Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Gure idazleen oinetakoak

Gure idazleen oinetakoak

Leire Narbaiza 2012/07/28 13:49
Ostiraleko katekorratza, oraingoan larunbatean.

Eako poesia egunetan Karmelo Landak tuit bitartez, irudiz hornitu gintuen, joateko aukera izan ez genuenok. Argazki batzuk atentzioa eman zidaten. Beheko multzoak, hain zuzen.

Poesia egunek ni ez ezik, Iban Zaldua ere inspiratu zuten, eta berak (guri lehia desleiala eginez) Sustatun jardunaldiari buruzko "moda gehigarria" idatzi zuen. Baina berak ez zien oinetakoei erreparatu. Nik bai. Edo oinetako faltari!

Antza denez, poesia errezitatzea askoz erosoagoa da ortozik egitea, Edorta Jimenezek hala derakuskigu argazki honetan:

Edorta Jimenez

Baina, itxura baten, idazle guztiak ez dira iritzi berekoak, eta zapata eta zapatila arteko oinetako zuri politekin, gusturago sentitzen dira. Xabier Mendigurenek jantzita dauzkanak bezalakoak:

Edorta Jimenez & Xabier Mendiguren

Halere, denak estilo bera erabiltzen ez dutenez euren produkzio literarioan, oinetako-erabilera ere anitza da; beti ere, zaindua. Itxaro Bordak daramatzan kirol-oinetakoak (bakarra ikusten bazaio ere), hala moduzkoak ez diren bezala: zilar-kolorekoak, oso tonu modakoa!

Edorta Jimenez, Xabier Mendiguren & Itxaro Borda

Bitxia, ezta, azken erretratua? Hiru idazle, hiru estilo, hiru oinetako mota!

Ana Morales
Ana Morales dio:
2012/07/28 14:51
Uste dut aparteko iruzkina merezi duela Edorta Jimenezen oinek eta bere sandaliek osatzen duten obra. Nolabait, Brechten teatroaren antzera, tramoia ikusgai utzi gura balu bezala da, edo, bestela, oin dekonstruituak: "oinetakoak ez dira berez oinen parte; hain gaude ohituta batera ikusten, non jabetu ere ez garen egiten, "naturalizatu" egiten ditugu oinak zapatetan. Begira neure oinetakoak hemen ondoan, baina beste hauexek dira nire oin bilutsiak. Beraz, ohartu zaitez nire ondoko idazleenak ere halaxe direla: idazle oinen konstruktoak".

Ai ene, zelako txorradak idatz daitezkeen zapatu goiz batean, e!!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera