Hemen zaude: Hasiera Blogak Garagoittiko Orakulua Artxiboa 2009 Abuztua

Artxiboa Abuztua 2009

Oh well, black dog

70 hamarkadako musikiaz lagunduta, Eduardo Galeanok izperringietan ikasittakuak ezagutu doguz. Waliñon "jevi" maittagarrixak, Sanpedruetan gorriz jantzi nahi ez dabela eta zer asmau ete dau. Bertsiñuen jokuan, Oh well / Black dog entzun dogu, Fleetwood Mac, Led eta Dread Zepeliñekin. Eta Pedro Urretagoiena ordiziarrak txori kontu batzu ekarri deskuz, amaitzeko. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/08/28

Altamiran aurkikuntza berriak

Koba sistema honen sorpresak ez dira amaittu. Juan dan aste bixetako espeleologia biharren laburpenak. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/08/24

Euskal Sena

Saio honetan, batez be musikia: EEBB hegoaldeko Molly Hatchet, eta kantu soltiak. Halan be, Bharat herrialde zoragarrixan izen aldaketia ezagutu dogu (1de3). Gero, euskal indiosinkrasian oiñarri dan trikitixa italianuak lagunduta, "Nor-nori-nork" emon deskue Gozategik; Manolo Eskobarren ordaiñakin noski ("El porrompompero"). Josu Waliñokin kresal usaiña hartu dogu, "Ura" ipoiñakin. Eta amaitzeko, Bergarako Maria Pilar Larrañagakin Union Cerrajerako urte onak gogoratu doguz (ahotsak.com). Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/08/20

Amaiur - San Pedroren gosea

Barriro be, Jesus "aluak" San Pedro "zakillari" bizitzako ikasgaixak erakusten jarduten dau. Oinguan ondoko herriko festetara bialdu dau, eta topatzen dabenakin konformatzia zer dan ikasi dau San Pedrok. Gehiago irakurri

Txirri-txirri, gaueko hagin hotsa

TM konplexuko arazoak dituzten pertsonek bi arrazoi nagusi izaten dituzte guregana etortzeko: lepoko mina edo gauez haginak estutzea (bruxismoa). Lehenengo kasuko sintomak bizkarreko arazo arruntetan izaten direnen antzerakoak dira, eta gerora agertzen dira masailera bideratzen gaituzten zantzuak. Bigarrengo kasuan, ostera, ez dira pazienteak izaten arazoaz jabetzen direnak, haien bikotekideak baino. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/08/16

Gabon, estatuak eta printzesak

Gaurko saiua Afrika aldetik hasi dogu, eta Frantziako errege haren esaldixakin jarraittu. Josu Waliñok printze eta printzesen ipoiña kontau desku, hari horrekin jarraittuta. Patxi Traperuak arrakasta eta porrotari buruzko gogoeta batez lagundu, edadetuen kontuak barriro be erabillitta; eta Rosario Mujika ordiziarrak bere umetzaroko "explotaziño infantillakin" segidu. Bertsiño jokuan, Bob Clapton eta Eric Marleyek "I shot the sheriff". Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/08/14

Udia lurpian

Kiskaldu, kiskaldu hondarrian eguardiko hiruretan. Gu kerizpian gabiz, mundu barrixak deskubritzen. Gehiago irakurri

Oier Gorosabel 2009/08/10

Elxeko Misterixua

El Misteri d’Elx Erdi Arotik datorren antzerki musikatua da, kristauen Amabirjiñan kondairia antzezten dabena (haren herixotzia, berpiztia eta koronaziñua). Sasoi baten halako funtziñuak Europako leku askotan egitten baziran be, oso leku gitxittan gordetzen da halako antzerki mediebalik; tartian Zuberoan eta Elxen (post luuuuuuzzia: testua + erretratuak + kantu soltiak + irratsaio bi) Gehiago irakurri