Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Prospektiba / Keotag eta Tagzania

Keotag eta Tagzania

Eneko Astigarraga 2006/03/29 18:03

keotag

Azken egunetan aipamen asko ikusi ditut Keotag meta-bilatzailearen berri ematen.

Keotag tag edo etiketen bidez lan egiten duen bilatzaile anitza da, beste zerbitzu batzuen gainean lan egiten duena. Hau da, zerbitzu ezberdinetan jendeak utzitako tag edo etiketen artean bilatzen du.

Aurrerago aipatu izan dugu tag eta folkosonomiak datorren webean izango duten garrantzia. Seguruenez adibide zabalduenak del.icio.us eta technorati dira.

Keotag-ek erabiltzen dituen dozena erdi nazioarteko zerbitzu ezagunen artean CodeSyntaxen garatutako Tagzania dago. Hau da, Tagzaniako azken tag edo etiketak bilatzen ditu Keotag metabilatzaileak.

Pozik gu, urrats txiki bat gehiago Tagzaniaren zabalkundea eta erabilgarritasunaren mesedean.

Hauek dira Keotag-ek erabiltzen dituen zerbitzu guztiak:

Tagzania dela eta, datorren astean Tagzania eta mapetaz hitz egingo du Tagzaniako Informazio Ministroak Bilbon antolatu den Blogak 2.0 jardunaldian. Interesgarria, seguru.


Technorati Tags: , , ,

Eneko
Eneko dio:
2006/03/30 21:55

Munduaren dominaziorantz :-)

Eskerrik asko, Beñat.

Baina harrituta nago Keotag-ek flickr bezelako zerbitzu batean bilaketak ez dituelako egiten.... ez dakit API edo baimenen kontua den, edo emaitzak erakustearen zailtasuna den, edo auskalo.

Beat
Beat dio:
2006/03/30 17:06

Zorionak! gero eta ezagunagoak zarete...

Tagzaniaren Fan-Klubeko kide bat

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

"Etorkizuna interesatzen zait datozen urteetan bertan biziko naizelako".

Prospektiba, estrategia eta plangintzari buruzko bloga.