Telezaborra
bestelakoak
Trick or Treat
Ea lortzen dugun gure gizarte folklorista hau benetan amerikanizatzea! Gaur Halloween gaua da. Inoiz ospatu ez badut ere, tebista eta zinemari esker hobeto ezagutzen dut "Trick or Treat" delakoa Santa Agedaren abestia baino.
Gure jaiak animatu nehar ditugu. Alboratu ditzagun triki-poteo aspergarriak, eta goazen M&M's eta Huesitoen bila!

Euskalful vs. Orange
Igandean ETB2ko Teleberri albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskalteleko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orangeko inor ez.
Atzo Euskadi Irratiko Mezularia albistegian Euskaltel vs. Orange aferari buruz hitz egin zuten. Euskalteleko ordezkari bat elkarrizketatu zuten. Orangeko inor ez.
Nik informazio guztia nahi nuke, neure iritzia sortu ahal izateko. Baina EiTBkoentzat nahikoa omen da Euskaltelek zer esaten duen entzutea.
Jende arraroa dabil inguruan...
Nire blog honek bisitak zenbatzeko kontadore bat dauka. Irekia da, eta edozeinek ikus dezake zenbat jende sartzen den blogera. Beste zerbitzu batzuk ere baditu, baina bada bat asko gustatzen zaidana: bilatzaileetatik datozenak zer bilatu zuten hona iristeko. Emaitzan harrigarriak, dibertigarriak, barregarriak eta batzuk lotsagarriak dira. Ikus ditzagun Iraileko batzuk:
Zer bilatzen zuten Nire komentarioa Zenbat lagunek bilatu duten hori
mamen mendizabal desnuda Nik ere ikusi nahi dut, baina... 37
telezaborra Oso ondo!!! 36
ana garcia siñeriz desnuda Hau ez dakit ikusi nahi dudan.... 8
eva hache desnuda Perbertitu zoofiliko gehiegi dago munduan 4
wazemank neska Morbo apur bat badu... 3
tengo un amigo en reinosa La Otxoak Plentzian dauka beste bat 2
mamen mendizabal fotos desnuda Baaaaaaaaaaale 2
saioa desnuda Nor izango da Saioa? 2
beti zu nerea alias Nerea Alias forever! 2
pressing catch florentino Zer arraio pintatzen du Florentinok Pressing Catchen? 1
pelayo en las cronicas asturianas :-0 1
europan pornstars Funtzionario bat da lan orduetan 1
canal digital de dut Dut musika taldea??!! 1
ver video de david civera en cruz y raya Youtuben probatzen baduzu, hobe 1
euskal herriko monologista bat Edo bi, zergatik ez? 1
video quien me pone la pierna encima para que no levante cabeza Joder! 1
katte menua ??? 1
nola esaten da veneno? Burmuina pozoinduta daukazu, txo 1
a rianxeira mp3 Non te vayas 1
eitb.com aurkituko duzu astelehenean Aurkituko al dut? 1
jaiak zaraut Zeta hizkia falta zaizu 1
oporrak eta gero sindromea Oso sindrome txarra 1
bego desnuda Santoral osoa idatziko dute, eta gero desnuda hitza gehitu 1
sintonia melendi en colacao Nigatik, hobe aurkitzen ez baduzu 1
nola 34e Nola??!! 1
kar a rianxeira Barkatu? 1
gurutze beitia Aghhhhh 1
ane igartiburu verdes Eta Igartiburu gorriak ez?? 1
ezti desnuda Otra más pa la colección 1
vapa.puta !!!!! 1
la sole que te meto un guantazo Mira que eres mierda, Sole 1
polita baino politagoa Eskerrik asko moñoña 1
pornografia de shin chan Joder, bloga itxi egingo didate! 1
silvia jato minerva piquero y alla tú Allakuidaos 1
melendi y maria del monte Batzuk pasatu egiten dira 1
59 segundos desnuda Ezeeeetz, hemen ez duzu aurkituko 1
Aurten udako abestirik ez dugu
Uda aurrera doa, eta zabor kulturari dagokionez iada ondorio bat atera dezakegu: aurten ez dugu udako abestirik eduki.
Ez udako abesti, ezta antzeko ezer. Shakiraren abesti latino nazkantea. Hips don't lie. Hori izan da udan arrakasta apur bat lortu duen bakarra. Koala saiatu zen bere Opa kutrearekin. Hasiera itxaropentsua lortu zuen, baina ekainetik aurrera oso gutxitan entzun dugu. Agian Afrikan eta inguruetan asko dantzatu dute. Hemen ez.
Atzo gauean TVE1n gala bat eman zuten. Murcia, ¡qué hermosa eres! lotsagarri horren parekoa. Atzokoan Costa Blanca promozionatu nahi zuten. Zein ikusiko, eta David Civera. Ranchera bat abesten. Bere gainontzeko abestiek legez, honek ere umeek, aiton-amonek eta psikopatek dantzatzeko moduko koreografia zeukan. Harritu egin nintzen. Amerikan ibiliko zela uste nuen. Edo erretiroa hartuta. Baina ez. Civeraren garai onak amaitu dira.
Ihauteriak
Amaitu dira ihauteriak. Mozorro onak ikusi ahal izan ditugu, baina urtero bezala mozorro rekurrenteak ugarienak izan dira. Tipikoak, prestaketa gutxi eskatzen dutenak.
- Puta. Edo emakumez mozorrotzen diren mutilak. Erreza eta kutrea. Amaren arropa zaharrak, globoak bular haundiak egiteko eta ezpain gorri-gorriak.
- Punkia. Osaba makarrari armairuan daukan txupa zahar bat eskatu behar diozu. Gero praka beltzak lortu behar dituzu. Ilea urdiñez tindatu, eta mozorroa daukazu.
- Lotia. Azken unean egiteko mozorroa. Pijama, etxeko zapatillak eta burukoa. Bai, kartzela merezi duzu irudimen gutxi edukitzeagatik.... eta alferra zarelako. Baina gutxienez ez zara mozorrotu gabe aterako.
- ONCEren saltzailea. (Nirea). Gabardina, betaurreko ilunak, makila eta kupoi batzuk. Hau ere sinplea da, baina gezurra badirudi ere, funtzionatzen du.
Pepe, un premito!
Asteak bi albiste on utzi dizkigu: Cuatron El Gran Héroe Americano emitituko dute, eta Pepe Domingo Castañok Ondas sari bat irabazi du.
Ondas Sariak. Hutsaren hurrengoak. Príncipe de Asturias eta Iparragirre sariak bezain kasposoak.
Pepe Domingo Castaño, Premio a la mejor creatividad en patrocinio, jingle, mención, promoción, concurso u otro formato original.
Baina nola da posible? Lehenago eman behar zioten bere lagunek saria Peperi. Tipo hau historiara pasa behar da. Bera dugu Pepe un purito esaldi bizarroaren sortzailea. Berari esker ezagutzen dut nik El talonario, el talonario; talonario Bancoltel....
Bueno, zorionez akatsa zuzenduta dago eta saria etxera eraman du.
Made in China eta erabaki txarrak
Gaur hasiko da TVE1n Made in China (23.00tan), Oscar Terol & compayren saio berria. Konpetentzia: T5n Cine 5 Estrellas eta A3n ¿Dónde estás corazón? Astelehenean aztertuko ditugu audientziak.
Saioa hasi baino lehen, zalantza batzuk:
- Zergatik ez da lan-talde osoa Madrilera joan?
- Badakigu inbidea zeinen txarra den, nola begiratuko diete Madrilera joan direnei?
- Madrilgoek arrakasta itzela lortuz gero, hemengoak poztuko al dira?
- Madrilen hutsaren hurrengoa lortzen badute, zer egingo dute ETB kolgatuta utzi duten Terol eta lagunek? Canal Euskadira joango al dira?
- Jakingo duzuenez, Martes y 13koak hasieran 3 ziren. Arrakasta lortu baino lehen taldea utzi zuena non da gaur egun?
- Non dago OT ihes egiten utzi zuen TVEko langilea?
- Zer gertatu zen 1984ko draft-ean Michael Jordan hautatzeko aukera izan arren, beste jokalari bat aukeratu zuenarekin. (Chicagok 3. errondan hautatu zuen Jordan).
- Ezagutzen al dituzue bestelako erabaki txarrak?
Baten bat erabaki txarra hartu izanaren sentsazioarekin geratuko da. Eta erabaki txarrei buruz...
Si no queda satisfecho le devolvemos su dinero
Iragarkietan ondo geratzeko esaldi bat besterik ez zela uste nuen, baina ez, 8 hitz horien atzean mundu bat dago.
Orain 3 hilabete-edo bidai bat egin nuen. Asteburu bat. Argazkiak atera nahi nituen, baina argazki kamerarik ez dut. MediaMarkt-en (ni ez naiz inozoa) kamera digital bat erosi nuen. Bidaian argazkiak atera nituen. Bidaitik bueltan merkatal gunera joan nintzen, kamera itzultzeko. Esan nien opari bat egiteko zela, baina nire lagunak bazeukala beste bat... Dirua bueltatu zidaten. Arazorik gabe.
Ulertu ezazue, pobreziaren muga-mugan bizi naiz.
Hala ere, dena ez da horren polita. Handik gutxira gauza bitxia gertatu zitzaidan. MediaMarkt-en bertan mp3 bat erosi nuen. Etxera iritsi eta kutxa aurretik irekita zegoela susmatu nuen. Prezintorik ez zeukan. Katxarroa martxan jarri, eta memorian 2 abesti zituela ikusi nuen. Hori gutxi ez, eta irratiak estazioak sintonizatuta zeuden!! Lehenengo lekuan ez zegoen SER (Gasteizko dialean lehena, 88.2), Los 40 baizik (100.4). Bigarren eskuko mp3 bat saldu zidaten.
Ikusten denez, ez naiz ni "devolvemos su dinero" horrekin aprobetxatzen den bakarra.
Hilabete honetarako planak:
-Ostiral batean Play 2a erosi. -Asteburu osoan lagunekin jolastu eta astelehenean bueltatu.
-TDT dekodifikagailu bat erosi. Ze kate ikusten diren jakiteko.
Telezaborra comes back
Telezaborra hemen izango da gaurtik aurrera.
Ya.com-ek arazo asko ematen zituen, eta honera etorri naiz, Eibarrera.
Blogean berrikuntza batzuk sartu nahi ditut, baina horiek denborarekin etorriko dira.
Bitartean hemen jarraituko dugu, garrantzi gutxiko gauzei buruz hizketan.