Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Gizon protagonistak Durangoko azokan

Gizon protagonistak Durangoko azokan

Leire Narbaiza 2012/12/11 16:40
Berezi janzten dira sortzaile eta arduradunak egun hauetan?

Joan zaigu Durangoko azokako 47. edizioa. Balantze ordua da. Bakoitzak kontatuko du nola joan zaion feria: saldutakoa, erositakoa, ezagututakoa, disfrutatutakoa, ligatutakoa…

Guk ere gure balantze pertsonala egin dugu, baina hori ez dugu hemen argitaratuko, jakina. Gurea estiloa eta janzkera denez, begiak zabal-zabal, adi-adi begiratu diogu azokan jendeari, eta denetarik aurkitu dugu.

Azokak, edozein ebento euskaldunek bezala, mendi arroparen erakustokia dirudi. Antza denez, Landakoko kale lauetan ibiltzeko eta Anbotoko maldetan gora egiteko berdin jantzi behar da. Agian zapatilak ez dira txarto etorriko, baina kamiseta termikoak eta polarra gehiegitxo dira azokako berogailu indartsuarendako.

Mendizaleak ez ezik, hippy, hippy-pijoak, euscool-a, sasi-erradikal-chic-hiper-euskatzaleak ikusi ditugu, normala den moduan. Baita txurreroak ere. Eta gero eta ugariagoa den estiloa: skin gazteak!

Azokan protagonistak paseatzaileak badira ere, ezin ahaztu argazkiak eta orriak betetzen dituztenak. Gizonezkoak aukeratu ditut gehiago izateaz gain (zoritxarrez) joko handiagoa ematen dutelako.

Hasteko, Aiert Goenaga zuzendari berriaren argazkia. Ez da erraza horrelako postu baterako janzkera erabakitzea, are gehiago mutil gaztea izanda. Askotan ikusi dugu azokan, baina nabarmendu gura nuke aurkezpen egun baterako beltzez jantzita agertu zela. Modu ona pintxoago azaltzeko, alkandora beltzaz, norberaren estilotik asko urrundu barik, aukera ona!

aiert azoka

Zuzendari berritik kantari beterano batengana joko dugu: Benito Lertxundi. Beteranoa bada era "beti-gaztea" ere badugu abeslaria. Aurten azokak argizaiola eman dio, eta horrelako ekitaldi baterako jaka aukeratu zuen. Ez gaude oso ohituta horrela ikusten, baina ederki zetorkion. Hori bai, koadrodun alkandora du azpian, oso-oso modan dagoena. Guapo dago Benito, bai horixe!

benito azoka

Idazleekin segituko dugu, eta goikoarekin lotuz, beste oriotar bat eta beste Lertxundi bat, oraingoan Anjel. Klasiko, eskote-pikoko jertse gorria eta alkandora zuri. Adin horretako edozein gizonen moduan. Eskerrak kolorea ez dela urdina! Pena da argazkietan ez agertzea irribarretsuago, bere testuetan duen ironia eta umorea ez du erretratuetan agertzen!

andu azkoa

Idazle handi eta kontsakratu batetik promesez betetako beste batengana: Kirmen Uribe. Ondarrutarrak sinatzeko, koadrodun alkandora jantzi zuen, lehen esan bezala, nonahi ikusten dena. (Hondoan, zutik, Jose Luis Otamendi poeta handia eta makurtuta Hedoi Etxarte, beherago ere agertuko dena).

kirmen azoka

Baina Uribek ez du koadrodun alkandora edonora eroaten, ez. "Mussche" aurkeztu zuenean, jaka grisa eta alkandora zuria jantzi zuen. Dotoreago. Ilea ere desorraztua, baina orraztua, agian Mikel Urdangarini ikasia (lasai, hori ere badator!). Argazkian Gorka Arreserekin.

kirmen aurkezpen

Baina goikoek badute zer ikasia: nor janzten da Joanmari Irigoien baino "idazleago"? Inor ez! Bera da gure imajinarioan idazle bohemioaren irudia. Nor jantzi du fularra bere aurretik? Nork eraman ilea horrela? Halako betaurrekoak? Beheko argazkian duen zapia ere polita askoa da. Ia ikasten duzuen!

Baina norbaitengandik ikastekotan, Ramon Saizarbitoriarengandik ikasi behar: zapata ingeles marroi argiak, galtzetik marroi ilunak, praka horiak(!), alkandora beixa, jaka iluna eta fular konjuntatua! Ramegante ez da alferrik berarengatik sortu! In-presionante!

Gazte batzuek ikasi dute, antza, fularrarena eta Gaizka Zubizarretak bere ahalegintxoa egin du.

Jakarena ere zabalduta dago eta Iban Zalduak ere ondo ikasita dauka: jaka beltza eta alkandora morea (oso polita, portzierto). Azken aldian, erabiltzen duen janzkera argazki askotan agertu behar denean. Ondo!

Gorago Hodei Etxarte ere aipatuko nuela esan dut. Eta goian ikusi moduan, Hedoik hotzik ez eta mauka motzean ibili zen aurkezpenean eta sinatzen, kamiseta eslogadunarekin. Hori sasoia!

hedoi azoka

Baina Etxartek ere, jaka janzten du. Eta azokan ikusitako polit bat beheko argazkian ere agertzen da. Austriar berokien estilokoa, Tiroleko jantzi tipikoetan inspiratua dela esango nuke. Niri gustatzen zait, agian umetako oroitzapenak dakarzkidalako, gure umezaroan modan egon baitziren.

hedoi azoka 1

Jakekin jarraituz gero, harritu nauen bat ekarri nahiko nuke: Juan Jose Ibarretxe. Arraroa egin zitzaidan alkandora barik ikustea, lepo altuko polo beltz horrekin. Gorbataz baino milioi bat bider hobeto!

juanjo azoka

Jaka barik, baina oso jertse eder eta politarekin, Harkaitz Zubiri. Beste modu bat informal, ondo eta zaindu janzteko!

harkaitz azoka

Tira, hona ekarri nahi nuke beste argazki bat azoka aurrekoa da, Baionan Iparraldekoei ateratakoa. Goiko zein beheko argazkiekin ez dago alderik, ezin esan nongoak diren batzuk zein besteak, ezta? Hori oharra da "frantses itxura" dutela esaten dutenentzat, euskaldun on ustezko batzuen ahoan entzundako esaldi higuingarria!

iparraldekoak azoka

Lastima, Luzien Etxezarretak ez darama fularrik!

luzien azoka

Idazle eta liburuez gain, azokan kontua asko daude. Ni "Euskara jendea" dokumentalaren aurkezpenean izan nintzen, eta estiloak ere oso desberdina zeramatzaten. Lehenengo biak ezkerretik, Xabier Monasterio eta Xamar, jertse kremaileraduna eta alkandora koadroduna (zer nioen koadroez?), besteak baino zahartxoago, ez hain ausartak. Hibai Castrok (erdian) patilla zabalak eta jertse kremaileraduna baina modernoagoa, eta laugarrena, Mikel Arredondo, asko ikusten dena: kamiseta bi, mauka laburra gainetik (musikari askori ikusia) eta esloganduna. (Ez nazazue akabatu, otoi!)

Musikariak falta zaizkit! Eta hauek fidel jarraitzen diote euren ohiturari. Ikustea besterik ez dago Su ta Garreko Xabi Bastida: bisera eta izerditzeko beltza, edozein egunetan bezala.

xabi azoka

Eskerrak batzuek kolore pixka bat ematen dioten musikarien janzkerari eta Alex Sardui Gatibukoa, laranjaz jantzita ikusi genuen.

alex azoka

Baina Bastidaz esan badut ere beste edozein egunetan bezala zihoala, ezin dut gauza bera izan Mikel Urdangarinez. Ez janzkeraz (alkandora eta kamiseta beltza, ez hain arraroa bere estiloan), baina bai ilean. Uribek kopiatu dion ile-mozketa, desorraztu super-orraztua, ile-apaindegitik pasatutakoa. Eta ez da kritika engatiboa, emakume batzuk ere horrelako baten aurretik ile-apaindegira joaten garelako, gustura asko, gainera. Baina informalitate horren atzean, zaintzea dago. Ikasi beharko genuke.

mikel azoka

Zer, gustuko izan duzue? Norbait ahaztu dut? Ados zaudete? Ale bota!

Nire aldetik esan argazkiak Berria, Argia eta Naiz.info tik hartu ditudala.

Anonimoak dio:
2012/12/12 01:10
Niri ere gustatu zait Ibarretxeren janzkera. Baina sonbreiru edo kapera egokiaren faltan ikusten dut halako irlandar itxura dotorea izateko, "The quiet man" filma datorkit gogora (soinean duen jaka tweed deitzen den horietakoa dirudi). Eta gorbataren kontuari dagokionez, tira, ez naiz ni gorbataren aurkakoa, era naturalean eramaten bada behintzat, eta ez derrigortasunez. Adibidez, aipatu filme horretan ez zaigu arraroa egiten John Wayne gorbata jantzita ikusteak. Bai, edonor ez da John Wayne eta Maureen O'harak ere ez zeukan ahalegin berezirik egin beharrik ileapaindegian, ezta? Baina zertarako balio du gustora janzteak autoestimua apur bat handitzeko ez bada? :)

http://www.youtube.com/watch?v=z4bfiTR2kBA

Elena
Elena dio:
2012/12/12 09:49
Ibarretxeren janzkera horrek gogora ekartzen dit 1970eko hamarkadako katastrofeen pelikulak eta haietako aktoreen janzkera, adibidez El coloso en llamas-ekoak: Steve McQueen, Paul Newman, William Holden, Richard Chamberlain, Robert Vaughn, Robert Wagner
Elena
Elena dio:
2012/12/12 09:49
Ibarretxeren janzkera horrek gogora ekartzen dit 1970eko hamarkadako katastrofeen pelikulak eta haietako aktoreen janzkera, adibidez El coloso en llamas-ekoak: Steve McQueen, Paul Newman, William Holden, Richard Chamberlain, Robert Vaughn, Robert Wagner
Maria
Maria dio:
2012/12/12 16:20
Ze elegante oriotarrak, bereziki, Benito. Jaka, zein alkondara, politak benetan. Eta ilea, ezin hobeto. Hollywood-eko aktore bat ematen du, George Clony edo Richard Gere aktoreen tankera hartzen diot.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera