Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Euskal Kultura 2020

Euskal Kultura 2020

Eneko Astigarraga 2006/03/18 13:59

Euskal Kultura 2020

Gaur EKE - Euskal Kultur Erakundeak Baigorrin egin duen ohiko Biltzar Nagusian Gogoetan.com ekimena aurkeztu du. Euskal kulturaren alorrean, EKE-k koordinatzen duen 2020ko Euskal Herriko lurralde egitasmoa. Biharko euskal kultura eztabaidagai, beraz.

Era berean, gogoetan.com EKE.org euskal kulturaren atariaren blog plataforma da, euskal kulturaren geroa eta erronketaz gogoeta irekia egiteko, eta momentuz bi blog nagusi ditu:

Blogen azalpenetan dioen bezala: Euskal Herriko Hautetsien kontseiluak eta Garapen Kontseiluak galdeturik, eta Euskal Herria 2020 lurralde egitasmoaren karierara, Euskal kultur erakundeari euskal kulturaren erronketaz gogoetatzea eta epe ertainera ekintza konkretu batzuen proposatzen galdegina zaio.

gogoetan

EKE-k erabaki du gogoeta hori denei irekitzea, blog baten bidez bakoitzaren parte hartzea sustatuz. Zuen ekarpenek gure gogoetak aberats ditzaten, 2006ko apirilaren 20a aitzin helaraz itzazu ! Milesker aitzinetik !

Blogek parte-hartze moderatua dago eta moderazio horren xedea, blog askotan egiten den bezala, gehiegikerien (irainak, gaiaz-kanpoko ekarpenak...) eta argitaratze hutsak saihestea da.

Dudarik gabe, blogak tresna indartsuak dira elkarren arteko hausnarketa egiteko, sare sozialak sortzeko, hezkuntzarako, enpresa barnean ezagutza kudeaketarako, ... eta nola ez, Iparraldean abian jarri den ekimen honetan bezala, euskal kulturaren geroaz hausnartzeko eta eztabaidatzeko.

Gainera blogean dauden hausnarketa puntuak edo galderak (artikuluak) eskuratu daitezke .pdf formatoan (Adi .pdf formatoa 100 Kb)

Euskal Herria 2020

Hautetsien Kontseiluak eta Garapen Kontseiluak Euskal Herria 2020 deitu duten lurralde proiektuak hiru anbizio estrategikoren inguruan egituratzen da :

  • kostaldearen eta barnekaldearen arteko lurralde elkarrekikotasuna,
  • mugazgaineko kooperazioaren garapena eta
  • Euskal Herriaren garapen iraunkorra.

Oharra: EKE.org webgunean gehitu den Gogoetan.com blog plataforma CodeSyntax -ek duela gutxi kaleratu duen Bitakora blog aplikazioarekin egina dago.

Info gehiago: Gogoetan.com


Technorati Tags: , , , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.