Kalamuatik Txargainera
iñorenak
M.I.A., born free
Romain Gravas-en film laburra
Film hau Youtubetik erretiratu zuten. gia esateko aztoratu egiten gaitu ikustean. Musika azkarra, biolentzia, ezer ez ulertzea....gure planetaren milaka egoera dakarzkigu burura. Beti zentzubakokeria dute ardatz egoera horiek.
Zuek ikusi eta esan. Hainbat momentu oso gogorrak egin zitzaizkidan. Nik abisatu egiten dut, badaezpada!
M.I.A, Born Free from ROMAIN-GAVRAS on Vimeo.
www.miauk.com www.neetrecordings.com
Director : Romain Gavras
Director of Photography : André Chemetoff
Producer : Mourad Belkeddar
Production company : www.elnino.tv
Executive Production : Gaetan Rousseau / Paradoxal
Special thanks to Lana & Melissa from The Director's Bureau
Kit-katik ez
Sustatutik hartuta. Eta Sustatuk "Zerbait esatekotan..." blogetik.
Berriro ere Nestlé!

Greenpeacek martxan jarri du Kit-kat produktuaren kontrako kanpaina gogorra
Izan ere, txokolatea egiteko palmondo olioa erabiltzen du eta olio hori lortzeko Indonesiako azken baso tropikalen ustiapen basatia egiten duten enpresei erosten diete. Horregatik bideoa, jendeak jakin dezan zer erosten ari den.Ikus gaitzaten!
Agerian gera gintezen!
Toki eta arlo guztietan andrazkoon presentzia nabaria eta agerikoa izan dadin, normaltsaunez eta naturaltasunez; gure ahotsa entzuteko nonahi eta noiznahi. Foro guztietan eta iritzi ezberdinekin!
Ahaz ez gaitzaten, bazterketatik irten dezagun!
"Harrapatutako" beste bideo bat, kantu zoragarri birekin:
Desberdintasunak egiten gaitu berdin
Bideo polita eta sakona.
Emakumeon nazioarteko egunaren inguruan blogetan gutxitxo ikusi dut. Nik jarraitzen ditudan blogetan, jakina. Izan liteke emakume blogari gutxiri segitzen diedala pista, ez urz ez dudalako, gitxitxo garelako baizik.
Zerbait esatekotan blogean hainbat kontu interesgarri aurkitu izan ditut, eta oraingoan bideo hau:
Asko gsuattu zait poesia, baita bideoaren tonoa ere. Zer esanik ez andre zaharraren berbak.
Beste bideoa ere aurrerago sartuko dut, ederra ere badelako.
Gure espazioa lortu arte, erreibidikazioa baino ez zaigu geratzen!
On egin diezazuela!
Emakumeak solasean
Ibaizabal telebistako erreportajea.
Ibaizabal telebistako "8. kalea" saioak prestatutako erreportajea. Hainbat emakumek euren bizipenak kontatzen dituzte, baita antropologo batek nondik norakoak kontatu.
Interesgarriak benetan hainbat pasarte, batez ere, emakumeek euren bizipen pertsonalak kontatzen dituztenean.
Non daude?
2009an ez behintzat!
Amaitzear dagoen urtean ere ez zaizkugu hainbat gauza agertu, galduta jarraitzen dute hor nonbait. Kalvellidoren marrazki bat harrapatu dut hemendik; izan ere, nik ez daukat beste batzuek duten abilidadea blogarekin, ezta euren imajinazioa ere!
Horregatik, harrapakari beharretan abilagoa naizenez, hainbat iturritik edan behar dut, marrazki honetan kasu.
Hori ba, 2010ak ekar diezagula ez daukagun guztia, ahalik eta lasterren, modurik onenean!
Hamarkada hau ona izan dadila danondako! Urte berrion, lagunok!
Hator, hator
Gaur goizean entzundakoa
Gaur goizean Hur Gorostiagari entzun diot Euskadi irratian egiten duen kolaborazioan. Gustatu zait, Gabon onak opatzeko modu diferentea. Behean duzue:
Hori bai, onena zuendako, maitasunez!
Korrika
Korrika ate joka dator, laster da hemen 15.a. Karrantzan hasi eta Iruñean amaitu. Urtero norbait omentzen du; aurten norbaitzuk, euskal emakumeok omentzen gaitu
Behi baino gehiagotan entzun dut emakumeen errua zela euskara galtzea. Egia esateko, sasoi bateko andrazkoen artean euskara gutxi entzuten da, euskaraz berba egitea desprestigioa zelako euren gazte-denboran. Zorionez, bolada hori pasatu da, eta gure inguruan prestigio apurtxo bat (gutxi) irabazi du.
Esanak esan, hasiera-hasieratik, eskola-ikastola zein euskaltegietan irakasleen gehiengoa emakumeak izan da, da eta izango da. Euskaltegietako gelak ere andrazkoek betetzen dituzte (askotan talde batzuetan, gizonezkorik ere ez da egoten). Beraz, kezka eta gogoa hortxe dago.
Beste alde batetik, aspalditxo Bergaran egindako ikerketa baten konturatu ziren neskek euren adineko mutilek baino gehiago egiten zutela euskaraz. Hortaz, esan liteke hori dela etorkizuna.
Beherago itsatsi dizuet manifestua. Korrikako webgunean sartuta atxiki zintezkete. Gizonezko gutxik sinatu dute, ez dakit zergatik, baina zuek gizonok hori alda zenezakete, ala ez?
***********************************************************
Euskal Herriko hiritarrok, agur t'erdi:
Euskal Herriko mendebaldean, Karrantzako Pozalagua izeneko kobazuloan, ohiko estalaktita eta estalagmiten artean, estalaktita berezi-berezi batzuk ageri dira: estalaktita eszentrikoak. Egitura hauek, beste lekuetan ez bezala eta beste inon baino gehiago, goitik behera "erori" beharrean, ezker-eskuin zabaldu eta sare moduko egitura ikusgarrietan biltzen dira. Elkar jo gabe, nork bere nortasunari eutsiz, baina, sarea behar den moduan egituratzeko, ondokoaren laguntza eta itzalaren babesean. Estalaktita hauek bezala, ezker-eskuin zabaldu eta, euskaraz hitz eginez, herri bat osatu dugu euskaldunok: Euskal Herria, euskararen herria. Gure arbasoek ez zioten beren buruari euskaldun alferrik deitu, ezta beren herriari Euskal Herria ere. Mintzairak nortasunaren adierazgarri dira, eta guk, euskaldunok, euskaraz mintzatuz adierazten dugu geure euskaldun izaera, euskaraz hitz eginez egiten dugu Euskal Herria.
Eta lan horretan Euskal Emakumeak izan duen garrantzia eta ezinbesteko papera goraipatu nahi ditu korrika 15ek. Korrika 15ekin bat eginez, behean sinatzen dugun emakume euskaldun zein euskaltzaleok, belaunaldi, adin, mota, esparru eta ideologia guztietakoak, ezagunak eta ezezagunak, urtetan eta urtetan euskal emakumeok izan dugun indarra, adorea eta balioa azpimarratu nahi ditugu.
Garai desberdinetan zehar, emakumeok izan gara, euskararen aurka izan diren legeei aurre eginez, gure hizkuntza etxeetan gorde, atxiki eta ahoz aho iraunarazi dugunak. Dela gerra garaian, dela baserrian, dela itsasaldeko herrietan gizonak kanpoan zeudela,... euskal emakumea izan da, belaunaldiz belaunaldi, gotorleku garrantzitsua. Berak bermatu du gaur arteko transmisioa, eta ezkutuko lan hori ere azalarazi eta aldarrikatu nahi dugu.
Denbora aurrera joan ahala, eta Francoren diktaduraren edota Frantziako estatu jakobinoaren lege itotzaileek agindutakoaren kontra, ikastola, gau-eskola edota euskara elkarteak sortu eta berauei eusteko prozesuan euskal emakumeak izan duen paperaren garrantzia inork ukatu ez arren, ezta ukatuko ere, paper horren garrantzia azpimarratu eta plazaratu nahi dugu geuk ere.
Gaurko Euskal Herrian euskal emakumeak euskarari eta euskal kulturari eusteko egiten duen ahalegina ere begi-bistakoa da: hasi herri txikieneko gau-eskola edota eskola/ikastoletan, segi edozein kultur esparrutatik (kantagintza, bertsogintza, literatura, antzerkia, artea, dantza,...), eta Euskaltzaindiraino. Lekukotasun eta parte-hartze zuzen horiek ere geure errekonozimendu osoa dute.
Baina ondo merezitako ezagutza eta onarpena adierazteaz gain, etorkizunean, euskarak aurrera egin dezan, emakumeok izango dugun lanaren garrantziaz konturatuta, ekimen horretara geure indarrak batzeko konpromisoa hartzen dugu agiri honen sinatzaileok. Oraindik asko daukagulako egiteko, eta gaur fruitu hori jaso dugunoi aurrekoen lana aintzat izan eta lekukoa hartzea dagokigulako.
Geure konpromisoa adieraztearekin batera, dei egiten diegu bereziki Euskal Herriko emakume guztiei, bakoitzak bere esparruan eta bere ahalmenaren arabera, ikasiz zein erabiliz, gurekin bat egin dezaten. Eta horrekin batera, mundu bidezkoago bat erdiesteko bidean, parekidetasunean oinarritutako Euskal Herria eraikitzea ezinbestekoa zaigunez gero, Euskal Herri osoari egiten diogu dei. Euskararen eta euskal kulturaren iraupen, berreskurapen eta etorkizunean denok izan behar dugulako geure eginkizuna, izan gizon zein emakume.
Euskal Herrian, 2007ko otsail-martxoan.
Eibarko monstruarixua (eta 3)
Egin nahi daben azkeneko monstrua da, Arragueta bota eta barrixa egiñ.. Arragueta, kantua dakan kalia. Aurrekuetan esan dodan moduan, kale horrek erreformaren bat bihar dau, baiña alde oso bat bota eta barrixa egiñ, etxe askoz altuaguak eraikiz, ez dot uste irtenbidia danik. Gaiñera, etxietako batek 300 urte inguru dakaz, bertan jentia bizi da eta barriztu egin dabe. Barrutik ez dakit zelan daguan, baiña kanpotik oso politta laga dabe, fatxadia egin eta urdiñez pinttau ostian.
Gehixago jakin nahi izan ezkero hona hemen helbidia Klikatu eta informaziño gehixago lortuko dozue
Honen alde zeozer egin nahi badozue behian nik jasotako mezu bat pegau dot. Azaldu egitten dau labur etxian historixia eta ondare historiko izendatu nahi dabela. Interesa eukitzekotan, segi irakortzen eta agindutakua bete. Inmobilismuan aurrian, hau zeozertxo da. Gehixago egin ahal izango bagendu! Biharbada, hurrenguan martxan jarri aurretik birrittan pentsauko dabe. Gaiñera laster hauteskunde sasoian sartuko gara bete-betian. Ez izan alperra eta bialdu e-mailak! Bestela ze pentsauko ete dabe Patxika txikixak, Kattaliñek, Manuelak, Petrak eta Marixak? Nun egingo dabe merianda haundixa? Zelan formatuko da, orduan, Eibarko ibaixa?
***************************************************************
"LA CASA NUEVA DE GUENENGUA"
XVII. mende amaieran Atanasio de Arizmendik, Eibarko Udalbatzako Sindiko Prokuradore Nagusia, San Andres Parrokiako fabrikako maiordomoa eta Domingo de Olaalde jaunaren benefizentziako Patroia eta Administratzailea izan zenak, Eibarko Arragueta kalean etxe bat eraiki zuen.
- urteko urriaren 12an Atanasiok honako hau idatzi zuen: "hypoteco la cassa nueva que tengo en arragoeta", Martin Lopez de Ybarra eskribauak jasotako testuak dioenez. Etxe honi "Guenenguako etxe berria" deitu zitzaion 1860. urtera arte. Hortik aurrera 5. zenbakia jarri zitzaion, gero 7na, eta gaur egun Arraguetako 9. zenbakia dagokio. Herri barruko etxerik zaharrenetakoa dugu.
300dik gora urte hauetan hainbat gertaeren testigu izan da etxe hau, besteak beste, 1794ko abuztuaren 29an, frantsesek Eibar txikitu zuten, 116 etxe guztira, eta 1937ko apirilean, Francoren tropek Eibar suntsitu zuten berriro.
Etxe honek aurrera egin du denboran, hainbat gerrateri aurre egin die, baita suteei ere, baina orain mehatxu berri batek arriskuan jarri du etxea: ESPEKULAZIO INMOBILIARIOA!
Etxea ez botatzeko Ondare Babestu izendatzea da konponbidea. Zure laguntasuna behar dugu: etxeak, gure historiaren lekuko, dagoen lekuan jarraitu beharko lukeela uste baduzu kopiatu eta berbidali mezu hau honako helbide hauetara:
Lehenengo biak Eibarko Udaleko Kultura saileko eta Eusko Jaurlaritzako Kultura-Ondarearen zuzendaritzako helbideak dira; hirugarrena, berriz, Arragueta kalearen aldeko helbidea. BERBIDALI MEZU HAU zure kontaktuei, ados baldin badaude, gurekin bat egin dezaten.
Nairobiko Munduko Gizarte Foroa
Nire laguna Kontxi Kerexeta Nairobin egin barri dan Munduko Gizarte Foroan egon da, eta labur-labur bere esperientzia kontau desku ondoko lerrootan. Bere baimenakin, hona hemen kronikatxua:
Urtarrilaren 20tik 25era bitartean VII. Munduko Gizarte Foroa burutu da Nairobin, Kenyan Beste mundu bat posible da leloa aldarrikatuz, globalizazioaren eta neoliberalismoaren aurrez aurre. Afrikan egin den lehen aldia da; aurretik lau aldiz Porto Alegren (Brasil), behin Mumbain (India); eta iaz foro polizentrikoa (Bamako, Karachi eta Caracasen). MGFk milaka pertsona maila lokalean, erregionalean eta mundu mailan mugitzeko duen indarra dagoeneko frogatua du.
Bertara joateko aukera izan dut Saharako Errepublika Demokratikoaren aldeko Gasteizko elkartearekin, RASDeko ordezkari taldearekin batera. Foroa Kasarani Kirol estadioan izan da, hiriburutik 20 kilometrora, 3.000 metro koadrotako espazioan eta hiru gunetan banaturik.
Mundu osoko 80.000 lagun inguru bildu gara justizia soziala, nazio arteko elkartasuna, generoen arteko berdintasuna, bakea eta ingurumenaren babesa bezalako gaiak lantzeko. Aurtengo forumaren goiburua Jendearen borrokak, jendearen alternatibak izan da. Ondoko arloetan bildu dira landutako gaiak: ura; erakunde nazional/internazionalak eta demokrazia; bakea/gerra; etxebizitza; emakumeen borroka; duintasuna/giza aniztasuna/bereizkeria; giza eskubideak; gazteria; elikagaien ziurtasuna/laborantza erreforma; lana; hezkuntza; ingurumena eta energia; osasuna; ezagutza/informazioa/komunikazioa; zorra; migrazioak; merkataritza askea; kultura; nazio arteko korporazioak; haurtzaroa eta ekonomia alternatiboa. Horietaz gain hainbat kultur ekintza ere izan dira.
Foroari hasiera eman zitzaion Kiberan, Nairobiko bazter auzo handiena. Bertatik atera zen martxa bat Uhuru parkeraino. Bertan egun guztian musika izan genuen, mundu osoko musika taldeek girotua eta jendea abestuz, dantzatuz, aldarrikatuz . Hurrengo egunetan beste 1.200 ekitalditan parte hartu dugu bertaratuok
Saharari buruzko bi hitzaldi egin ditugu hilaren 22an: Ekialdeko Saharako lurralde okupatuetan giza eskubideen egoera eta autodeterminazio eskubidea. Aurreko urteetan izandako bideari jarraituz, Marokoko hainbat ordezkari hitzaldiak eragozten saiatu ziren. Mahai-inguruan galde erantzunen unea iritsitakoan, zenbait liskar eragin zituzten arren, egin ahal izan ziren bai goizekoa zein arratsaldekoa. Goizeko liskar horien ondoren, estadioan zehar manifestaldia egin genuen bertan bildutako lagunek. Horren guztiorren ondorioz, arratsaldean jende gehiago hurbildu zen mahai-ingurura eta gainera, zenbait europarlamentari ere bai, Espainiako eta Kataluniako parlamentariak, hain zuzen ere, euren babes hitzak eskaini zituzten. Ondorioz, marokoarrak etorri ziren arren, hitzaldia bukatu baino lehen alde egin zuten. Garaipen handia sahararrentzat.
Sei eguneko eztabaida luzeen ondoren, ekimena globalizazioaren aurkako martxa handi batekin bukatu zen.
Gizarte mugimendu aurrerakoien arteko elkarrizketa, hainbat intelektualen ekarpenak jasotzeko aukera, globalizazio neoliberalaren aurrean estrategia berriak pentsatzeko, esperientziak partekatzeko eta guztion artean gizartea aldatzeko estrategiak sortzen joateko onuragarria izango den esperantzarekin bueltatu naiz etxera. Nahiz eta kritikagarriak izan daitezken zenbait arlo ere ikusi ditudan indarberrituta, lanerako gogoz eta ametsak ekintza bihurtzeko esperantzarekin itzuli naiz etxera. Eta ni bezala beste milaka.


