Teknosexua
irratia
Euskadi Irratian
Atzo Donostian ikastaro bat neukala eta, Faktoriako saioa Miramoneko estudiotik egin nuen gure bulegoko bilera gelatik egin beharrean. Aukera ona izan zen Ainhara, Oihane eta beste Faktoriatarrak ezagutzeko, (lehendik ezagutzen nituen Manu eta Jone). Lastima ez nik eta ez beraiek ez genula denbora askorik. Hurrengoan izan beharko. Hemen uzten dizuet estudioan izan nuen bista:
Gogoratu irratsaio guztiak podcast moduan publikatzen ditudala. Badakit Euskadi Irratia ari dela podcast sistema prestatzen, baina bitartean hementxe duzue Teknosexua Faktorian Podcast-a
EITB mesedez: erraztu gauzak!
Nere ohe-laguna ( marijok esaten duen moduan , nahiz eta oso definizio motza den) Luis Rojas Marcos sikiatraren jarraitzaile sutsua da eta atzo ezin izan zuen Radio Euskadin egin zioten elkarrizketa entzun. Erregalatzea pentsatu dut, bere MP3an entzun dezan kirola egitera doan hurrengoan. Ondorengo pausoak eman behar izan ditut:
- Webgunera joan eta elkarrizketan klik egin.
- Audioa gelditu eta Ktrl-U Firefox-en, orriaren iturburu kodea ikusteko.
- mms://... bidez hasten zen lotura kopiatu
- Microsoft-en asf fitxategia deskargatzen jarri
- asf fitxategia, wav formatura bihurtu
- Lame erabiliz, wav fitxategia mp3-ra bihurtu.
Nola egiten dudan, azaldu dut lehenago ere: Nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun
EITBko lagunei eskaera: hau ezin da errazago jarri? Zergatik ez duzue zuzenean mp3, ogg edo dena delako fitxategia jartzen, ahal bada formatu ireki eta libre batean?
Mplayerren mezuak
Bestalde, lan honek mezu polit bat irakurtzeko aukera eman dit. Mplayerrek emandakoa:
Everything done. Thank you for downloading a media file containing proprietary and patented technology. Core dumped ;)
Eguneraketa (2007/10/28): Hara non aurkitu dudan fitxategi asko mp3-an dituztela. Zerbait asmatu beharko dugu hau errazteko, jakinik hortxe dagoela soluzioa:
Ostiraleko saioa podcastean
Ostiraleko Faktoriako saioa jarri dut podcastean . Grabazioak huts egin zidan eta Euskadi Irratitik bertatik bidali didate. Mila esker.
Bestalde, ez dakit podcasta kargatzen dudan bakoitzean hemen abisatu beharko nukeen ala ez. Hasieran abisatuko dut, baina kontutan izan han ere badela Podcast-aren RSSa
Nola grabatu irratiko programa bat Internet bidez Ubuntun
Noski, honek Ubunturako bakarrik balio du (Debianerako ere eta seguruenez beste edozein GNU/Linux sisteman ere). Ezin dut ziurtatu zein pakete beharko den hau egiteko (hainbeste dut instalatuta...) baina arazorik sortzen bada, badakizu sudo apt-get install .... Hala ere, ziurtatu lame eta mplayer instalatuta dituzula.
Lehenengo streaming iturria aurkitu behar dugu. Kontua da zerbitzu hau kanpoko enpresa batzuk ematen dietela irrati edo telebista gehieneri, horregatik, lehenengo beste pauso bat eman behar dugu:
Adibidez, Euskadi Irratiaren lotura publikoa http://www.eitb.com/media/euskadiirratia.asp da. Orduan:
gariko@jazinto:~$ wget http://www.eitb.com/media/euskadiirratia.asp ... gariko@jazinto:~$ more euskadiirratia.asp
eta fitxategi horren barruan aurkituko dugu behar dugun helbidea:
mms://a1468.l881320286.c8813.e.lm.akamaistream.net/D/1468/8813/v0001/reflector:20286
Orduan, Kelpin adierazten dudan moduan :
mplayer -dumpstream -dumpfile nirefitxategia mms://a1468.l881320286.c8813.e.lm.akamaistream.net/D/1468/8813/v0001/reflector:20286
EITBk, emankizunak Microsoft-en ASF formatuan ematen dituenez, bi pauso beharko ditugu: lehenengoa WAV formatura pasatzeko eta bigarrena MP3-ra. Hau bezain erraza:
gariko@jazinto:~$ mplayer -ao pcm:file=fitxategia.wav nirefitxategia gariko@jazinto:~$ lame fitxategia.wav
Eta listo! hortxe duzu nahi zenuen MP3 fitxategia.
Erreferentziak:
- Eskerrik asko Aitzoli , stream bat grabatzen erakusteagatik.
- Audio stream recording with mplayer
- Convert asf file to mp3 in Ubuntu
Podcasting frogatzen
Atzoko saioa ez zen hain gaizki atera. Apur bat trabatu nintzen, batez ere hasieran, baina lehenengo aldia izateko ez zen katastrofea izan. Kontua da beste elkarrizketa batek huts egin eta pentsatu baino 15 minutu lehenago egin genuela.
Hala ere, pentsatu dut saioak grabatu eta podcast moduan ematea. Hurrengoan kontatuko dut nola den prozesu osoa. Lehenengo aldia zenez nahiko luze egin zait, baina pentsatzen dut hurrengo saioetan azkarrago egin ahal izango dudala, behar bada saioa egin eta hamar minutura.
Hamabostean behin
Bihartik aurrera, hamabostean behin ostiraletan, Euskadi Irratian kolaborazio bat egingo dut, Manu Etxezorturen Faktoria programan.
Goizeko 10:30ak aldera izango da, eta teknologiaz, Internetez eta orokorrean teknosexuaz arituko gara. Errespetoa ematen dit, ez bait naiz bereziki abila hizketan, baina erronka polita ere bada, gai ote naizen frogatzeko.
Ea ez naizen oso aspergarri izaten. Proposamenik, zuzenketa edo iradokizunik baduzue, badakizue non nagoen. Eskerrik asko pazientziagatik.
