Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Mirandako baserritarrak

Mirandako baserritarrak

Elena Laka 2013/01/24 22:12
Ostiraleko katekorratza

Baserritarraren blusa

Gurean baserritarren arropek Gabonetatik Santa Agedararte irauten dute. Badihardut gertatzen semeen arropa, eta hara inguruko hizki guztiak irakurtzeko daukadan mania hori:

Etiketa1

Espainian egindakoa.Tira, badakigu Espainian bizi garela, baina baserritarren arropan ere ipini beharra zegoen?

Esportatu egingo dituzte euskal baserritarren jantziak?

Eta 947 31 07 61 nongo telefonoa ote da, ez baita Euskal Herrikoa.

Etiketari buelta eman, eta haratx:

Etiketa2

"Creaciones Agasa SL, confección y venta de trajes regionales", Miranda de Ebroko enpresa bat.

Mirandako txakolinaren ondoren, Mirandako baserritar jantziak.

Txirri-txirri euskal ikurren inbasioa gertatzen ari diren seinale.

Gari
Gari dio:
2013/01/25 08:32
Mirandako baserritarrak irakurtzean pentsatu dut buzo urdinarekin janzten diren nekazari horien inguruko artikulua izango zela. Beti deigarria egin zait nola janzten duten arropa hori, sarritan mobilette gainean, erriberatik beherakoak. Hor ere izango da estilismoa! ;-)
Elena
Elena dio:
2013/01/25 10:27
Gari, estilismo hori ezaguna egiten zait, Errioxa aldean asko erabiltzen da!
Buzoen estilismoak, landa zein industria eremukoak, beste post bat merezi du :-)
oier g
oier g dio:
2013/01/25 23:36
Eta Pirritx eta Porrotxen kopiñak... Made in China.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera