Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua music

Teknosexua

music

Euskal musika

Jakina da zenbait ingurunetan Euskal Musika etiketa bat dela, zaku handi bat, berdin aplikatzen zaiona Su Ta Garri edo Benito Lertxundiri.

Berdin da Jazz, Heavy, Folk, Triki edo musika korala. Beraiei hala iruditzen bazaie, Vasco edo Euskera etiketan sartuko zaituzte eta listo!

Euskal Musika eta El Corte InglesPertsona arrunta bazara, ez duzu inoiz ezagutuko zer dagoen etiketa horren azpian. Gaitzerdi. Baina Corteinglesean, irrati batean edo musikaren inguruan arduraren bat baldin baduzu, kalte handia sor dezakezu. Estilo bat orokorrean entzuten duenarentzat zaila izango da Miren Aranburu, Arima Beltza edo Su Ta Gar deskubritzea.

Aspaldi entzuten ari naiz kexu hau gure musikarien artean, nola zaku horretatik ateratzeko borrokatu behar duten, maila internazionaleko musikariak izanik nola zaien hain zaila homologatuak sentitzea Euskal Herritik kanpora. Azkenengoz Ruperri entzun nion nola EITB sortu arte irrati guztietan entzuten zen bere musika, eta ordutik bakarrik ghetto-etan entzuten hasi zela.

Kenzazpi, Latzen, ItoizAzkeneko esperientzia asteburu honetan izan dut. Gasteizen nengoen eta denbora egiteko Corteinglesera sartu nintzen diskak kuxkuxeatzera. Corteinglesean Euskera izena du euskal musikaren sailak, eta bata bestearen alboan, arazorik gabe ikusi daitezke Doctor Deseo, Erramun Martikorena, Arbaso eta Epelde eta Larrañagaren diskak. Harantzago, Latzen eta Kenzazpi, estilo berdinekoak balira bezala.

Hau dena espero nezakeen. Benetan harritu nauena izan da Gaby Jogeix bluesman kataluinarraren diska toki berean aurkitzea. Bere bekatua? Diska Soraluzeko Gaztelupeko Hotsak disketxean atera diola. Beste bat zakura!

Gari Araolaza 2008/01/06

Gaur: Los reyes del K.O. Elgetan

Gerturatzeko aukera baduzu, ez galdu gaur gaueko kontzertua Elgetako Espaloia Kafe Antzokian : Los Reyes del K.O. .

Musikari onak, handikeriarik gabe. Gainera zuzenean entzuteko aukera gutxi izaten da inguruotan, normalean Alemanian ibiltzen dira eta.

Ia edonori gustatzeko bezalako moduko musika egiten dute, gaur egungo edozein estiloren barnean bluesa dago eta.

Bideo bat uzten dizuet, Michael Jacksonen The way you make me feel

Gari Araolaza 2007/09/28

Kontzertuak

Azken urteetan guztiz utzita daukat, baina hasi behar nuke berriz kontzertuetara joaten. Ea lortzen dudan.

Egun hauetan bi argazki bilduma eder aurkitu ditut, zuen bisita merezi dutenak:

eta hauek biak animatuta, zenbait kontzertu toki etiketatu ditut Tagzanian:

Basque rock venue guide


venue and guide tagged map - Tagzania

Falta direnak proposatzeko, idatzi hemen edo zuek gehitu Tagzanian, venue eta guide etiketak erabiliz.

Eguneraketa (18:26): Iturrik ere aipatzen du gaia

Gari Araolaza 2007/02/20

Atzo Zurriolako kontzertuan

Patrozinadoreak izan nituen eta ordaindutako ingurunean, eszenariotik gertuen zeuden gradetan egon ginen andrea eta biok.

Toki aproposa VIP-ak ikusteko. Gure inguruan zeuden Atxaga, Ruper, Mikel Laboa (berea bukatuta), bere musikariak, Loquillo, Bumbury, Jesus Torquemada, Jabier eta Iñigo Muguruza, Mitxel Ezkiaga... eta abar luze bat.

Mikel Laboarena emozionante eta polita. Norbaitek esan zidan kontzertu aurretik agian ikusteko azken aukera izango zela, eta bai, nahiko justutxo ikusi nuen indarrez. Beste aukerarik baduzue, aprobetxatu beraz, agian laster eszenategiak utzi eta pasiatzen igaroko du denbora eta.

Bob Dylan-ena, ni fu ni fa. Pentsatzen dut fan sutsuak direnak disfrutatuko zutela, kontzertu osoa abesti zaharren bertsio guztiz orijinaletan oinarrituta izan bait zen. Nik lortu nuen hiru edo lau abesti ezagutzea, kasualitatez: Tambourine man (eskerrak tambourine entzun nuela, ezagutzeko), eta bis-etan kontzesio bakarrak "Like a rolling stone" (hau gutxienez ezagutzeko moduan jo zuten, publikoa lagun) eta "All along the watchtower" (Jimi Hendrix-en bertsioa ezagutzen nuelako). Nik musikariekin eta soinuarekin (pixka bat) disfrutatu nuen.

Bob Dylanek publikoari eman zion tratua espero nuen. Tipo honek hainbeste jenderen aurrean jo du eta hainbeste diru izango du, nahi duena egiten duela. Pentsatzen dut publikoaren aurrean egoteko ilusio askorik ez duela izango. Bere musika jotzea gustatuko zaio, halako musikari finekin, eta horretara jartzen du indarra. Guri bizkarra eman zigun kontzertu osoan, eta gainera gitarrista bat parean jartzen zen. Apenas ikusi genuen beraz. Gainera, abesti gehienak hain arrotz jo zituenez, ezin melodia ezagunak jarraitu.

Baina espero zitekeen. Berak pentsatuko du: "Aizu, ni musika jotzera nator, ez zirkoa egitera, asike hori ahal den modu onenean egingo dugu, bertsio berriak eta guzti. Hortik aurrera ez eskatu exibiziorik".

Dylanek bukatu eta etxera.

Eskertu nuen hitzaldirik ez egotea. Beldur pixka bat baneukan, norbait tabladora igo eta usoa gora eta usoa behera horteradaren bat egingo ote zuen, baina ez. Aurkezlerik ere ez zen egon.

Gari Araolaza 2006/07/12

Musikarien soldata publizitateari esker

Noizbait komentatu izan dudanean CD-aren negozioa bukatu dela eta MTV-ko musikarien modeloa dela hori, galdera bat entzun behar izaten dut: "eta nondik biziko dira musikariak?"

Orain arte erantzun izan dut gure inguruko musikariak ez direla orokorrean CD salmentatik bizi, hori irakurri izan dut beti, eta bakoitzak asmatu behar duela bere negozioaren modeloa. Askotan pentsatu dut gainera futbolariek kamisetan propaganda eramaten duten moduan musikariek egin dezaketela.

Gaur irakurri dut Napster hasi dela publizitatea irenstearen truk musika doan ematen. Beste aukera bat da.

(via Edans : La música es gratis )

Gari Araolaza 2006/05/03

Astelehen urdin baten

Bat

Nafarroako Antzineko udalekuetan, 1979ko uda izango zen. Hango oroimenak oso difusoak dira, baina banda sonora garbia da: "...ene maitia, agur, ohituta zaude, haurrak zaindu...". Egunero diska berdina udalekuetako megafonian.

Bi

Hamalau urte nituela, 1985ean. Aitaren tunako gitarrarekin Juegos prohibidos melodiaz aparteko zerbait jotzen hasi nintzen. Hotel California Akelarreren bertsioan eta Marea gora izan ziren lehenengo frogak.

Hiru

Eztanda. 1985ean bi kontzertutan izan nintzen, bakarrik. Bat Eibarren San Juanen inguruan eta bestea Elgoibarren, azaro edo abendu aldera. Akordatzen naiz bietan lehenengo filan izan nintzela, JC-ren aurre-aurrean. Inoiz hain gertutik ikusi gabe nengoen ez Telecaster eta ez Les Paulik . Foisis, Jimmy eta ez dakit nor zebilen gitarran, JCri lagunduaz. Uste dut teklaturik ez zegoela. Nik hori egin nahi nuen, musika talde batean jo.

Lau

Kortatu, Hertzainak, La Polla eta abarretaz paso egin nuen. 1989ko uztailean gure etxean lapurretan sartu ziren eta nire lehenengo gitarra elektrikoa eraman zuten. Musika aparailua ere oso osorik. Diskojogailuan Ambulance zegoen. Hura ere eraman zuten. Diskaren azal hutsa oraindik gordeta daukat.

Bost

Lau Teilatu izan zen ikasketak egin nituen artean gehien entzun eta kantatu genuen abestia, hainbeste momentu eder izan genuen! Gelditu gabe, Endika edo Txorirekin. Ia JCk baino gehiagotan kantatu genuen. Hala ere oraindik ez gara higuindu. Atzo bertan entzun eta kantatu nuen autoan.

Sei

2005eko gabonetan Olentzerok opari bikoitza. Hari Xingle bat liburua eta diskografia osoaren kaxa. Diska zaharrak gogoratzen eta ezagutzen hasi naiz. "Alkolea ze ona den. Lehenengo diska ona bai, baina oraindik nahiko berde zegoen. Ezekiel inoiz ulertuko ote dut?"

Zazpi

Ubeda anaietako batek Astelehen urdin baten abestiaren bertsio berria jarri du bere Herri Irratiko programan pasa den astean, aurrerapen moduan. Zuzenean grabatu omen da, eta zuzeneko soinua gordetzeko intentzioz. Nahiko soinu zakarra iruditu zitzaidan, batere landu gabea, etxean grabatutako maketa batetakoa bezala. Baina gustatu, noski, eta lehenengotik zazpigarrenerako pauso guztiak errepasatu ditut berriz ere buruan. Nirekin lotuta doa Itoiz.

Gari Araolaza 2006/03/25
Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea