Ez ez ez, bolantarik ez!
Antxoak bukatuko zaizkugula eta, gai honek Futurama telesaileko atal bat ekartzen dit gogora.
Futurama ezagutzen ez duzuenontzat: Fry 1999. urteko gabon zahar gauean nahi gabe kriojenizazio makina batean sartzen da. Izoztuta geratzen da eta 3000. urtean esnatzen dute.
Matt Groening-ek sortu zuen Futurama. Simpsondarrak berarenak ere dira.
Lehen denboraldiko 6. atala, Unos Valiosos Pececitos:
Fry bere banketxera doa, dirua ateratzera. 3000. urtera etorri baino lehenago pobrea zen, eta banketxean ezustekoa ematen diote. 1000 urtetan pilaturiko interesei esker aberatsa da. 1999. urteko zentimoak milioiak dira 3000, urtean.
Aberatsa da, baina 2 arazo ditu:
* Bere lagunak berarekin haserretu dira. Diruak aldatu duela diote.
* Antxoak 2200 urtean desagertu ziren. Antxoa-pizza bat jan nahi du, baina ezin.
Egun batean enkante batera joaten da, eta han aspaldiko antxoa-lata bat ateratzen dute subastatzeko. Pujan sartzen da, eta bere milioi guztiak gastatzen ditu lata hori lortzeko.
Bere lagunekin bakeak egiteko, antxoa-pizzara jatera gonbidatzen ditu.
Hasten dira pizza jaten... ahoan sartu eta berehala bota egiten dute. Ez zaie zaporea gustatzen.
Eta Frayk: sí, al principio las anchoas no gustan, son muy saladas, ya os iréis acostumbrando al sabor.
Kaixo denoi! Antxoak falta zireneko berria entzun nuenean ni ere Futuramako atal horretaz gogoratu nintzen. Ze ona den futurama! Noizko denboraldi berria? http://arsunet.blogspot.com/2005/05/wanted.html Aspalditik galdera bat daukat buruan, ze diferentzia dago antxoa eta "bokeron"-en artean? Behin eta berriro jendeak esaten dit ez direla berdinak, baina nik bokeroiak ikusi eta dastatzerakoan antxoak direla esango nuke.