Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Euskaldundu ezazu zure TomTom-a

Euskaldundu ezazu zure TomTom-a

Arrateko_Ama 2008/05/16 09:36
Kotxerako TomTom GPS nabigatzailearen sistema euskaratu du Eibar.org-ek, elkartekide batzuek auzolanean egindako lanari esker. Lau ahots aukeran, zure gailuan gehitu, eta autoak errepidetik euskaraz gida zaitzan.
Euskaldundu ezazu zure TomTom-a

Aupa Leire!

Ikusirik GPSrako ahots berriak grabatzea nahiko erraza zela, euskarazko ahotsak grabatzea pentsatu genuen. Aurretik Inaki izeneko norbaitek egin zuen euskarazko grabaketa, baina saretik desagertuta zegoenez, Eibar.ORG Elkartetik lan talde bat elkartu eta grabazioa egin dugu.

Euskarazko testuen moldaketa lau hizlariek modu bateratuan egin duten arren, bakoitzak bere izaera propioa eman nahi izan dio. Luis Aranberri Amatiñok eta Mikel Iturria Iturrik euskara batuan egin dute eta Iban Arantzabalek eta Leire Narbaizak Elgeta eta Eibarko euskaran.

Jaitsi behar diren fitxategiak eta instrukzioak hemen dituzu. Aprobarako, soinu lagin batzuk utzi ditugu, eta pertsonaia bakoitzak zure TomTom-ean hartuko duen irudiaren adibidea.

Grabaketa apirilean egin zen Eibarren.

Zabaldu helbide hau (http://eibar.org/materixala/gps) TomTom-a duten edo izan behar duten zure lagunen artean.

Superandoni
Superandoni dio:
2008/05/18 18:56

Zorionak, lan ona ein dozue!

Iñaki
Iñaki dio:
2008/05/19 10:31

Uste dot zerbait egiten dotela oker 4. puntuan. Zehaztu ahal dozue?

erral
erral dio:
2008/05/22 23:21

Nik ere lortu dut TomToma euskarazko ahotsekin konfiguratzea Supratech etxeko Dedalo GPS baten. Hemen nola egin dudan.

Aupa !

Gari
Gari dio:
2008/05/19 13:49

Iñaki, zehaztuko diguzu noraino iristen zaren? Zure GPSak ez du voices karpetarik? Han kopiatu dituzu fitxategiak, soltean, karpetarik gabe?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: