Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Software librea: ez dago atzera egiterik

Software librea: ez dago atzera egiterik

Eneko Astigarraga 2006/04/11 17:59

Newcon zentroan egon naiz gaur goizean eta Isabelek erakutsi dit Innovandis proiektuaren blogean agertu zen bideo hau, nere klaseetan erabiltzeko modukoa egia esan, eta baita software librearen promozioan.

Red Hat-ek Software Librea  promozionatzeko egin duen bideoa.

Bideoa hemen dago eta euskarazko beste blog honetan : www.blogak.com/bideoak

Egun hauetan publikatu dute Red Hat-ek JBoss Java aplikazioen zerbitzari librea erosi duela, ( Zdnet-en irakur daiteke albistea ), eta bertan dioten bezala ez dago atzera joaterik Software librearekin.

Ikusi dut Maalako parkean izeneko blogean aipatu eta azpimarratzen dutela albiste hau.

ander goi
ander goi dio:
2006/04/12 01:45

Oso ona bideoa Eneko! Badakit atzera egiterik ez dagoela. Koxka aurrera egite hortan dago. Egun hauetan, inguruko enpresak Sofware Librearekin duten harremanen inguruan "ikerketa" txiki bat egiten nabil. Emaitza triste xamarra da, enpresa handietan ere (jarduera industrialekoetan batipat) ez da apenas ezer egiten. Jarrera oso pasiboak ikusten ditut nik. Zereozer badabillela ikusten denean, aldemenekoak baduela ikusten denean.... (konpetentziak ba du, ona izango da) orduan mugitzen dira gauzak. Dena den, bideo honekin spam handi bat abiaraziko dut...

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.