Nagusituko gara: Pete Seeger eta Arrieta familia
We shall overcome
Kantu hau Pete Seeger kantari ipar-amerikarrak eman zuen ezagutzera protesta kantu moduan eta munduan zehar erabilia izan den arren, jatorrian Ipar-Amerikako beltzen eskubide zibilak aldarrikatzeko erabili zen. Charles Albert Tindley reberendoak konposatutako gospel kantu batean du oinarria kantuak.
Gure artean Joan Baezek egindako bertsioa egin zen ezagun. Gehiago, Wikipedian: We shall overcome
Lurgabe eta Arrieta familia
Kantua Joan Baezi entzunda, Lurgabe taldeak bertsio bat prestatu zuen, Juan San Martinen hitzak eta Jose Mari Altunaren arreglo eta armonizazioarekin.
Lurgabe taldea hiru neskek osatzen zuten eta 1968-1969 inguruan ibili zen kantuan, hainbat txapelketa eta jaialditan. Gehiago jakiteko: Lurgabe (Soundcloud)
1971. urteko ekainaren 4ean, Elgoibarko Odeon antzokian ospatutako jaialdi batean kantatu zuen kantua Arrieta familiak, Regina Arrieta bera Lurgabeko partaide bait zen.
Ezkerretik eskumara: Regina Arrieta, Arantza Arrieta, Pello Arrieta, Ion Arrieta eta Juanjose Araolaza. Aurrean, Jaime Arrese haurra. Elgoibarko Odeon antzokia, 1971-6-4
Geroztik, kantu hau Arrietatarren familia ospakizun gehienetan kantatu izan dugu, baita ere lagunen ezkontzetan eta beste ekitaldietan.
2014ko ekainak 23an kantuaren bertsioa grabatu dugu San Juan bezperako Arrietatarren ospakizuna aprobetxatuz.
Kantuaren hitzak: Nagusituko gara
1 |
3 Bakezko bizitza (berriz) bakez bizitza gu noizbaiten barne gogoz gu sinisturik bakez biziko gara |
2 Elkarturik joanez (berriz) denok elkarturik noizbaiten barne gogoz gu sinisturik egunen baten nausi |
4 |
Beste bertsioak
Dakigula, kantuaren euskarazko beste bi bertsio prestatu dira:
- Josu Landak Pete Seegerren omenez euskaratutakoen artean: Garaituko dugu
- Garik, Fermin Etxegoienek prestatutako hitzekin: Eutsiko diogu
Bestalde, eta gauzak zer diren, gaur arratsaldean Plentzia Kantagunearen kantutegi berria aurkeztuko dugu. Kantutegi berri horretan, nola ez, Pete Seeger kantariaren "Garaituko dugu" abesti indartsua sartu dugu.