Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / TVE saskibaloiarekin

TVE saskibaloiarekin

telezaborra 2005/06/24 11:16

TVEn saskibaloia nola ematen duten jakin nahi baduzue, galdera eta erantzun batzuk:

-Zeozer gertatzen ari, baina ez dugu ikusten, zer gertatzen da? Batere interesik gabeko jokaldi bat errepikatzen ari dira.
-Nor joan da gaur Vista Alegrera? Florentino Pérez, hamaika aldiz erakutsi digute.
- 2. laurdena bukatzeko 2 segundu falta dira.... zer egingo dute TVEn? Publizitatera joan.
-3. laurdena hasi da, non daude La 2ekoak? Publizitatean...
-Ivanocich mahaira joan da zeozer protestatzera, zer ikusten dugu gure pantaila txikian? Malckovichen lehen planoa.
-Scolak saskiratzea lortu du, zer ikusiko dugu? Bere aurpegia 10 segunduz, gertatzen ari den jokaldi berria ez.
-Zenbat aldiz agertzen dira kortinillak gero errepikapenik egon gabe? 678 aldiz.
-Realizadorea mozkortuta al zegoen? Ez, seguruenera ez du kirol hau ezagutzen, futbola ematen oso ona izango da, baina futbolerako bailo duenak hemen ez du balio.

Tristea da gero horrelako gauzak jasan behar izatea! Kate pribatuak al dira gauzak ondo egiten dituzten bakarrak? Futbola Canal+en iksutea plazerra da. Tele5n 1 Formularen eskubideak erosi zituzten eta etekina ateratzen diote. Lehen inork ez zuen kirol hori jarraitzen, eta egun Tele5ri esker itzelezko audientziak lortzen ditu.

Igandeko arratsaldeko 7tan Baskonia eta R Madriden arteko 5. partidua, non? LA 2en :(








etiketak: zaharrak
Anonimoak dio:
2005/10/03 20:27

Bai, Alonsoren fenomenoa alde izan dute... Baina emanaldiak iragartzen dituzte, badakizu lasterketa noiz korrituko duten. Ikusi al duzu TVEn finala iragartzeko kuña bat? Nik ez. Telecincoko albistegietan kirol informazioa 1 Formularekin hasten dute. Kortinillak 1 Formularen bandera koadrodunarekin egiten dituzte... uste dut horrelako adibide asko daudela. telezaborra 28/06/200500:09

Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/10/03 20:27

Bueno, gutxienez Herrerosen azken saskiratzea baino lehen ez ziren publizitatera joan atzo... Gauza batekin ez nago ados: formulari etekina ateratzeko orduan, Telecincok Alonsomania izan du alde, ez dut uste izandako arrakasta erretransmisitzeko estiloagatik izan denik. Gerardo Puente eta Martxelo Otamendi alonsotegitarrak balira ere, auskalo!

Michael Landon
Michael Landon dio:
2005/10/03 20:27

Bueno, bonboi bat izanez gero hori telebista kate gehienek egiten dute: futboleko mundiala denean, eskubideak dituen kateak futbol txapada ematen digu; Tourrarekin turrada ona...; Roland Garros eta Nadalen tiroiarekin beste horrenbeste gertatu zen La 2en; Canal Plusek Wimbledoni ematen dio orain lehentasuna... Niri grazia egiten dit zelan eskubide horiek dituzten kateek nola goraipatzen dituzten beren esklusibak eta konpetentzian zela bihurtzen dituzten bigarren mailakoak...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.