Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Hizkuntz politikatik moda-joerak zabaltzen

Hizkuntz politikatik moda-joerak zabaltzen

Leire Narbaiza 2013/06/28 13:21
Ostiraleko katekorratza

Zalantzan ibili zarete nola jantzi eguraldi aldrebes honekin? Lasai, Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eman digu uda honetan moda-joera izango dena: kulotak zirarekin!

Txertatutako irudiaren behin betiko esteka

Bai, ahaztu kezka guztiak, eta jantzi moda berri honen aldaerak. Kulotak beharrean, praka laburrak edota pantalonetak. Ziraren ordez, kangurua, anoraka, kapusaia edota gore-texa!

Gainera, beltzaran ere ez duzu egon behar! Hori da Eusko Jaurlaritzatik proposatzen diguten joera euskaldunena uda ez-uda honetarako!

arrikitaun
arrikitaun dio:
2013/06/28 13:32
Horrelako patroiekin lehenengo ziabogatik ez gara pasako, lehenago zorabiatzen ez bagaituzte, jakina!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera