Teknosexua
tv
YTB: YouTube Telebista
Euskaltelek kablearen abiadura mega batetara igo zuenetik kanal berria dugu etxean.
YTB edo YouTube telebista da, egia esan YouTube, EuskalTube edo beste edozein bideo webgune. Gai bat aukeratu, bilaketa egin eta gero erlazionatutako bideoak ikusiz orduak pasa daitezke YouTuberekin. Gure seme alabek ederki ikasi dute tresna manejatzen, pantaila osora, noski!

Argazkiak.org | Youtube telebista © cc-by-sa: garaolaza
Dinosaurioen liburu bat ikusten ari ginen eta han azaltzen ziren nola jaiotzen ziren arrautzetatik. Antzerako zerbaiten bila krokodilo baten jaiotza aurkitu nahi izan dugu YouTuben; dordokatxoak ikusi ditugu jaiotzen eta ondoren txakurkume polit-politak. Afal ondoren klasikoetara jo dugu: Chip eta Chop (edo Chip n'Dale) katagorrien ipuinak.
Nahi duzun programa, nahi duzun unean!
Berrikuntzak Miro-ren inguruan
Irratian aipatu nuen Video on Demand horren inguruan gehiago irakurri dut gaur Microsiervos blog espainiar nagusian: Television a la carta con Miro
Itxura denez, nahi diren serie guztiak jaso daitezke Miro-ren bidez, oraingoz ingelesez, noski. Baina zenbat denbora pasatuko da Espainian telebistaz ematen dituzten serie guzti horiek deskargatzeko moduan egon arte?
Bi urte ondoren nire ametsa indarra hartzen ari da: Amets bat: telebista programazioa norberaren aukeran . Duela bi urte ere hau teknikoki posible zen. Zer aldatu da bi urtetan orain martxa hartzen hasteko? gure buruak, besterik ez.