Ruper txandalean?
Ruper? Ni ezetzean nago; ingurukoak, ordea; baietzean. Nire ustez, goikoa bada izerditzeko bat (sudadera bat), baina prakak, zabalak izan arren, normalak dira. Oinetakoekin ez dago dudarik, kirol zapatilak dira!
Ordorikak beti izan du oso estilo propioa: pastazko betaurrekoak zeramatzan guk metalezkoak geneuzkanean. Patilla luzeak mutilek bizarrarekin batera kendu eta belarri gainetik zeramatzatenean. Azkenean modan ere jarri dira/ditu, eta pastazko antiojoak eta patillak dira nagusi.
Hainbatek galdetuko duzue zer dela eta hainbesteko garrantzia portada bati. Esan beharra daukat, ni neu Ruperren fana naizela, asko gustatzen zaidala, eta diskoa erostean harritu egin nintzela; izan ere, Ruper Ordorikak beti izan du oso look berea. Lehen esan bezala, pastazko antiparrak, patillak, alkandora (beltza edo gorria) ez nikia, txupa bakeroa, jaka beltz dotorea. Beti bere estiloa. Kirol arroparekin ikustea bitxia benetan!
Hala ere, txandala ez dela osoa pentsatzen dut. Zuek zer uste duzue? Bota, bota zuen erantzuna!
A! Portzierto, diskoa, Haizea Garizumakoa,; oso gomendagarria. Asko gustatu zait, baina hau beste baten lana da.....
Ba ez, dir-dir horrekin hóriek praka normalak dira, zabalak eta modakoak, inondik inora ikusiko nuke nik hor txandal bat. Patxi Lopez guapuagua da ;-)