Hemen zaude: Hasiera Blogak Telezaborra telebista

Telezaborra

telebista

Heroes ETBn

Egunen batean blogarekin itzuliko naiz, eta mundua nire menpe egongo da. Baina bitartean albiste garrantzitsu bat ekarri nahi dizuet.

ETBk (Fortak) Heroes telesailaren eskubideak erosi ditu. Denboraldi honetan Heroes da USAn arrakasta gehien izan duen telesaila. Erosketa ona egin du ETBk.

Hala ere, non emitituko dute, lehen ala bigarren katean?

 

Telezaborra 2007/01/19

Trick or Treat

Ea lortzen dugun gure gizarte folklorista hau benetan amerikanizatzea! Gaur Halloween gaua da. Inoiz ospatu ez badut ere, tebista eta zinemari esker hobeto ezagutzen dut "Trick or Treat" delakoa Santa Agedaren abestia baino.

Gure jaiak animatu nehar ditugu. Alboratu ditzagun triki-poteo aspergarriak, eta goazen M&M's eta Huesitoen bila!

Telezaborra 2006/10/31

Zorionak Cuatroºri

Nire zorionik beroenak Cuatroºkoei. Ondas Sari bat irabazi dute, Alemaniako Mundialean egin zuten kobertura dela-eta. Ezuste haundia hartu dut, inork gutxik espero baitzuen Imperio del Monopolio delakoak Cuatroº sarituko zuenik.

Ondas Sariak, munduko 2. sari garrantzitsuenak dira. Asturiasko Printzearen Sarien atzetik eta Nobelen aurretik.

Telezaborra 2006/10/26

Gauzak ondo egiten direnean...

Formulatv zoragarriari esker ETB1en audientziak ikus ditzazkegu, eta asteburu honetako prime-timean gertatutakoa adierazgarria da.

Orokorrean ETB1 %4aren inguruan mugitzen da. Albistegiek eta kirolek zerbait gehiago lortzen dute. Eta parrillan betelana egiteko dauden programek datu negargarriak egiten dituzte. Esate baterako, ostegunean:

Egaztea 1.000 eta %0,2.

Baina esandakoa, ETB1n gauzak (gutxitan zoritxarrez) ondo egiten direnean, ikusleek erantzun egiten dute.

  • Ostiralean Martin telesaila (EAEn) 79.000 lagunek ikusi zuten, telebista aurrean zeudenen %12.1a.
  • Larunbateko Wazemank saioa, 78.000 eta %11.9a.

Telezaborra 2006/10/16

Tomatetarrek ez dute estudiatzen

Ez dut inoiz ezkutatu, Aquí Hay Tomate asko gustatzen zait. Albiste arrosekin aspertuta banago ere, Tele5ren saio honek ez nau gogaitzen.

Aurkezleak gero eta gutxiago agertzen dira. Programaren hasieran politono, sonitono eta bestelakoak saltzen. Badakizu, envía Bismal al siete siete siete sieteeeeeee. Eta gero, saioak irauten duen ordubetean bitan-edo azaltzen dira. Jorge Javierren komentario ironiko eta gaiztoekin. Baina koño!!! gidoia ikasi gabe daukate!!! Bakoitzak 30 segunduz hitz egin behar badu ere, esan beharrekoa irakurri egiten dute. Goiz osoa daukate 3 lerro horiek ikasteko eta ez dute egiten. Pepe Navarro ere papera eskuan zebilen beti, baina berak barkamena dauka gehiago hitz egiten baitzuen.

Telezaborra 2006/10/05

laSextan porno gehiagorik ez

Bai, zuek ez zenekiten, izan ere jende heldua zarete eta pornorik ez duzue kontsumitzen. Ni, pajero hutsa banaiz, ere larunbat gauetan tabernetan izaten naiz ligatzeko asmotan. Beraz ez dut inoiz laSextaren manga pornoa ikusi. Agian... inoiz.... zerbait deskargatu dut emulerekin....

Kontua da orain gutxi talde batzuk salatu egin zutela laSexta larunbatetan pornoa emititzeagatik:

La audiencia de La Sexta quedó conmocionada. Tanto, que cientos de denuncias inundan desde este lunes los medios de comunicación. Alrededor de 300.000 espectadores vieron en la madrugada del domingo 24 en La Sexta como una jovencita con uniforme colegial, muy al estilo del manga japonés, es obligada a realizar una felación a un hombre . La felación termina con la eyaculación del facineroso en la boca de su joven partenaire. El sujeto, a renglón seguido, practica a la colegiala sexo oral (un cunnilingus ). Después, la penetra vaginalmente, lo que produce evidente dolor en la muchacha...

http://blogs.periodistadigital.com/electroduende.php/2006/09/25/violan_ninas_en_los_dibujos_animados_de

Eta dirudienez, katearen arduradunek praketan kaka egin dute eta programa kendu egin dute.

