Altamiran aurkikuntza berriak
2009-VIII-16 prentsa oharra.
Bai: asteburu honetan, ADES Gernikako Espeleologia Taldiak Busturiako Altamira auzoko kobetako lanekin jarraittu dau. Barixakuan, lurrazaleko prospekziñuan ibilli giñan Apraizetik Mallokura doiazen lur sailletan. Izan be, topografixa lanak argi eta garbi erakusten dabe han leza bat egon bihar dala, nahiz eta gaur egunian seguraski erdi-ezkutuan egon. Zapatuan ostera, Apraizko kobako sisteman lurpeko esploraziñuan segidu dogu, eta errekan gora hobi batetik behera sartuta, beste sektore haundi bat agertu da. Sektore hau ("Errekodromua") laberintiko xamarra da eta, 300 metro barri neurtu genduzen arren, ezin izan genduan osorik begiratu. Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
2009-VIII-23 prentsa oharra
Asteburu honetan, Busturiako Apraizko kobako lanekin segidu dogu. Pasa dan astian deskubridutako sektoria neurtuta, 500 bat metro barri agertu dirala esan geinke... momentuz, eze, exploraziño frente asko dakaguz zabalik Apraizen. 2000 metrotik gora dittuan haitzulo sistema konplikatu honetan, pausu teknikuak, eskaladak eta estuasunak ugarittu egin dira eta onezkero esan geinke ez dala "publiko orokorrerako" koba bat, baizik eta espeleologo abillendakua bakarrik. Dana dala, ez estutu: ADES taldian helburuetako bat dibulgaziñua danez, mundu ezkutu horretako irudixak hartzen dihardogu kanpotarrei erakutsi ahal izateko. Esate baterako, gure blogeko entrada honetan agertzen dana:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/08/apraizeko-beherengo-pisoko-laberintuan.html
Halan be, gogoratu gure taldian gustora hartzen doguzela hasibarrixak, edo espeleologia hobeto ezagutu nahi daben edonor. Hórrek ez doguz Apraizera eruango, jakiña, eurendako moduko zuloren batera baiño. Halako asko dagoz-eta, gure eskualdian.