Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Euskal hondartzetako mutilen bainujantziak

Euskal hondartzetako mutilen bainujantziak

Elena Laka 2012/07/18 07:00
Nolako gizona, halako bainujantzia

Blogkide Leirek idatzi zuen bainujantziei buruz, eta merkatuan topa ditzazkegun ia modelo guztiak errepasatu zituen, baita ondo komentatu ere.

Nik  tokikotasunari erreparatu diot, eta eguzki eskaseko uztail honetan Euskal Herriko edozein hondartzatan ikus daitezken gizonen bainujantzien zerrenda bat gertatu dut. Jakina, ez da mankinirik agertzen. Adina, gusto eta baita ere klase sozialaren arabera, oso bainujantzi desberdinak erabiltzen dituzte.

Zarautzko hondartza

 

1.  Aspaldi erretiratuenak eta apaiz zaharren batenak: koadro txikidun meyba moduko klasikoak. Sarritan osagarri moduan elastiko tiranteduna eramaten dute (okinen elastikoa), zuria zein gris argia izan daitekena.

Meyba

 

2. Erretiratu gazteenak edo lanerako adineko nagusienak: marradun edo koadrodun izter erdirainoko bainujantzi zabalak.

Meybamarraduna

3. Bilbotarrenak: ez daukate Bilbo bertakoak izan beharrik, Zarautzko hondartzara joandako azpeitiarrenak ere izan daitezke.  Eta berdin da 3 urte ala 83 eduki. Bainjuantzi loraduna, argia, algodoizkoa, ez luzeegia, ez motzegia, ez estua, dotorea. Jokatuko nuke Urkulluk  horrelakoa erabiltzen duela.

Bainujantzi bilbo

4. Mutil gazteenak: aspaldi honetan surflarienak modukoak daude modan. Hamazortzi urtez beherakoek, azpitik galtzontziloak daramazkitela janzten dituzte, gerrialdeko goma nabarmen erakutsiz. Zenbat eta luzeago, gero eta pisu handiagoa hartzen dute uretatik irtetean, eta orduan are nabarmenago galtzontziloak. Galtzonzilo-bainujantzi moda horri absurdoa ez irizteko nerabea izan behar, da ez dago beste azalpenik.

 

surfer

 

5. Bainujantzi beltzak: gero eta gehiago dira gizonak 30 eta 55 urte bitartean bainujantzi beltz soila daramatenak, kirol fraka modukoa. Izan daiteke likra askoduna, eta orduan pega-pega eginda geratzen da, batez ere kirol asko egiten duenek erabiltzen dituzte, eta beraz, osagarria gihar bista-bistakoak izaten dira.

Bainujantzi beltza pega

 

Nire gustokoak direnak, algodoi gehiago daukatenak, dotore ematen dutela iruditzen zait, eta ia guztiei geratzen zaie ondo.

Bainujantzi beltza

 

6. Mutikoen bainujantziak: samurtasuna ematen didate zortzi urtetik beherako mutikoak koloredun bainujantzi txikiarekin ikusteak. Ipurdi txikia nola geratzen zaie, nola ari den beren gorpuztxoa handi egiten, eta nolako pozik hartzen duten bainujantzia, hondartzan ondo pasatzearen seinale. Kasu hauetan, argi dago, osagarria kuboa eta pala dira hondartzan obretan ibiltzeko.

ume bainjuantzia

 

7. Langile etorkinenak edo gaupaseroenak: igande goizeko hondartzalariak. Lehenengoak dira jai egunaz baliatuz, hondartzara joan den langile etorkin koadrila, denak gizonak. Ikusi ditut errumaniarrak eta portugesak. Bigarrenak edozein herritako jaietako gaupasatik etorritakoak, itsasora abiatutakoak ajea kendu nahian. Bi taldeak berdintzen dituena bainujantzi-eza da, baina aldi berean bainua hartzeko gogoa. Besterik gabe, galtzontziloak, zertarako bizitza konplikatu.

erral
erral dio:
2012/07/18 13:26
Eta prezioak? Konturatu zarete 4. motako bainujantziak daramatzatenek ia 100 € inguru daramatzatela soinean?

60 €ko bainujantziak (markakoak, Quicksilver of course), eta 30 €ko kantzontziloak (Calvin Klein of course)...


Elena
Elena dio:
2012/07/18 14:51
Erral, postDecathlon, Inditex eta merkataren gizartean, erraz lortu daitezke antzeko bainujantzi eta galtzontziloak askoz prezio merkeagoetan. Eta guapo eta eroso luzitu hondartzan.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera