Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Albisteak / Bilaketak eta Google-ren iragarkiak gune honetan

Bilaketak eta Google-ren iragarkiak gune honetan

Arrateko_Ama 2004/12/22 00:19

Joan den asteburutik, berritasuna ageri da gure webgunean: Eibar.org-en barruan edukiak arakatzeko aukera bilatze-leiho batetik bilaketa eginez.

Gure orrietan ageri diren bilaketa-leihoetatik bilaketa bat bideratzen baduzu, Google-ren orri berezi batek emango dizkizu emaitzak.

Zergatik Google erabili bilaketa hauetan?

Ba, tira, bilaketa ez da teknologia propioarekin eraikia, baizik eta Google-ren bidez egina: hau da, Google-n bilatzeko agindua ematen dugu, baina emaitzak eibar.org gunera murriztuz.

Era berean, bilaketa horien emaitzetan Googlek batzuetan iragarkiak ageri dira, eta inork han klikatzen badu, iragarleek Googleri ordaindu beharko diote, eta Googlek ordain horren portzentaia bat emango dio Eibar.org elkarteari. Google AdSense publizitate sistemaren beste alderdi bat da hori. Duela hilabete estreinatu genituen Googleren iragarki horiek Luistxo eta Mikel Larreategiten blogetan, eta ez doa txarto. Blogkide eta lagunei txikito batzuk ordaintzeko lain akaso emango zuela pentsatzen genuen, eta orain, bai, horrenbesterako ematen duela konprobatu dugu. Gehixeago ere lor daiteke, beharbada, bilaketen kontu honekin, eta agian, batek daki, Eibar.org-en zerbitzari gastuak ordaindu ere bai urtebeteren buruan (orain AEBetako enpresa bati ordaintzen diogu, Frankfurt-en, Alemanian, dagoen zerbitzari batengatik).

Bilaketak nola zehaztu

Bilaketa funtzioak nork bere blogeko edukiak arakatzeko, edo gutako edozeinek blog zehatz batean zer irten den bilatzeko balio dezake. Baina horretarako truko txikiren bat egin behar da. Alegia, zera bilatzen badugu::

musika

Eibar.org-eko eduki guztietan arakatuko du ea nork noiz aipatu duen. Blog zehatz batera murrizteko bilaketa, kako-berba batzuk gehitu behar ditugu. Zeintzuk? Blog bakoitzaren URL helbidean, edo goiburuan ageri diren berba espefizikoren bat. Adibidez:

  orakulua musika  "egunen haria" musika  zapiain pelipe musika 

Lehen aukerak Garagoitiko Orakuluaren blogean arakatuko du, bere URL helbidean argi baitago orakulua hori.

Bigarren kasuan, Xabier Mendigurenen blogean bilatuko du, bere blogaren titulu eta azpitituluak (goiburu guztietan errepikatzen zaizkionak) hauek baitira: Xabier Mendiguren Elizegi - Egunen harian. Kasu honetan, komatxo bikoitzen artean jarri dugu egunen harian ze horrela berba biok hurrenkera horretan bilatuko ditu, bata bestearen segidan direla.

Hirugarren kasuan Markos Zapiainen blogean bilatuko du seguruenik: bere URL-an (eta izenburuan) ageri da zapiain batetik (www.eibar.org/blogak/zapiain) eta bestetik *Pelipe goiburuko bigarren lerroan duen hitzetako bat da.

Egin aprobak termino horiek edo beste batzuk sartzen goiko bilaketa-leihoan. Izan kontuan Google-ren bilaketak ez duela kontuan hartzen euskararen deklinabidea. Hau da, honako hau bilatuta:

  Elgoibar 

Ez ditu aldagaiak aurkituko: Elgoibarko, Elgoibarren, eta abarrak. Tamalez, berbari asteriskoa gehituta, hala nola Elgoibar* ezin daiteke bilaketarik egin Google-n amaiera guztiak aurkitzeko.

etiketak: elkartea
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna: