Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba

Software librea: ez dago atzera egiterik

Eneko Astigarraga 2006/04/11 17:59

Newcon zentroan egon naiz gaur goizean eta Isabelek erakutsi dit Innovandis proiektuaren blogean agertu zen bideo hau, nere klaseetan erabiltzeko modukoa egia esan, eta baita software librearen promozioan.

Red Hat-ek Software Librea  promozionatzeko egin duen bideoa.

Bideoa hemen dago eta euskarazko beste blog honetan : www.blogak.com/bideoak

Egun hauetan publikatu dute Red Hat-ek JBoss Java aplikazioen zerbitzari librea erosi duela, ( Zdnet-en irakur daiteke albistea ), eta bertan dioten bezala ez dago atzera joaterik Software librearekin.

Ikusi dut Maalako parkean izeneko blogean aipatu eta azpimarratzen dutela albiste hau.

Zientzia 2020

Eneko Astigarraga 2006/04/10 23:57

Microsoft erraldoiak Science 2020 txostena argitaratu du.

Ondorio batzuk:

  • Zientziak gehiago eragingo du ekonomian
  • Gizarteak parte hartze handiago izan beharko luke zientziaren etorkizunean
  • Ikerkuntza zentru berriak sortu behar dira
  • Ezaguera zabaltzeko era berriak garatu behar dira
  • Berrikuntza bultzatu behar da, publiko-pribatu sareak indartuz

etabar

Guztia irakurtzeko, hemen duzue .pdf formatoan (Adi: 2.103 KB)

Zientziaren inguruan euskarazko pare bat blog interesgarri ezagutzen ditut:

Agian izango dira gehiago, ez dakit, baina aipatutako biak gomendagarriak dira.


Technorati Tags: , ,

Hizlari isila

Eneko Astigarraga 2006/04/09 23:58

Alperrik da musika topera duen taberna batean aldamenekoekin berba egiten saiatzea, edo zerbait esatea tailarrean prentsa makina alboan duzunean jotake piezak egiten. Espazioan ez du inork entzungo zure deiadarrak, alperrik da oihuka ibiltzea.

Hori konpontzeko, Charles Jorgensen ikertzailea Subvocal speech recognition teknologia garatzen dabil NASAko ikerketa talde batean . Demoa hemen .

Hau da, berba egin barik, soinurik atera gabe, esan nahi duguna irakurtzeko kapaza den teknologia garatzen dabiltza. Esan nahi duguna ordenadore baten idatzita agertzeko, esate baterako, edo gero ahots automatikoa bihurtzeko, edo beste aplikazio batzuetarako.

Forbes aldizkarian agertu da, eta beste hainbat tokietan .

Halakoak eta agian idazteak (fisikiko esan nahi dut) etorkizunean zentzua galdu egingo duela komentatu nuen Markos Literatura eta teknologia gaiari buruz UEUn egon zenean berbetan, baina ez dakit nik aipatutakoarekin oso konbentzituak ikusi nituen :-)

Argazkia: NASA


Technorati Tags: , ,

Blogak Bilbon

Eneko Astigarraga 2006/04/07 00:47

Azken orduan baina Deustun egin den blogak 2.0 jardunaldira hurbildu naiz. Berandu zen, egitaraua atzerapen handiarekin eta jendea nekatuta ikusi dut. Azken orduko mahaingururako desertzio asko, Les Luthiers nahiago. Pena, horrelako jardunaldietan ordutegiak zaindu beharreko gauzak dira.

Aurkezpenen kalitateari edo aurkeztutakoaren berrikuntza mailari buruz, ezin askorik esan batzuk baino ez ditut entzun eta. Mapak eta geolokalizazioaren ingurukoa (gure Tagzania barne) eta blogak univertsitatean inguran antolatutako mahaiak entzun ditut eta ondo iruditu zaizkit. Orokorrean Javiri ez zaio larregi gustatu, batez ere ordua ez betetzearena, eta Ibanek dio euskalblogosfera ondo ordezkatuta egon dela, baina euskara gutxi entzun duela. Patxi , aldiz itxaropentsu ageri da eta aukerak ikusten dio euskarari web 2.0an.

Dena den, Bilbora gerturatu ez arren jardunaldia jarraitzeko modua zegoen Interneten:

Adibiez, txukuna Gorka Juliok jarraipenerako prestatu duen tresna spyblogak.bloginfluence.net/ eta kuriositateak bultzatu pare bat aldiz kuxkuxeatu dut jardunaldiko txat-ean.

Euskal blogosferan jarraipen zuzena egin dute Multimediako neska-mutilek, www.mutilmedia.com , Ander Goñi, napar renegauak , era oso kritikoan (kaos 2.0, entzufe 2.0, hizlari 200.0, ...), ezagutzen ez nuen Zaindu Buruba eta jardunaldian egon diren beste euskaldun askok. Gazteleraz jarraipena egin duten blogariek, asko ere. Eta nahiz eta batzuk Live blogging edo zuzenean hitzaldi-aurkezpenetan blogatzearekin gustoregi ez ibili (E-gor -ek berdina dio), jotafuego bloga-bloga ikusi dut jendea.

Ezagun asko aretoan, eta beste asko ni ailegatu orduko alde eginda, baina emozionantea Maite Sei "ikasliburuetara erotuta ere itzuliko ez litzatekeen" IKTrarekin topo egitea eta ezagutzea (blog eta eposta bitartez baino ez ginen ezagutzen). Eta nahiz eta justu-justu zer moduz, kaixo, agur esateko denbora baino ez dugun izan, polita izan da. Hurrengorako barriketa gehiago, eta gorantziak Ordiziako beste IKTro guztiei.

Batek esan dit Alianzok egiten duen rankina gaur berritu egin dutela eta, parametro arraro batzuen arabera, Pais Vascoko hamairugarren bloga dela hau. Ez dut ondo aztertu, baina rankin hori kalkulatzeko moduan zerbait oker dagoelakoan nago.

Info gehiago: spyblogak.bloginfluence.net/


Technorati Tags: , ,

Lanaren Etorkizunari buruzko liburuaren aurkezpena

Eneko Astigarraga 2006/03/30 19:47

Lanaren Etorkizuna liburaren aurkezpena. Gonbidapena

Futuro del Trabajo-Trabajo del Futuro liburuaren aurkezpen ekitaldia apirilaren 6an, osteguna, Donostiako Kursaal Jauregian izango da, goizeko 11:30etan.

Kontatu nuen bezala (1 , 2 , 3 ) EHU-k urtero antolatZen dituen Uda Ikastaroen barnean, iaz Lanaren Etorkizuna eta Etorkizuneko Lana aztertzeko duen Uda Eskola antolatu zen, MIK-en zuzendaritzapean.

Saiakerak esakatzen zituzten eta saikeratxoa bidali genuen. Lan politak aurkeztu ziren eta aurkeztutakoen artean lau finalisten lanak, ostegunean plazaratzen den liburu horretan argitaratzera doaz. Lau saiakera horien artean, nerea, En el 2030...¿y trabajando? , eta Josu Azpillaga CodeSyntaxeko lankidearena: Etorkizuneko lana: software librearen mugimendutik ikasten

Esan bezala, liburuaren aurkezpena datorren ostegunean, apirilaren 6a, izango da. Goizeko 11:30etan eta Kursaal Jauregian.

Aurkezpenan Eusko Jaurlaritzako Juanjo Loroño; MIK S.Coop.-eko lehendakari den Iñaki Dorronsoro; AZK Komunikazioa enpresako zuzendaria Juanjo Brizuela, eta blog honen egileak zeozer esango dute.

Aurkezpen ekitaldira doazenentzat cocktail edo mokaduren bat, eta liburua musu truke.


Technorati Tags: , , ,

Keotag eta Tagzania

Eneko Astigarraga 2006/03/29 18:03

keotag

Azken egunetan aipamen asko ikusi ditut Keotag meta-bilatzailearen berri ematen.

Keotag tag edo etiketen bidez lan egiten duen bilatzaile anitza da, beste zerbitzu batzuen gainean lan egiten duena. Hau da, zerbitzu ezberdinetan jendeak utzitako tag edo etiketen artean bilatzen du.

Aurrerago aipatu izan dugu tag eta folkosonomiak datorren webean izango duten garrantzia. Seguruenez adibide zabalduenak del.icio.us eta technorati dira.

Keotag-ek erabiltzen dituen dozena erdi nazioarteko zerbitzu ezagunen artean CodeSyntaxen garatutako Tagzania dago. Hau da, Tagzaniako azken tag edo etiketak bilatzen ditu Keotag metabilatzaileak.

Pozik gu, urrats txiki bat gehiago Tagzaniaren zabalkundea eta erabilgarritasunaren mesedean.

Hauek dira Keotag-ek erabiltzen dituen zerbitzu guztiak:

Tagzania dela eta, datorren astean Tagzania eta mapetaz hitz egingo du Tagzaniako Informazio Ministroak Bilbon antolatu den Blogak 2.0 jardunaldian. Interesgarria, seguru.


Technorati Tags: , , ,

Nature: 2020 programazioaren etorkizuna

Eneko Astigarraga 2006/03/23 22:54

Aste honetan kaleratu den Nature aldizkarian 2020 Future of Computing atalean programazioaren etorkizuna 2020 urteari begira aztertzen dute.

Doako artikulu sorta ederra eskaintzen du Nature aldizkaria, normalean ordaindu egin behar izaten direnak, baina norbaitek Barrapunton esan duen moduan , Microsoften propaganda aldamenean.

Dena den, hona hemen edonoren eskura dauden artikuluak:

  • 2020 computing: Champing at the bits Testua | PDF
  • 2020 computing: Milestones in scientific computing Testua | PDF
  • 2020 computing: Everything, everywhere Testua | PDF
  • 2020 computing: Exceeding human limits Testua | PDF

  • The creativity machine Testua | PDF
  • Science in an exponential world Testua | PDF
  • Can computers help explain biology? Testua | PDF
  • A two-way street to science's future Testua | PDF

Tarte bat hartu behar denak irakurtzeko...

Barrapunton irakurrita.


Technorati Tags: , ,

Paris 2054 . Renaissance

Eneko Astigarraga 2006/03/21 23:37

renaissance

Aste istilutsu honetan kaleratu dute Parisen Paris 2054, Renaissance (www.renaissance-lefilm.com), zientzia-fikzio eta animaziozko filma.

Kolorezko elementu bitxi banaka batzuk alde batera utzita, irudiak zuri beltzean daude eginak, eta animaziozko 3D unibertsoa sortzen da Christian Volckman-ek zuzendutako pelikulean motion capture teknika erabiliz. Filma Parisen, 2054 urtean kokatuta dago.

Ez dakit Renaissence hemen ikusterik izango dugun, baina pazientzia apur bat izanez gero webean making of-ak eta filma egiteko erabilitako motion capture teknikarekin nola egin duten lan ikus daitezke. Mundu reala eta irreala nahasturik, ia ikusten ari naizen Matrix pelikulan bezala :-)

Blog ofizialean (renaissance2054.skyblog.com) jarraitu daitezke filmaren gora beherak

Gainera, Audik Ni Robot (I Robot) filmerako RSQ auto modeloa asmatu zuen bezala, kasu honetan animaziozko filma honetan Citroen etxeko diseinu taldeak imajinatu eta egin ditu 2054 urteko autoen marrazki eta 3D-ak. Irudian diseinu bat.

Filmerako bestelako diseinu lan bereziak egin dituzte.

Webgunea ez dut uste, baina filma egiteko software librea erabili dute. Nuxo.net Open Sourcen diotenez, irudiak sortzeko erabili dituzten 200 inguru IBM xSeries makina-zerbitzariek Gentoo gainean egin zuten lan.

Sortutako irudiak gordetzeko erabili dituzten 4 zerbitzariak Red Hat zeramaten, guztira 14 terabyteko kapazitatearekin. Aldiz, nahiz eta Linux bertsioak egon, infografistek Windows gainean egin dute lan, 3D Maya erabiliz, baina eszena konplexuenetan Linux Red Hat instalatuta zuten zerbitzarien gainean lan egin behar izan dute, Microsoft bertsioak ez zutelako ematen, eta aipatutako Maya aplikazioa ezin zelako ireki Windowesen. (Portzierto, Maya ilusioa esan nahi omen du sanskritoan)

Baina, Mac teknologia erabili dute ere. Filmaren irudien montaiarako 10 Power Mac G5 erabili dituzte.

Beraz, apur bat denetik eta arazo gehigirik gabe. Ikusi ditudan kritiken artean, denetik ere: ez dela oso ona ( Le Petit Journal ) , edo Oscar-a eskatu (un oscar pour 2007) . Baina ea emaitza ikusteko aukera dugun. Normalean, AEBetako animazioa baino ez dugu ikusten.

Dagoeneko informazio ugari wikipedian:


Technorati Tags: , ,

Unibertsitateari buruzko ikerketa prospektiboa

Eneko Astigarraga 2006/03/20 23:10

Dirudienez, Europar Zientzia Fundazioak, European Science Foundation (www.esf.org), unibertsitateari buruzko ikerketa prospektiboari ekin behar dio.

Europa osoan, 2010 urteari begira ezagueraren sortze prozesua, unibertsitate mailan, eta gizartearekiko harremana izango da aztergaia. UK-ko Open University-ko John Brennan irakaslea izango da ikerketaren arduraduna, baina egia esan ez dut aurkitu ikerketaren planning-a.

Dena den, info gehiagorako:

Knowledge is power: The building of a European Knowledge Society

SAVOIR, C'EST POUVOIR : LA CONSTRUCTION D'UNE SOCIéTé EUROPéENNE DU SAVOIR

Savoir c'est pouvoir. Lancement d'une prospective scientifique des études supérieures-n ikusia.


Technorati Tags: , ,

Euskal Kultura 2020

Eneko Astigarraga 2006/03/18 13:59

Euskal Kultura 2020

Gaur EKE - Euskal Kultur Erakundeak Baigorrin egin duen ohiko Biltzar Nagusian Gogoetan.com ekimena aurkeztu du. Euskal kulturaren alorrean, EKE-k koordinatzen duen 2020ko Euskal Herriko lurralde egitasmoa. Biharko euskal kultura eztabaidagai, beraz.

Era berean, gogoetan.com EKE.org euskal kulturaren atariaren blog plataforma da, euskal kulturaren geroa eta erronketaz gogoeta irekia egiteko, eta momentuz bi blog nagusi ditu:

Blogen azalpenetan dioen bezala: Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak eta Garapen Kontseiluak galdeturik, eta Euskal Herria 2020 lurralde egitasmoaren karierara, Euskal kultur erakundeari euskal kulturaren erronketaz gogoetatzea eta epe ertainera ekintza konkretu batzuen proposatzen galdegina zaio.

gogoetan

EKE-k erabaki du gogoeta hori denei irekitzea, blog baten bidez bakoitzaren parte hartzea sustatuz. Zuen ekarpenek gure gogoetak aberats ditzaten, 2006ko apirilaren 20a aitzin helaraz itzazu ! Milesker aitzinetik !

Blogek parte-hartze moderatua dago eta moderazio horren xedea, blog askotan egiten den bezala, gehiegikerien (irainak, gaiaz-kanpoko ekarpenak...) eta argitaratze hutsak saihestea da.

Dudarik gabe, blogak tresna indartsuak dira elkarren arteko hausnarketa egiteko, sare sozialak sortzeko, hezkuntzarako, enpresa barnean ezagutza kudeaketarako, ... eta nola ez, Iparraldean abian jarri den ekimen honetan bezala, euskal kulturaren geroaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Gainera blogean dauden hausnarketa puntuak edo galderak (artikuluak) eskuratu daitezke .pdf formatoan (Adi .pdf formatoa 100 Kb)

Euskal Herria 2020

Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak Euskal Herria 2020 deitu duten lurralde proiektuak hiru anbizio estrategikoren inguruan egituratzen da :

  • kostaldearen eta barnekaldearen arteko lurralde elkarrekikotasuna,
  • mugazgaineko kooperazioaren garapena eta
  • Euskal Herriaren garapen iraunkorra.

Oharra: EKE.org webgunean gehitu den Gogoetan.com blog plataforma CodeSyntax -ek duela gutxi kaleratu duen Bitakora blog aplikazioarekin egina dago.

Info gehiago: Gogoetan.com


Technorati Tags: , , , ,

Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.