Los responsables de La Sexta decidieron este martes retirar de su programación de madrugada la serie de manga erótico para frenar las acusaciones de pornografía infantil que había provocado su escabroso contenido sexual.

http://blogs.periodistadigital.com/electroduende.php/2006/09/27/la_sexta_retira_la_polemica_serie_de_man

Telezaborra 2006/09/27

Mobilak kontzertuetan

Orain gutxi Amor, Secretos y Sexo telesaila (The OC bezain teen, baina Sensación de Vivir baino aspergarriagoa) ikusten ari nintzen Cuatroºn, protagonistak kontzertu batean zeuden, musika-taldea balada bat jotzen ari zen eta publikoak zer aterako eta mugikorrak!!! Denak telefonoekin, inork ez zuen metxerorik atera giroa sortzeko. Oso bitxia iruditu zitzaidan, baina pentsatu nuen gidoilarien txantxa izango zela.

Baina gaur TuExperto bloga irakurri dudanean harrituta geratu nahi. Mugikorra edukitzeko 10 arrazoi eman dituzte, eta laugarrena hau zen:

Ya no hace falta llevar mechero a los conciertos . Un objeto en clara decadencia. Ahora puedes sacar el móvil en las canciones lentas.

Aspaldian ez naiz kontzertu batera joan, baina hau egia da? Ez da oso kutrea?

Telezaborra 2006/09/19

Hiru ohar

Azken boladan telebistek iragarkietara joateko estrategia bitxia hartu dute. Volvemos en 2 minutos, horrela publizitatea zenbat luzatuko den esaten digute. Gaia ondo aztertuta edukiko dute, baina nago metodoak ez duela oso ondo funtzionatzen. Iragarkiek zenbat iraungo duten ez badakit, zapping egin arren behin eta berriz itzultzen naiz kate horretara saioa berriro hasi ote den ikusteko, eta nahigabe ere iragarki batzuk begiesten ditut. Baina kartelarekin ez, badakit 2 minutu ditudala beste kateetan zer dagoen begiratzeko, eta ez naiz lehenago bueltatzen.

Betiko gaia, baina aipamena merezi du. Udako ETB1eko programazioa penagarria izan da. Pailazoak, dubidubiduba Betizu Kluba, Wazemank errepikatuta, MHLZ errepikatuta,... Tourreko etapen gaueko errepikaldiak baino ez ziren falta.

Irailak 11. 5 urte pasa badira ere, ez naiz aspertzen egun hartako irudiak ikusten. Krudelak, baina ikusgarriak. Hegazkinak eraikinetan sartzen, dorreen erorketa, Famous Pizzaren kartela hautsak irensten duenean...

Telezaborra 2006/09/13

españako futbol liga laSextan euskaraz!

Jakingo duzuenez, aurtengo futbol ligaren eskubideak laSextak erosi ditu. Bukatu dira ETB1eko komentarioak.

Andres Montes ¡¡¿en qué minuto estamos?!! izango da narratzailea. Baina laSextak partiduak euskaraz jarraitzeko aukera emango du, TDT teknologiari esker.

http://www.formulatv.com/1,20060824,2689,2.html

Telezaborra 2006/08/24

betiko berriak

Atzo, abuztuak 21, Antena3 katearen eguerdiko albistegia ikusi nuen. Eta azken zatian, urtero errepikatzen duten albistea eman zuten: oporrak bukatzen dira eta jendeak oporren osteko sindromea dauka. Depresioa, ez dute lanera joan nahi... Urteroko gomendioak ustezko sindromea gainditzeko, langileen testigantzak....

Baina koño, oraindik ere 10 egun falta dira iraila hasteko! Galiziako suteak bukatu dira eta albistegirik gabe geratu dira. Aurten ez da ur-motoen istripurik egon.

Eskolara itzultzeak dakarren gastuari buruzko erreportaia prestatu edukiko dute dagoeneko. Liburuak zein garestiak diren, umeei arropa erosi behar zaiela eta gurasoek dirurik ez daukatela.

Telezaborra 2006/08/22

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.

Azken erantzunak
Goenkaleko test-a Nerea, 2010/07/11
www.lapaginadefinitiva.com sonia-pesca, 2010/06/19
postines postines, 2010/02/09
Azpitituluak oier u., 2008/08/17
Azken sarrerak
Heroes ETBn 2007/01/19
Trick or Treat 2006/10/31
Berriro ere... 2006/10/17
Etiketa lainoa
Azpitituluak bestelakoak gorrotatzen dut janariak telebista zaharrak