Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua / 1996ko Sanfermiñak Eibarren

1996ko Sanfermiñak Eibarren

Oier Gorosabel 2010/07/06 10:40
XIX gizaldi erdikaldian, Espainian derrigorrezko soldautzia inposau zan gaztiendako. 1980 hamarkadatik aurrera erresistentzia mobimendua hasi zan, eta gero eta indar gehixago hartu zeban harik eta 2001ian derrigorra kendu zan arte. Eibarren be indar haundixa izan zeban mobimendu honek.

Oin dala hiru urte aittatu neban Eibarko Talde Antimilitaristiak egindako "entzierrua". Beste hainbeste ekintza gogoangarrin artian, ikusgarrixenetakua izan zan hau. Hiru intsumisok -tartian Patxi Argarate, gure Kalamuako Parlamentuan dibujantia- poliziakuengana jo zeben bere burua atxilo eskintzeko, modu orijinalian. Hamen dagoz orduko argazki batzu.

Lehelengo honetan, "biktima propiziatorixuak" Untzagan ikusten doguz, jangoikuei ofrendaka.

 Argazkiak.org | Klarete-txorixua © cc-by-sa: txikillana

 Hamen barriz prozesiño hasieria dakusagu, eurittarako plastiko eta guzti.

 

Argazkiak.org | A San Fermin venimos... © cc-by-sa: txikillana

 

 Eta hamen kaixolara doiazen hiru txoritxuak.

 

Argazkiak.org | Entzerratzekuak © cc-by-sa: txikillana

 

Argazki hau ixa ez da ezagutzen nun dan be. ¡Hain dago kanbixauta inguru hori! Torrekua ingurua da, baiña jentiak gehixago ezagutuko dau onduan zabaldu barri daben zentro komertzial haundi horrengaittik... zelan da... ¿"Kakalardokua Center"?

 Argazkiak.org | Eskalextripetik gora © cc-by-sa: txikillana

 Poliziakuen kuartel parera helduta, txapligua jaurti dabe entzierrua hasi dala erakusteko.

 Argazkiak.org | Pim pam pum © cc-by-sa: txikillana

Hor agertu dira ixkuak, bai.

 Argazkiak.org | Eta hárek entzun © cc-by-sa: txikillana

Eta, ¡¡¡ai ai ai!!! Fristixak korrikalari bat harrapau dau.

 

Argazkiak.org | Pazifistia kartzelara © cc-by-sa: txikillana

etiketak: irabiaketa, eibar, antzerkia
Oier A.
Oier A. dio:
2010/07/06 19:29

Ze onaaaa!!!! Ez nintzan akordatzen horrekin. Eta ze urruti ikusten diran orain garai harek. Atzo bertan zan hori dana, eta orain ematen dau derrigorrezko soldaduzkarik ez dala inoiz egon...

haritz
haritz dio:
2010/07/19 20:20

Azken aurreko argazki hori bai ona...

matx
matx dio:
2010/07/06 20:02

Zelako entzerrada ona.

KLASEAK ETA KLASEAK
KLASEAK ETA KLASEAK dio:
2010/07/08 13:57

Orain entzuten denean mediku batzuk objetoreak izan gura dutela abortuak egiteko sasoian, orduko soldadutzarentzako objetore horiekin akordatzen naiz. Haiek kartzelara, eta mediku horiek lasai-lasai inork ez dituela ikutzen, eta gainera gazteak kartzeleratzen zituztenek mediku horien alde. Egunean zenbat bidarrez etortzen zaigu burura "Zelako hipokresia" esaera?? Eta soldadutza egin nahi ez duen jendea bahitzea ez da indarkeria?? Bai, jakina, baina indarkeri hori legalizatuta dago.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari espeleologia etxebarria eup euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe markina-xemein markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria umeologia urberuaga urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024