Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Bizardun idorra lurrin artean

Bizardun idorra lurrin artean

Leire Narbaiza 2012/06/28 23:50
"Ostiraleko katekorratza" ataleko 2.a post txikia.

Aste honetan "Aurpegiko ileen joera" postean ahaztu nuen bizardun bat ekarriko dut Ostiraleko katekorratzera. Moda-modako gizona, askotan bizarra darabilena: Xabi Alonso.

Mutil ederra begitantzen zait, batez ere bizar gorrixka hori uzten duenean. Erakargarri bihurtzen du oso. Batez ere irri barretsu dagoenean.

Baina ez dut hona bizarragatik ekarri, ez. Gizonezko kolonia marka ezagun batendako egin duen iragarkietako argazkiengatik baizik:

xabi alonso

Baina nolatan aukeratu dituzte argazki horiek? Ahoko keinu horrekin? Heste-idor aurpegia du, barren! Bifidusdun jogurt iragarki baterako balitz, ulertuko nuke; baina lurrin dendetan tamaina naturaleko argazkietan? Ez dut ulertzen! Lehengaia badagoenean, gainera! Ikusi bestela beheko argazkia, kanpainaren aurkezpen egunean egindakoa, zelako aldea:

elena
elena dio:
2012/06/29 07:46
Futbolari ona, guapoa, bizar estilosoduna, baina traje argazkiak ateratzerakoan, ezin arpegi erakargarria erakutsi. Inor ez da perfektua.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera