Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / TomTom GPS nabigatzailea euskalduntzeko ekimena

TomTom GPS nabigatzailea euskalduntzeko ekimena

Arrateko_Ama 2008/04/21 11:45
Eibartarrak zerrendak 10 urte bete zituen egun berean, zerrendan bertan proposatutako ideia bat gauzatzeko urratsa eman zuten boluntario batzuek: TomTom etxearen autorako GPS nabigatzaileei euskarazko ahotsak jartzeko grabaketa saioa.
TomTom GPS nabigatzailea euskalduntzeko ekimena

TomTom-erako euskarazko ahotsak grabatzen

Kotxean gidatzeko laguntza sistema modernoen artean, TomTom izango da Europan hedatuena. Ahots bat baino gehiago jar dakioke sistemari, gidatze duzun bitartean lagun zaitzan. Eta horien artean, instrukzioak euskaraz emateko saioa da antolatu den hau. Eibartarrak zerrendako Garikoitz Araolaza partaideak egin zuen proposamena, eta boluntario batzuk azalduta, joan den ostiralean egin zen grabaketa.

Azitaingo bulego batzuetan elkartu ziren gure boluntarioak. Ikeako sofa bat izan zen soinu-isolamendurako plataforma, tente jarrita. Kokein taldeko Jatsu Argarate musikaria izan zen grabaketaren arduraduna, bere lagun Ander Barriuso soinu-teknikariak lagatako materialarekin. Ahotsak grabatzen lau blogari izan ziren, laurak Eibar.org elkarteko bazkide eta Eibartarrak zerrendako harpidedun: Iban Arantzabal, Amatiño, Mikel Iturria eta emakumezko bakarra, Leire Narbaiza. Azken honek kronikatxoa eta argazkiak kargatu ditu bere blogean. Grabaketan egin ostean, Elgetako Kafe Antzokian jarraitu zuen elkarketak.

Grabaketak prozesatu ondoren, deskargarako jarriko ditugu Eibar.org-en, eta abisatuko dugu. Instrukzioekin dokumentatzen saiatuko gara, nola egin behar duzun TomTom-a euskaraz berriketan jartzeko.

etiketak: elkartea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: