?

1. HILEKOAREN AURKAKO TEKNIKAREN ARABERA
   a) Tanpoia erabiltzen duenetakoa
   b) Konpresa erabiltzen duenetakoa
2. LARRUA EZ JOTZEKO AITZAKIAREN ARABERA
   a) Buruko minarena jartzen duenetakoa
   b) Hilerokoarena jartzen duenetakoa
3. KULEROAREN ARABERA
   a) Faja erabiltzen duenetakoa
   b) Tanga erabiltzen dutenetakoa
4. ESKOTEAREN ARABERA
   a) Erreka eta mendiak erakusten dutenetakoa
   b) "Maite ditut, maite, gure bazterrak, lanbroak ezkutatzen dizkidanean" estilokoa daramatenetakoa
5. ERRIETAREN ARABERA
   a) Errieta botatzeko edozein aitzakiaren bila ibiltzen diren horietakoa
   b) Errieta botatzeko aitzakiarik behar ez dutenetakoa
6. FAMILIA EREDUAREN ARABERA
   a) Haurrak izatea helburu nagusietakoa dutenetakoa
   b) Haurrak izatea helburu nagusia dutenetakoa
7. LAGUNEN ARABERA
   a) Lagunekin elkar larrutzen ibiltzen direnetakoa
   b) Lagun propiorik izan ez, eta mutilaren lagunekin ibiltzen direnetakoa
8. TELEBISTA SAIOAREN ARABERA
   a) Salvame ikusten dutenetakoa
   b) Sexo en Nueva York ikusten dutenetakoa
9. ARRAZOIAREN ARABERA
   a) Beti arrazoia dutenetakoa
   b) Errua beti besteena dela esaten dutenetakoa
10. IDEOLOGIAREN ARABERA
   a) Elkarbizitza baketsu eta errespetagarria bilatzen dutenetakoa
   b) Feminismoa gizonak iraintzea dela pentsatzen dutenetakoa
Elena
Elena dio:
2012/10/22 13:56
Ander, Arrikitaun, Andoni, eskerrik asko erantzuteagatik.
Ander, tentatuta egon ginen, baina topikoegia ez ote zen, baztertu egin genuen.
Arrikitaun, ez dut oso ondo ulertu: zer ez dagokio, galtzontziloak erabiltzea? 10. bai, ez badago alabarik, ez dagokio, arrazoia.
Andoni, post honen helburua da gizonak sailkatzea, baina izenburuan esaten den moduan, estilo eta modaren arabera (alegia, arropak eta joera estetikoak, norberak hautatutakoak). Izan ere, gure blog hau modaz eta estiloaz berba egiteko sortu genuen, eta horretaz dihardugu. Ez ditugu gizonak sailkatu ideologiaren arabera, larrutan egiteko maiztasunaren arabera edo komuneko azken tantaren arabera. Hori ez baita ez moda, ez estiloa, joera estetiko ez diren bezala zuk emakumeentzako proposatzen dituzun sailkatze-moduak.
Emakumeei buruzko sailkapena gertatuta daukagu (postak banaka argitaratzen dira), eta aterako dugu. Baina sailkapena, ez izan zalantzarik ildo beretik joango dela: moda eta estilio irizpideak, ez mendeku irizpiderik. Topikoz eta estereotipoz, honetan esan dugun moduan, baina estiloarekin eta erretximendurik gabe.
Bide batez, gonbitea egiten dizut zuri eta gainerako irakurle gizonei Garik, beti bezain majo, egin digun inkestari erantzuteko. https://docs.google.com/spr[…]0aTBfcHNSNUJVc1owNk9aV1E6MQ Honez gero hamairu lagunek erantzun dute, eta emaitza hauek emango digute blog honetan materia gehiago sartzeko, modaz berba egiteko, eta batez ere, helburu printzipalena betetzeko: ondo pasatu arinkeriatan.
Ainhoa
Ainhoa dio:
2012/10/22 15:58
ikusgarria da gizon batzuek nola erasotzat hartzen duten guk egindako edozein kontu. Edo erasotuak direla sinestarazi nahi digute gu iraintzeko aprobetxatzeko. Modaren araberako inkesta bat egin eta tori, gure sexualitateari gure titiei (zuk mendiak deitu dituzunak titiak dira- eta, edo bularrak) amatasunari, lagunei buruzko inkesta, harremanei buruzkoa finean. Mendekua hitza Goenkalen erabiltzen dute ugari ( begira, ni Goenkale ikusten duten horietako bat naiz). Eta orain hemen irakurri dut.
Haserretu egin naiz hasieran, gero barregura sartu zait. oraindik horrela gaudela pentsatzea ere. feminismoaren izeneaan irainduko da, bai. Baina ez iraindu feminismoa mesedez.
@GaurDaBihar
@GaurDaBihar dio:
2012/10/24 13:13
Kaixo. Inkesta eginda, nahiz eta nire burua ez ikusi gizon baten adinekoa (eta 39 ditut). Ea zerbait "interesgarri" ateratzen duzuen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera