Telezaborra
gorrotatzen dut
Berriro ere...
Oraingoan Bilboko suhiltzaileeek eduki dute hain originala den ideia. Suhiltzaileen baseari sua emateko modukoa. Dirua behar zuten, eta egutegi bat atera dut. Eta egutegian, suhiltzaileak beraiek biluzik-edo agertzen dira
Zenbat min egin dio Full Monty pelikulak gizarteari! Mallorcako suhiltzaileak, Valentziako falleroak,
Club Deportivo Altorricón ospetsua. Zerrenda amaigabea da. Falta diren bakarrak Eliza Katolikoaren kideak direlakoan nago.
Ez, Telezaborrak ez du diru gehiagorik behar. Webgune hau egiten dugunok jantzita jarraituko dugu.
Somos los chiquipreciooooooooooooooooooos
Plus Supermerkatuen Chiquiprecioen iragarkiak ikusten ditudanean mundua akabatu nahi dut. Chiquiprecioen ahotsak entzuten ditut, eta segituan hasten naiz pentsatzen bonba nuklearrak eta holokausto berria nola prestatu.
Grazioso ofizialak
Ezin ditut grazioso ofizialak eraman. Edonon agertzen direlarik, beti ari dira txantxak egiten. Etengabe. Graziarik gabeko graziak, gainera.
Grazioso ofizial batzuk.
- Romay. Real Madrideko jokalari ohiak kode penalak baino grazia gutxiago du. Norbaitek txantxetan behin esango zion jo tío, qué gracioso eres!, berak sinetsi eta akabo. Bere altuerarekin eta horrelako txorradekin saiatuko da barrea eragiten.
- Cadiztarrak. Ez dut Cadizeko inor ezagutzen. Baina ezin ditut jasan. Qué salaos que son. Ihaterietan, beren murgekin. Cadiz Futbol Taldeko zaleak, beren kantuekin. GHko pisha. Popatik!
-Gurutze Beitia. Duela bi urte ez nuen ezagutzen eta zoriontsua nintzen. Baina gauzak aldatu ziren. Ez dakit nondik etorri zen, eta ez dut jakin nahi, baina etorri egin da. Eta ez du joan nahi. ETB2n askotan agertzen da. Todos somos vascos antzerki emanaldian ere badago (bide batez, inork ikusi al du hori?). Eta hori gutxi balitz ETB2n gauetan ematen duten iragarki batean ere agertzen da. Langostinoak iragarriz. Iragarkiak e-mulen egotea merezi du. Gustu txarraren eta umore bizarroaren adibide polita da.
Paris-Dakar
Nork, noiz eta zergatik erabaki zuen Paris-Dakar rallya interesatzen zaigula? Urte berriarekin batera, urtero etortzen da. Ez dut rally jarraitzen duen inor ezagutzen. Hala ere, denbora tarte zabala izaten du egunero albistegietan. Zeinek gogoratzen du iazko irabazlea? Ba al dakizue noiz bukatuko den? Zergatik?
Los pelaos
Ezagutuko duzue albistea. Los pelaos peñak primitiban 24.923.596,6 € irabazi ditu. Peñako kide bakoitzak miloi bat euro poltsikoratuko ditu.
Nigan sortzen duten inbidia ez-osasuntsua alde batera utzita, albisteak ez du ezer apartekorik.
Baina gaur eguerdian T5ren albistegian ikusi ditut eta harrituta geratu naiz. Denak Alsina Graells autobus konpainiako langileak dira, eta enpresa horren jabe Florentino Pérez omen da, Real Madrideko presidentea. Eta hor agertu da miloi bat euro irabazi dituen pelao horietako bat esanez Bernabeura joan nahi dutela R. Madrid-Barça partidua ikustera. A ver si nos invita el Florentino, que es nuestro jefe, para ver ese partido en el Bernabeú (gutxi gorabehera)
Aurpegia behar da gero! 170.000.000 pezeta irabazi eta telebistan agertzen dira futbolera musu-truk joan nahi dutela esateko. Hori gutxi ez, eta lanean jarraitzeko asmoa omen dute....
Oye Jazztel, 4 megas te cuento...
Bikotekideari, edo lagun bati opari bat egitean oso ohikoa da erregalua kutxa haundi batean sartzea. Kutxa horren barruan beste bat dago, txikiagoa. Honek barruan beste bat duelarik, are txikiagoa... Horrela, azkenean, oparia CD bat izan daiteke, hasieran kutxa haundi-haundia eman badiogu ere.
Goizean postontzian kartazal haundia zegoen. Bidaltzailerik gabe. "Ez ireki 10ak baino lehen" jartzen zuen. Ireki egin dut. Barruan beste sobre bat zegoen. "Gutxiago falta 10etarako" jartzen zuen. Zabaldu egin dut. Horrela beste lauzpabost aldiz. Azkenean, kartazal txikia, eta barruan Euskaltelen propaganda. Konektatu zaitez Euskaltelen 10 MBps-ko abiadurarekin mar mar mar
Azken boladan nahiko erreta nengoen Euskaltelekoekin, kable bidezko abiadura oso atzeratua geratu baita beste konpainiek eskaintzen dutenarekin. Baina gaurkoak konbentzitu egin nau. Euskaltel laga egingo dut. 3 minutu galdu ditut sobre puta horiek guztiak irekitzeko. Nire lagun batek horrelako grazia bat egiten badit, onartuko diot, baina Ardanzaren konpainiari ez.
Agur Euskaltel, kaixo Jazztel...
Suposatzen dut Euskaleteleko bezero guztiek propaganda jasoko dutela, sentitzen dut sorpresa izorratu badizuet.
...eta edateko zer hartuko duzue?
Lagun arteko afaria. Mundu guztiak ardoa edaten du. Ez dakit nongo erreserba bat ekarri dute. Oso ona omen da. Hala ere, niri Coca-colarekin afaltzea gustatzen zait. Bueno, ba beti egongo da baten bat kultura gastronomikorik ez duzula aurpegiratuko dizuna.
-Hau bezalako afari ederra eta zuk ostia hori edan behar duzu!!!
Norbaitek ez badu inoiz irakurtzen, ezta Marca ere, inork ez dio ezer esango. Baina horrelako afarietan Coca-cola edaten baduzu...