Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Bainujantzia hizpide

Bainujantzia hizpide

Leire Narbaiza 2013/07/31 22:15
Faktoria saiorako egindako kolaborazioa

Azkenean heldu zaigu sasoia bainujantzia janzteko! Bai, beroa ailegatuta ia guztiok janzten dugun arropa da. Batzuek ez dute hondartzara joateko ohiturarik, baina igerilekuan, urtegian, ortuan edo mendiak nor ez du oihal zati hori janzten?

Bai, badago jendea hondartza nudistetara joaten dena, eta ez dute jantziko. Baina horrelako hareatzak gutxi dira eta bertaratutakoak ere ez gehiegi. Horiek ez ditugu kontuan hartuko, tarte honetan arropaz berba egiten dugulako, testilen ohiturak jorratuta, larru-hutsik ibiltzea ez da gure gaia.

 

Baina, trajebaiñuan edonora joatea ere hainbatek ez du gogoko. Zenbat jatetxe eta tabernatan hondartza ondoan egon arren ez dute lagatzen halan sartzen. Batek aitortu zidan, familiako gizonezkoei ere ez ziela uzten kamiseta barik bazkaltzen, iletsua zirelako, beharbada! Horretarako, pareo edota zapia aukera ona izan liteke! Ni zapien fan sutsua naiz

 

Niri antzeko zerbait gertatu zitzaidan Debako zumardian, hondartzatik 50 metrora. Familia bat bainujantzian ikusi eta nire barruko kontserbadore klasistak arbuiatu zuen estanpa. Kostaldeko herrietan ere ez zaie gustatzen horrela ibiltzea kalean, eta Bartzelona eta Venezian, adibidez, isuna jartzen dute kamiseta barik ibiliz gero. Baina, beste egun baterako gaia izan liteke hau.

 

Antza denez, aurten debekatu dute:

(Gari Araolazari hartutako argazkia)

 

Arropa txiki hauetara itzulita emakumeendako modelo asko ditugu. Bainadore osoaz gain, -kini izeneko mordoa: monokini, bikini, trikini, tankini, burkini. Bikinia, ezagunena.

 

Neskatxoen kasuan sekuala ez dut ulertu bikiniarena, titiak irten barik eta tapatzen! Txikiak ginenean, 10 urterekin edo, horrela nahi genuen, bikiniaz, baina laga ez. Orduan, lotsa ematen zigulako (aurre-nerabezaroa!) bainujantzi osoa erabiltzen genuen.

 

Gizonezkoen arropa guztiekin gertatzen den moduan, eta batez ere Euskal Herrian, oso aspergarri eta klasikoak dira. Turbo horiek debekatuta daude, ez bada igerilekuan kirola egiteko. Ez dakit zer den, gu emakumeok dena markatuta eramaten dugu, baina eurek paketea markatzea… lotsa (Eta hau ere, lehen esan dudan bezala, beste egun baterako gaia izan liteke)

 

Gure gizonek Elena Lakak kategorizaio ederra egin zuen. Horregatik gureetan ez ditugu, zorionez, Mankinia bezalako engendrorik ikusiko!

 

Bakoitzak ikusi dezala zein datorkion ondoen!!

Joseba E.
Joseba E. dio:
2013/08/04 21:12
Aurtengo udan bereziki nabarmena egin zaidan fenomenoa izan da jende gaztea ikustea kuadrillan pasiatzen eta denek elkarren klonak balira bezala: bai orrazkeran, bai sandalietan, bai eguzkitako betaurrekoetan, antzeko kamisetekin denak, etab. Eta horrek halako sentimendu arraro bat sortarazten dit: alde batetik, nolabaiteko harridura edo tristura edo asperdura, suposatzen baita jende horrek badituela (edo izan beharko lituzkeela) gaztetasunarekin lotzen diren balore batzuk, hau da, aurreritzi falta, izaera apurtzaileago bat,... Eta beste alde batetik, norbere burua arraroa sentitzea, zerbait ezberdina bilatzeagatik pretenziosoa sentitzea, erruduntasun sentimendu bat alegia. Edo errunduntasun sentimendu bat baino, edo berarekin batera, lotsa sentimendu bat, zehatzago esateko. Eta orain arte idatzi dudana berrirakurtzerakoan barre txiki bat ateratzean zait pentsatzerakoan zergatik lotzen dudan janzkeraren ustezko azalekotasuna barne sentimenduekin. Eta kuriosoa da baita norbere buruari begiratzea eta galdetzea nola den posible lotsatia eta errebelde puntu hori izatea aldi berean. Akaso errebelde izateak gehiago duelako zerikusia tematia izatearekin. Konklusioa: aurtengo udan sandalia batzuk behar nituen derrigorrez, eta kalean ikusten nuena ez nuenez gogoko, internet lagun, aurkitu nituen gustokoak. Ez zen ezta aukera merkeena, baina lagun onak modura urte askotarako izango direlakoan...

Eta barkatuko nauzuelakoan spam egiten badut... :)


http://vimeo.com/44207425


Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera