Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua kuriositateak

Teknosexua

kuriositateak

Message in a Metro ticket

Atzo Bilboko Termibusean atentzioa eman zidan lurrean ikusi nuen zerbaitek, testu bat idatzita zegoen letra txikiz. Hauxe da aurkitu nuena:

Billete con mensaje

 

Este es mi primer billete de metro es Madrid. Ha sido un trayecto cansado. Estoy emocionada y muy nerviosa porque no sé qué va a pasar. Afortunadamente encontré a Sonia quien me salvó de perder el bus a Bilbao.24-08-11

 

Testu polita da eta imajinazioak historia asmatzen lagunduko digu. Ziurrenez etorkinen batek idatzitakoa da testua. Souvenir bat nahi zuen eta galdu egin zitzaion.

Gari Araolaza 2011/08/26

Podometroa

Gure etxean txikitatik ezagutzen dut tresna hau, baina jende oso gutxik daki asmatuta dagoenik ere.

Nola jakin ume batek zapatak txikiak dituen?  Eta nola jakin zein tamainako oina dugun? Erantzuna podometroa da. Baina zergatik da hain ezezaguna eta zergatik ez da egoten honelako tresna zapata denda guztietan?

Gure etxean oinetakoak saldu izan ditugulako beti izan dugu tresna hori eskura:

Podometroa

Lehenengo oina neurtu

Podometroa

Gero oinetakoa neurtu

Podometroa

Simulazioa, ikusteko nola neurtzen den oinetakoa barru aldetik.

Oinetakoen zenbakien zoramena

Teorian, oinetakoen zenbakia zehaztea erraza da, zenbaki europarretan behintzat uste dut hau dela norma:

2 Zentimetro  = 3 zenbaki

Baina errealitatean, marka batzuetan zenbakiak handiagoak dira eta beste batzuetan txikiagoak.. Gaur 43-a soberan daukagu eta bihar 45-ean ez zaigu oina sartzen!

Horregatik uste dut tresna hau oinetako denda guztietan egon beharko litzatekeela, norberari dagokion oinetakoa di-da batean aurkitu ahal izateko.

Gari Araolaza 2008/11/08

Morphing: aurpegiekin jolasean

Gabonetarako denborapasa ederra, lagunen (edo norberaren) aurpegiak kargatu eta noren antza duten ikustea.

Tresna oso kuriosoa aurkitu dut Microsiervoei esker.

Luistxok badu Beckham-en antzik?

 

Ez, agian Chow Yun-Fat-en antz handiagoa du:

 

Zurea ere egin nahi duzu? hemen duzu etxerako morphing tresna

Gari Araolaza 2007/12/22
Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea