Hemen zaude: Hasiera Blogak Teknosexua eibarorg

Teknosexua

eibarorg

Eibarren daukagun eguraldia

Eibar.org webgune honen sarrera orrian elementu berri bat badago (beste batzuen artean): eguraldi aurreikuspena Eibarren. Baina zergatik atera dugu Instituto Nacional de Metereologiatik eta ez Euskalmetetik?

Eibar.org-eko sarrera orria

Informazioa erabiltzeko lizentzia

INM -ren kasuan:

© INM. Autorizado el uso de la información y su reproducción, citando al INM como autor de la misma

(Hau da, Creative Commons BY baten antzera)

Euskalmeten kasuan gauza ez dago oso argi. Orain gutxi arte guztiz debekatuta zegoen informazioa beste inon erabiltzea. Orain abisu hori desagertu da, baina ez dago argi zein kondiziotan kopiatu daitekeen.

Eibar? non dago hori?

INM-ren kasuan badugu Eibarko informazioa. Euskalmeten kasuan, Eibarren estaziorik ez dutenez, ez. Gertuena Aixolako presa da. Metereologia zientzia aldetik seguru informazio zehatzago eta fidagarriagoa dela Euskalmetekoa, (gertutasunagatik bakarrik bada ere) baina guk Eibarko informazioa nahi dugu! 

Gaztelu handia, baina oinarrizko biderik ez

Euskalmetekoek lan handia egin dute informazioa SMS, WAP eta beste bide batzuk erabiliz jasotzeko, beti ere modu itxian, baina oinarrizko bidea ahaztu zaie: API ireki bat!  API honi esker programatzaile batek nahiko erraz integratuko luke edukia gurea bezalako webgune batean adibidez. INMkoen kasuan,  HTML orri sinple bat da informazio osoa ematen duena, eta horrek asko errazten du  informazioa modu automatikoan irakurri eta berrerabiltzeko unean. (Bai, baliteke txiripa izatea, INMren webgunea nahiko zaharkituta dutelako, baina horri esker egoera hobea da.)

Plonek INM-tik irakurtzen du

Eguraldia Eibar.ORG atarianAste batzuk dira gau batean telebista ikusi ordez INMtik datuak jasotzeko programa txiki bat sortu nuela. Errali pasatu nion, Ploneren barruan integratzeko aukera azter zezan. Berak egun gutxiren buruan erantzun zidan esanez jadanik Sevillako Plone garatzaile batek sortua zuela tresna:  Meteo. Nire lana zakarrontzira beraz! 

Bukatzeko, Sevillako Sergiori ez zitzaion bururatu norbaiti tresna euskaraz jarri nahiko zuela, baina Erralek lagunduta egun gutxiren buruan eleanitz bihurtu dute! Software libreari esker hau ere.

 

Gari Araolaza 2007/12/18

Eibar.ORG itzuli da!

Etapa berri baten hasiera da hau. Eibar.ORG atariak bere oinarrian duen tresna eta bere diseinua aldatu ditu.

Erralen eta Etiamen bultzadari esker Eibar.ORG-en atari osoa aldatu da asteburuan. Lan handia dago atzean, eta oraindik zenbait gauza bukatzeke dauden arren, ikusi daiteke nolako tresna ahaltsua datorren.

Webgune berria Plone kudeaketa sistemaren gainean eraiki da. Beste berritasun askoren artean, orain edonork egin ahal izango du podcasta (orain arte nik tranpa bati esker egiten nuen), argazki galeriak kargatu ahal izango ditugu eta portadan dagoen eguraldi portleta izango dugu ere (Eskerrak INM-ri).

Beraz, pazientzia apur bat, egun gutxiren barruan dena prest egongo da eta. Webgunearen abiadura ere hobetuko da noski.

Gari Araolaza 2007/12/17
Azken erantzunak
Ezustekabe atsegina Txus Ordorika, 2012/02/07
In the ghetto asier sarasua, 2012/02/05
gora ghetta oier g, 2012/02/04
erdaldunak eta euskara Patxo, 2012/02/04
Etiketa lainoa
CodeSyntax administrazioa aldundia analytics ap-1 apache ardoa argazkiak audientziak audio autoa basque bidebarrieta bideoak bilatzaileak bittorrent bizikleta bizitza blogak brikolajea buletina codesyntax copyleft copyright creativecommons curriculum debabarrena dokumentalak donostia drm e-gizartea e-posta egile eskubidea egunkaria eguraldia eibar eibarorg elektronika elgeta elgoibar elurra espaloia estatistika estatistikak etb etb2 euskadiko kutxa euskal aberia euskal-herria euskaltel euskara eusko-jaurlaritza exif facebook gabonak games gatibu gaztelera geek geo geocaching gimp gitarra google gps haurrak hezkuntza hifi hitzaldia howto ikastaroak informatika ingurugiroa internet iratxe_molinuevo irratia irteera istripua itoiz itsasoa itunes japonia jatetxea jatetxeak jokoak kontzertuak kuriositateak lana lau truku mapa mapak mapping microformats microsoft mondragon motorra mqp multimedia music musika mutriku negozioak obrak openstreetmap oporrak ordenagailua osasuna osm p2p papel papera parte-hartzea partehartzea pdf photos photoshop plano plone politika posizionamentua pribatutasuna publizitatea python radio_euskadi rss san-sebastian sare-sozialak sarea script segurtasuna semantic-web seo software librea software-librea spam sysadmin tagzania telebista telebista tv p2p telemarketing tomtom turismoa tv twitter txangoa txinatarrak txistea txoriak ueu umeak umeekin umorea unibertsitatea vizcaino webgintza where2007 wikipedia worldploneday worldploneday2008 youtube zuzenbidea