Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Anti-gona / Alkandora koloretsuak

Alkandora koloretsuak

Leire Narbaiza 2017/03/30 16:45
Edu Lartzangurenen ideia batetik

Alkandorak, klasizismoaren ikur hori. Gurean, koadrodunak dira jaun eta jabe. Sarrionandiak ere halako bat aukeratu zuen berragerpenaren argazkirako. Sarri koadrodun

Eta kodrodunak sasoi honetan modernoetan modernoenek ere janzten dituztenez, gure gizon klasikoenak pozarren daude. Izan ere, gurean modan daude alkandorok 70ko hamarkadatik! Klasiko bat, beraz! Gainera, ez du adinean diskriminatzen; jantzi lezake urte biko umeak, zein bere 80 urteko aititak. Biek ala biek eroango dituzte gustura.

Zorionez, badugu gure artean klasikotasun (edo klasikokeria) horri aurre egiten diotenak. Alkandora liso kolore solido fuerteak jazten dituztenak. Esate baterako Martxelo Otamendi

Martxelo more
Tolosaldeko ataritik hartua

Martxelo gorri

edo Iban Zaldua 

Zaldua naranja

 

Zaldua more

Oso eskertuta nago beraiei; izan ere, gorbata bakoendako look formala eraiki dute: alkandora polita kolore fuerte bakarrekoa praken gainetik, eta amerikana iluna kolore bakarrekoa. Ederki!

Alkandoren mundu gatzil honetan benetako alaitasuna Joseba Irazokik ekarri zigun, Tumatxak etb1eko saioan. Programa ederra zen, gustura ikustekoa, baina bazuen beste pizgarri bat hainbatendako: nolako alkandora jantziko du gaur Irazokik? Inoiz ez zuen defraudatu!

Irazoki kountri

 

Irazoki Zara

 

Irazoki nahasia

 

Irazoki Hawai

 

Irazoki bateria

 

Irazoki kantuan

Antza denez, Irazokik zabaldu zion bidea estanpatu koloretsuari. Eta dirudienez, hawaiarrak modan jarri dira letradun gizonen artean ezkontza informaletara joateko. Bestela nola azaldu Luistxo Fernandez, Henrike Olasolo eta Markos Zapiain horrela agertzea aurretik ados jarri barik??

hawaiarrak

Alkandora hawaiarrak ez ditut gustuko, baina koadrodun monolaborantzaren artetik haize freskoa dira! Bejondeizuela, ederrok! (esan behar dut Ana Malagonen soinekoa ez zela hawaiarra, estilo asiatikoagoa zuela, eta oso eder zegoela!)

Baina post hau eragin zuen alkandora hauxe da, behean dagoena, Pello Lizarraldek Argian Kepa Matxaini eskaini zion elkarrizketan jantzita zeroana. 

Lizarralde beltz-zurian 

Pena da Dani Blancoren argazkia beltz-zurian izatea. Horregatik, Matxaini eskatu nionean zein kolore zuen erantzun poetiko hau eman zidan:

@txargain @edulartzanguren nola ez ba: zerua ortotsak noiz joko dagoeneko urdin-iluna nahasirik menda-belar ihar koloreko lore estanpatuekin

— Kepa Matxain (@kmatxain) 2017(e)ko martxoak 6f45756d162/@@images/image/preview" />

Imajina nezake, nahiz eta gusturago ikusiko nukeen koloretan. Horrela, behintzat eder-ederra da, oso gustukoa dut! Baina Lizarralderen beste alkandora eder bat ere aurkitu dut sarean, behekoa, hain zuzen

Lizarralde estanpatuaOso gogokoa! 

Zergatik ez ditugu sasoi berriekin batera gizonezkoon atorrok bizitzen, alaitzen? Ausar zaitezte! Gustura hartuko zaituztegu! 

Markos Zapiain
Markos Zapiain dio:
2017/03/31 09:08
Antigonan protagonismo apur bat bilatzea izan zen alkandora hau janztera bultzatu ninduena baina jaramonik ez. Leire, egundoko ezustekoa hartuko nuke esango bazenit ez duzula gustuko

http://www.berria.eus/[…]/marx_bai_fetitxismorik_ez.htm
Leire Narbaiza
Leire Narbaiza dio:
2017/04/24 14:59
Aupa, Markos!
Ikusi barik neukan alkandora hori! Baina aragzki horretan ez da ganoraz ikusten. Itxura ona du, baina maugan ere egon liteke; hau da, ondo begiratu behar zaio, terriblea ere izan litekeelako!
Beste argazki hobe bat behar dut!!!!!!!!!!!!
Menestra jertsea bezala! :-)
Laztan bat!
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Jantzi. Erantzi. Janzkiak, arropak, soin gainekoak. Moda, estiloa, bizitzaren zati bat. Umorez, eztenaz, xarmaz. Leire eta Elenari interesatzen zaigu. Baita zuri  ere, ala ez?"

@ElenaLaka

@txargain

Izan eta esan

Kalamuatik Txargainera