Udia lurpian
Azken astietan, uda sasoi guztietan legez, ADES espeleologia taldiak aktibidade gehixago egitten dihardu, aste osuan sakabanatuta. Hónek diraz, esate baterako, egin doguzen biharretako batzu:
- Eskalada artifizial ikastarua Ereñon. Espeleologian erabiltzen dogun eskalada sistemia ez da kanpoko eskalatzailliak erabiltzen daben bera, eta trebakuntza berezixa eskatzen dau.
- IS-26 lezian desobstrukziño saiakeria. Ispasterreko leza honetako urak Amorotoko Abittagara isurtzen dira, eta ez dogu deskartatzen etorkizunian bixak komunikau ahal izango doguzenik. Hondakin asko dago baiña, eta biharra be tamañuan.
- Cantabrian, Frantziako CAF espeleologia taldiakin elkarlanian segidu dogu, Valdició herriko "Damokles Handia" izeneko lezia exploratzen.
- Busturiako Apraizeko kobako exploraziñuak emaitza harrigarrixak emon deskuz; pasabide bi zabaldu eta gero, espero ez genduzen galerixak agertu dira eta kobian desarrollua hirukoiztu egin da egun gitxittan.
- Lekeition, Garratxako kobian topografixia egitten hasi gara, Lumentza mendiko mapa espeleologiakua osatzeko falta jakuna. Koba ezagun honetan aurkikuntza arkeologiko garrantzitsuak egin zittuezen Aranzadi eta Barandiaranek XX gizaldixan.
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.