Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Asmakizuna

Oier Gorosabel 2009/02/16 09:00
Batzutan, egun guztiko estresaz estresauta, haren aurrian jarri, ixotu eta bere pantalliari begira geratzen gara tontotuta modura. ¿Zer da?

 

Argazkiak.org | Hausnartzen © cc-by-sa: txikillana

 

Bai, ba dakitt ez dozuela asmatu: baiña benetan diñotsuet efektua oso antzerakua dala. Igual osasungarrixago, honek ez detsue eta izapi katodikuak arpegira eten barik jaurtiko.

Argazkixak eta liburua

Oier Gorosabel 2009/02/15 22:55
Asteburu honetan, Lezateko zuluan (Aulestia) egon gara irudixak hartzen. Gaiñera, astion 2008ko memorixia argitaratu dogu.

Urteroko moduan, ADES espeleologia taldiak bere emaitzak argittara emon dittu. Gernikako Udala, Eusko Jaurlaritza eta Euskadiko Kutxan laguntziaz argitaratu da liburua, 300 pajinatik gorakua, eta bertan 2008xan izandako jardueria biltziaz gain beste hainbeste artikulu interesgarri biltzen dira. Edukiñen zerrendia:
* Aurkezpena.
* Jardueren kronikia.
* Exploraziñuak.
* Geografía de Santimamiñe.
* Areas calizas en la reserva de la biosfera de Urdaibai; margen occidental.
* Informe sobre vertidos incontrolados en cavidades de Urdaibai.
* La montaña interior en Busturialdea y Lea-Artibai.
* Busturia eta Lamiñetako haitzuluak.
* Fichas Técnicas de Socorro 2008.
* Euskal Herriko XVII Espeleologia Jardunaldixak.
* Oligoquetos acuaticos subterráneos en el karst vasco (Ainara Atxurra eta Pilar Rodriguez).
* Responsabilidad civil del espeleólogo (Javier Moreno).
* Led vs. flash; nueva fuente de iluminación para fotografía subterránea (Josu Granja).


Bestalde, gure aktualizaziño lanekin darraigu: oinguan, Aulestiako Lezate haitzuluan egon gara argazkixak etaratzen. Koba honetan ADES taldiak hogetaka urtetan lanian badaroia be, oiñ arte ez dogu denporarik hartu argazkixekin dokumentatzeko. Ba da sasoia, eta gure blogian dakazuez adibide eder batzu.

Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau gurekin harremanetan jartzia.
 
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/

Mercedes Kareaga

Oier Gorosabel 2009/02/13 09:00
Ane M Ibarra eta Eluska Irazu

http://www.diariovasco.com/pg060628/prensa/fotos/200606/28/013D3EIBP1_1.jpg

 

Liburuan azalak atzeraka egitten ninduan arren, susmatzen neban gauza interesgarrixak topauko nittuala, eta halaxe izan da. Andrazkuen gauzak, mikrohistorixak; mikro-mikro bez gaiñera, eze, bizitza osuan zihar egindako txindurri biharra ez da txikixa. Eta hori da emakume honen bizitzian kontakizuna, erdi-monja hiperproduktibua, ekintzaille hermetikua. Hainbeste ohar interesgarri Kalamuko Parlamenturako. Liburua bera estilo periodistikuan dago idatzitta, honek dakazen alde on eta txarrekin; ezagun da pertsona biren artian idatzitta dagola gaiñera, eta pasarte batzuk redakziño eskolarra emoten dabe. Dana dala, orokorrian aprobaua. Ezin esan gehixago jakitzeko gogoz laga nabenik –sentsaziñua da gaixa guztiz exprimiduta dagola- baiña bai herrikide zahar-barri bat ezagutziaz pozik.

Paradoxa kapilarrak

Oier Gorosabel 2009/02/12 09:00
Anakronismo hutsa dalako, aldarrikatu daigun: ¡buruak askatu! ¡dutxa hotzik ez, piszinara sartu aurretik! ¡pentsau buruakin!

 

 http://farm1.static.flickr.com/52/129997343_7e97d1215c.jpg?v=0

 Ni umia nintzanian hasi ei zuan jentia kirola masiboki egitten. Ordurarte umiak, lau zorok eta kirol taldietako lagunak baiño etxuen “kirolik” egitten: ¿biharretik neka-neka eginda urten eta gero hor zihar saltoka ibilli? Et, et... Kultura kontuak. Beti be kaleko kirola esan gura dot, ez mendixetara igotzia –hau bai egin izan dok aspaldixagotik-.

Sasoi hartan eregi zittuan polikiroldegi gehixenak. Honekin batera eurak erabiltzeko arau batzu ipiñi bihar izan ziran, jakiña: gu, basatixok, espazio publiko amankomun ezezagunetan usarixo pribauak erabiltzeko zaliak gaittuk-eta (gogoratu bestela lehelengo garraio publikuetako letreruak: “no escupir al suelo”, eta plazetakuak “prohibido hacer aguas mayores y menores”). Polikiroldegixetan beraz, eta piszinetan bereziki, arau barrixak etorri zittuan eibartarrondako: ezin da txixarik egiñ uretan (¿zer dago naturalagorik, instintuak agindutakorik, ur hotzetan sartu eta automatikoki txixa egittia baiño? galdetu hondarreko bañistei, edo descenso de cañones egitten dabenei) eta txapela jantzitta sartu bihar dala askara.

Gaur gauza zihero naturaltzat juagu, beraz, piszinara sartu aurretik dutxatik pasatzia eta txapela jantzitta sartzia. Eta hala egiñ ezian, hantxe etortzen jak sokorristia: “aizu, gorro barik ezin leikela sartu”.

Aztertu daigun baiña: ¿zein dok buruko txapelan helburua? Jausi leikiazen ulieri eustia, piszinako desaguiak ez ataskatzeko. Ondo. Zentzua be ba jeukan lehen:

-         1970 hamarkadan jente gehixena astian behiñ dutxatzen zuan.

-         Orduan, piszina bateko erabiltzaille gehixenak gaztiak ziran (ye-ye ez baziran, heavyxak...buruan ule askokin behintzat).

Gaur egunian, baiña, igarixan egittera doiazenak ez dittuk bakarrik gaztiak, eta gauzak aldatu egin dittuk. Esate baterako:

-         Igarilari asko burusoillak dittuk, baiña korputza ulez beteta. ¿Zetako biajok hartz batek txapela?

-         Jente gehixena egunian behiñ dutxatzen dok ¿zertarako dutxatu piszinara sartu aurretik? (eta gaiñera jaboi barik: ¿zer garbitzen zeban 1980ko metalurgiako bihargiñ igarilari harek?).

Anakronismo hutsa dalako, aldarrikatu daigun: ¡buruak askatu! ¡dutxa hotzik ez, piszinara sartu aurretik! ¡pentsau buruakin!

Edo bestela, kontuan ule kiribixotsurik ez lagatzia badok behintzat, danok neoprenozko jantzixakin piszinara. Orraittiokan.

http://www.lust4latex.co.uk/images/red_shoulder_zip_72.jpg

 

Naturaleza harrigarrixa

Oier Gorosabel 2009/02/09 09:00
Nere sukaldian sartutako "freak" natural batzu. Ez dira transgenikuak, ez.

 

 

Argazkiak.org | Arrautza haundi eta zimurra © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | Ikubilla lako intxaurra © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | Lurpeko besarkadia © cc-by-sa: txikillana

Makarra baten seme

Oier Gorosabel 2009/02/07 09:00
Aguantau bihar izaten diran gauzak.

 

Argazkiak.org | Makarra 1 © cc-by-sa: txikillana

 

Makarra baten semea naiz ni,
aita bezela makarra,
eguneroko alegiñetan
soldata baten kaparra;
esku hutsik jaio eta
esku hutsikan bakarra,
puntakoetan iñor etzaigu
gertatu gangarra.

