1996ko Sanfermiñak Eibarren
Oin dala hiru urte aittatu neban Eibarko Talde Antimilitaristiak egindako "entzierrua". Beste hainbeste ekintza gogoangarrin artian, ikusgarrixenetakua izan zan hau. Hiru intsumisok -tartian Patxi Argarate, gure Kalamuako Parlamentuan dibujantia- poliziakuengana jo zeben bere burua atxilo eskintzeko, modu orijinalian. Hamen dagoz orduko argazki batzu.
Lehelengo honetan, "biktima propiziatorixuak" Untzagan ikusten doguz, jangoikuei ofrendaka.
Argazkiak.org | Klarete-txorixua © cc-by-sa: txikillana
Hamen barriz prozesiño hasieria dakusagu, eurittarako plastiko eta guzti.
Argazkiak.org | A San Fermin venimos... © cc-by-sa: txikillana
Eta hamen kaixolara doiazen hiru txoritxuak.
Argazkiak.org | Entzerratzekuak © cc-by-sa: txikillana
Argazki hau ixa ez da ezagutzen nun dan be. ¡Hain dago kanbixauta inguru hori! Torrekua ingurua da, baiña jentiak gehixago ezagutuko dau onduan zabaldu barri daben zentro komertzial haundi horrengaittik... zelan da... ¿"Kakalardokua Center"?
Argazkiak.org | Eskalextripetik gora © cc-by-sa: txikillana
Poliziakuen kuartel parera helduta, txapligua jaurti dabe entzierrua hasi dala erakusteko.
Argazkiak.org | Pim pam pum © cc-by-sa: txikillana
Hor agertu dira ixkuak, bai.
Argazkiak.org | Eta hárek entzun © cc-by-sa: txikillana
Eta, ¡¡¡ai ai ai!!! Fristixak korrikalari bat harrapau dau. 
Argazkiak.org | Pazifistia kartzelara © cc-by-sa: txikillana
Alberiqueko eibartarren arrastua
2002xan handikaldeko lagunak bisittatzera juan nintzan. Laranja-arbolen artian luze pasiau eta gero, La Font d'En Carrós herritxuan sartu nintzan, Alberique ondo-onduan. Bertako kale baten, bizikleta zahar-zahar baten ondotik pasau eta -umetako ohitturiari jarraittuta- automatikoki begiratu netsan markiari. Eibarren egindakua. Ixa seguridade osoz, 64 urte lehenago armeruak eruan eta erretiradan bertan geratutakua. ¡Eta ondiok martxan, orraittiok!
Argazkiak.org | La Font d'En Carròs © cc-by-sa: txikillana
Argazkiak.org | Eibarkua © cc-by-sa: txikillana
Kondaira urbanuak eta istripu suizidak
Entzuizu hamentxe saiuori.
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.
Denpora elastikua
Argazkiak.org | Erruduna © cc-by-sa: txikillana
Alfonbrako eta mahai azpiko sasoien gomutak; lanbro arteko aittitta-amamen arpegixak; jolasak, etxeko girua, bakardadiak, eskolako harrikarak, lagunen peskisak, uda luziak... gertakari eta bizipenez saturautako urtiak dirazelako edo, benetako iraupenan halako hamar lez begittantzen jatazak. Baiña azken 18 urtiak be ez dittuk makalak izan: ikasketak, neskak, ikasketak, antzerkixa, ikasketak, biajiak, ikasketak, mobida sozialak, biharra, irratixa, biharra, espeleologia, biharra, familixia, biharra... Errepikautako berbak daken errutinia izango da, kontizu, denporia laburtu dabena. ¿Baiña etxuek esaten ba, errutiniak luziago-itxuria emoten detsala denporiari?
Biharbada XX-n gaurko komentarixuan jagok erantzuna: “konturatu barik hazi jaku umia; ¡bizkorregi pasatzen dok, bizkorregi!”. ¿¿Bizkorregi?? (¡Guriak baiño urte erdi gitxiago jakak barren!). Hamen hasi naiz ikusten denpora elastiko honen beste paradojia: neri Nikon hazkunde prozesua luuuuuze baiño luziago doiala begittantzen jata-eta. Zentzu onian baiña.
Izan be, egunero-egunero egoten gaittuk alkarrekin (zapatuen salbuespenakin, andriari esker). Goizian ziharko etxeko-andros bizimoduan, etxetik kanpoko olgetan nahiz asperrunietan, beti gabizak eskutik helduta. Horretxeittik neretako Niko ez dok sekula hazten, beti antzeko ikusten juat. Jakiña: kakanarru honek ekarri nok atzera umetzaroko kronologiara, “olibonduan denporara”. Eskerrikasko umia, halan pasautako hillabetiak urtia lakotxiak egittiangaittik.
Halan be, paradojia: etxeko denporia dragia ipiñitta moduan badabil be, kanpoko bizimoduak lehengo erritmo bizkorra jaroiak ondiokan. Xelebriak, espazio-denporian konpartimento estankuak.









