Praka barrenen moda
Originala ikusi nahi izanez gero Zer erantzi-n klikatuta ikus zenezake erantzun eta guzti.
Urte batzuk dauzkagunok praka-barrenen moda asko ikusi eta sufritu ditugu. Alde batetik, hor dugu orain artekoa, kanpai-praka edo elefante hankadun prakena (kanpanoloak eguneroko hizkeran). Praka hauen barrenak luze-luzeak lagatzen ziren/dira zapata osorik tapatzeko, eta zenbat eta luzeago, hobe; tatarrez eroan eta barrenak txikitu arte.
Beste sasoi batzuetan prakak peskan erabili izan ditugu;
hau da, orkatilaraino justu-justuan, galtzetinak ondo erakusteko, inoiz
ez zuriak, jakina! Ni joera honetakoa naiz, ez dakit zergatik, baina
normalean barrenak hartzen dizkidatenean luze baino labur uzten
dizkidate; izan ere, hazi ez naiz hazi joan deneko 25 urtean.....
Erosleentzat, dena den, erosoena, dudarik barik, barren arremangauak dira. Zer?? hori bada, prakei ezer egin gabe, praka-hanka jaso arremangau, (3000 hiztegiak garbaldu
eskaini dit), eta aurrera. Ez da erosoa? Gainera, hazi, gizendu edota
txarto garbaldu arren ez dago arazorik: hurrengoan ere nahi den
neurrian jar liteke. Orain ez dago modan, baina lasai, etorriko da. Hombrerak (euskaltermek: sorbaldakoak/ besaburuko betegarri!!!) ere itzultzekotan dira!!!
Badirudi
Frantzian neska gazteen artean barrenak beste era batera hartzen hasi
direla, batez ere takoiak erabiltzen direnean. Barren-barrenean
azpildura josi beharrean, libre lagatzen da, eta jostura orkatila baino
gorago egiten da. Hortaz, barrenak prakaren benetako barrena izaten
dute, argazki ebakin honetan ikus litekeen moduan:
Argazkiak.org | Frakaren barrena (gertutik) © cc-by-sa: goioarana
Zelan jakin dudan hori? Ségolène Royali
esker. bai, bai, Sarkozyren kontra lehiatu zen PSFko burua. Madame
Royal Poitou-Charentes erregioko lehendakaria da, eta ni bezala Royan-en egon da. Bera oporretan, ni frantsesa ikasten. Goiko argazki ebakina Paris Match-eko
portada batetik atera dugu: Ségolène horrelako praka-barren batzuekin!
Eskandalua Royanen! Nola liteke horrelako emakume batek horrelako
barren batzuk erabiltzea, ez da batere dotorea, batez ere nerabea izan
ezean!
Argazkiak.org | Barrena (azal osoa) © cc-by-sa: goioarana />
Hau buruan nerabilela, Eibarren trenetik jaistean neska bati barren
modu berri bat ikusi nion: praka pitilloak (hanka estu-estuak),
barrenak luze-luzeak, takodun sandaliak....eta barren luuuuze horiek
sandaliaren tiraren barrutik sartuta, botekin egiten den moduan!!!
Hamaika ikusteko jaio ginen, Ségolène!!