(Niko Lete & Su Retrete, 80ko hamarkadako Markiñeko talde punk apokrifu)

 

Argazkiak.org | Makarra 2 © cc-by-sa: txikillana

Astegun goiz batez

Oier Gorosabel 2009/02/06 13:25
Koloretsua, hegaberen klin-klona, argi briztadak uretan... ertz-ertzetik juatia gustatzen jatak, jubilauekin batera uretako biharrei begira... arrain saltzaillien ondotik pasau, ia zer ekarri daben gaur... ¡uy kontuz! tximiñoian tripak aidian uretara –klin-klon, klin-klon hegaberak-
Astegun goiz batez

Luis Pedro Peña Santiagoren begixak

 Peña Santiagon naturalezian ikuspegi triste eta ederra ikasi eta barneratu nebanez, inspiragarrixagua izango litzakek oin dala urte batzutako Lekeittioko portua, nere umetzarokua, 8-10 bapor urdin illunetakua: deskargia, izotza, tiñak, kabania, kamioiak, arrantzaliak, seiñeruak –“¡Txomin akorda, jangoikuan izenian...!”. Ostera, gaur egunian Kalamua eta Ondartzabal barrixak baiño ez dittuk geratzen –Ondartzabal zaharra museo moduan dala- eta sepia koloreko antiajuak betaurrian ipiñitta be, ezin dok ukatu turismora begirako herri baten bizi garala. Halan be, gaurko itsaso bildurgarrixa nasabittartetik sartzen danian, noraixetan lotutako txikotak tiratu eta nasaitzen hasten dittuk, eta aspaldiko soiñu berezixak imajinaziñua hegan jarabik: ñiiiiiic.... ñiiiiicc....

Nere astiak be momentu gozuak izaten jittuk. Batez be neguan, ezin juat ondo azaldu zenbat gozatzen doten pasa dan martitzeneko moroko egunekin: egualdi ona, etxeko bihartxuak egin eta kalera umiakin. Premeditaziñua be ba naroian: Izotzetako Esfinjian liburua hartu, eta ojal eta txupete artian sartu... Betiko modura, kaleko pasiua errekauak egitteko aprobetxau najuan: atzo ogixa hartzia tokatzen zan Arranegixan. Eta Marinako ranpatik portura... Ilbeltzeko eguzki zoragarripian. Portua Ipurbeltzeko Mintxon Donostia emoten juan: koloretsua, hegaberen klin-klona, argi briztadak uretan... ertz-ertzetik juatia gustatzen jatak, jubilauekin batera uretako biharrei begira... arrain saltzaillien ondotik pasau, ia zer ekarri daben gaur... ¡uy kontuz! tximiñoian tripak aidian uretara –klin-klon, klin-klon hegaberak-. Zelako trankilla eta ederra egoten dan portua hórrek orduetan. Vinoteruak ardauan deskargan. Soldadoriak han, aittitta-amamak umiekin hamen... Talara heldu eta hortzmugia tiralineasakin lez eginda. Nere txoko faboritua, clubdepeskan osteko harmaillia dok. Hantxe, norteko haizetik babestuta, morroko olatuen kresala arnasten juagu (ioi negatibuak, Asier Arregik erakutsittako legez) Lumentza aldeko euzkixak berotzen gaittuan bittartian. Iñoiz, umiari frakak erantsi eta hor ipintzen juat euskixari ostikaraka, vitamina D sintetizau deixan –eta jentian begirakarak somau, zoratuta dago hori, eneruan eta umia izterrak bistan-.

Hantxe egoten nok ni ondo. Etxuat gehixagorik bihar: liburua eskutan, umia albuan eta euzki hotza. Peña Santiagok naturalezia moduan, Toribio Etxebarriak be kaleko bizitziari begiratzeko modu bat erakutsi jestan: harek be bizitzia ospatzeko eta goresteko bere leku sekretua ba zekan, bizitza contemplativo baiña ez pasivorako aldare sakratua. Sekulan etxuat jakin zergaittik, baiña “Viaje al país de los recuerdos” liburuko txatal batekin beti gogoratzen nok: “Piedras como la de Bethel” izenburuduna.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026