Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Paris 2054 . Renaissance

Paris 2054 . Renaissance

Eneko Astigarraga 2006/03/21 23:37

renaissance

Aste istilutsu honetan kaleratu dute Parisen Paris 2054, Renaissance (www.renaissance-lefilm.com), zientzia-fikzio eta animaziozko filma.

Kolorezko elementu bitxi banaka batzuk alde batera utzita, irudiak zuri beltzean daude eginak, eta animaziozko 3D unibertsoa sortzen da Christian Volckman-ek zuzendutako pelikulean motion capture teknika erabiliz. Filma Parisen, 2054 urtean kokatuta dago.

Ez dakit Renaissence hemen ikusterik izango dugun, baina pazientzia apur bat izanez gero webean making of-ak eta filma egiteko erabilitako motion capture teknikarekin nola egin duten lan ikus daitezke. Mundu reala eta irreala nahasturik, ia ikusten ari naizen Matrix pelikulan bezala :-)

Blog ofizialean (renaissance2054.skyblog.com) jarraitu daitezke filmaren gora beherak

Gainera, Audik Ni Robot (I Robot) filmerako RSQ auto modeloa asmatu zuen bezala, kasu honetan animaziozko filma honetan Citroen etxeko diseinu taldeak imajinatu eta egin ditu 2054 urteko autoen marrazki eta 3D-ak. Irudian diseinu bat.

Filmerako bestelako diseinu lan bereziak egin dituzte.

Webgunea ez dut uste, baina filma egiteko software librea erabili dute. Nuxo.net Open Sourcen diotenez, irudiak sortzeko erabili dituzten 200 inguru IBM xSeries makina-zerbitzariek Gentoo gainean egin zuten lan.

Sortutako irudiak gordetzeko erabili dituzten 4 zerbitzariak Red Hat zeramaten, guztira 14 terabyteko kapazitatearekin. Aldiz, nahiz eta Linux bertsioak egon, infografistek Windows gainean egin dute lan, 3D Maya erabiliz, baina eszena konplexuenetan Linux Red Hat instalatuta zuten zerbitzarien gainean lan egin behar izan dute, Microsoft bertsioak ez zutelako ematen, eta aipatutako Maya aplikazioa ezin zelako ireki Windowesen. (Portzierto, Maya ilusioa esan nahi omen du sanskritoan)

Baina, Mac teknologia erabili dute ere. Filmaren irudien montaiarako 10 Power Mac G5 erabili dituzte.

Beraz, apur bat denetik eta arazo gehigirik gabe. Ikusi ditudan kritiken artean, denetik ere: ez dela oso ona ( Le Petit Journal ) , edo Oscar-a eskatu (un oscar pour 2007) . Baina ea emaitza ikusteko aukera dugun. Normalean, AEBetako animazioa baino ez dugu ikusten.

Dagoeneko informazio ugari wikipedian:


Technorati Tags: , ,

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.