Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua elgoibar

Teknosexua

elgoibar

Gabonetarako plana umeekin: Elgoibarko jaiotza

Urteroko klasiko bat da (gure etxean behintzat), baina uste dut Elgoibartik kanpora gutxik ezagutzen duela.

Herriko belenista elkarteak jaiotza mekaniko ikaragarria antolatzen du urtero Elgoibarko San Bartolome parrokiaren alboko lokal batean. Mugimendua duten figurak, arotza, sagua erratzarekin uxatzen dabilen etxekoandrea, arrantzalea, zorroztailea, aizkolariak, txorizoa egosten ari den beste bat eta zer ez dago han!

Umeekin bisitatzeko egokia gabonetako opor garaian, eta bide batez Elgoibar ezagutzeko aukera. Gu gaur izan gara han eta gustora atera dira umeak. Bihar larunbata abenduak 29 gainera, urteko azken larunbata denez, Gabon Zahar feria ederra izango da, karanbola aprobetxatzeko aukera ona. Norbaitek egiten badu, abisatu dezala hemen bertan.

Elgoibarren.net-ek du beharrezko informazio guztia. Parrokiako Jaiotza Mekanikoa urtarilaren 17ra arte ikusgai

PS: Euskadi Irratian egiten dudan saioaren podcastak martxan jarraitzen du, baina zerbitzari aldaketarekin jarioa oraindik ez dugu martxan jartzea lortu, ea laster den. Baina hor daude podcast fitxategiak, entzun nahi dituenarentzat.

Gari Araolaza 2007/12/29